100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Egiturazko aldaketa Iruñeko Udal Planean, Zabalguneko Z-1/U.I.XV unitateari eta Txantrea-Magdalenako ZN-1 unitateari dagokienez, Club Natación Pamplonak sustaturik

Iruñeko Udalak, 2012ko apirilaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 20-ABR-08 (7/CU).

"Ikusirik espedienteko dokumentazioa, honako hau erabaki da:

1. Jakintzat hartzea martxoaren 2ko 7E/2012 Foru Agindua, Iruñeko Udal Planean Zabalguneko Z-1/U.I.XV unitateari eta Txantrea-Magdalenako ZN-1 unitateari dagokienez egiturazko aldaketa egiteko Club Natación Pamplonak sustaturiko dokumentua behin betikoz onesten duena.

2. Onetsitako hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman bedi."

hirigintzako araudia

Egiturazko aldaketa Iruñeko Udal Planean, Zabalguneko Z-1/U.I.XV unitateari eta Txantrea-Magdalenako ZN-1 unitateari dagokienez, Club Natación Pamplonak sustaturik

Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak, martxoaren 2ko 7E/2012 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zuen Iruñeko Udal Planean Zabalguneko Z-1/U.I.XV unitateari eta Txantrea-Magdalenako ZN-1 unitateari dagokienez egiturazko aldaketa egiteko Club Natación Pamplonak sustaturiko dokumentua; hura 2012ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 18an.

Jarraian, aipatu dokumentuaren testu arauemailea argitaratuko da, behar diren ondorioak sor ditzan:

8.-Proposatzen den antolamendua.

Aldaketa honek ukituriko unitateei dagozkien fitxak honela geldituko dira idatzirik:

8.1.-ZN-1 zona, V. unitate integratua.

1.-Eremuaren identifikazioa.

Azalera: 16.349 m².

Kokalekua: Club Natación-en ondoko lurrak.

2.-Egiturazko determinazioak.

Helburu orokorrak.

Kirol ekipamendu pribatua.

Hirigintzako araubidea.

Lurzoru mota: hirikoa.

Kategoria: Finkatu gabea.

Banaketa eremua: ARZ2.

Eredu-aprobetxamendua: 0,70675 AU/m.

Gehieneko okupazioa: Lurzatiaren azaleraren %40.

Erabilerak: Kirol ekipamendu pribatua.

Gehieneko azalera eraikigarriak: 10.635,22 m².

Babes ofizialeko etxebizitzen gutxieneko portzentajea: ez da ezarri.

Baldintza orokorrak.

Antolamendurako oinarrizko baldintza eta irizpideak.

a.-Oinarrizko egitura:

b.-Lagapenak:

1.-Ekipamenduak:

2.-Eremu libreak:

3.-Berdeguneak: Burlatako Bide Zaharraren aldera paraleloki doan zerrenda, planoetan grafiatua.

Lagatzeko azalera: 1.025 m².

4.-Bide sarea:

5.-Aparkalekuak.

c.-Bertzelako baldintzak:

Alderdi honen garapenerako planeamenduaren barrenean sartuko dira behar adina azterlan, hain zuzen ere uholderik gertatuz gero ukiturik geldi litezkeen ondasunen eta pertsonen segurtasuna bermatzeko neurriei buruzkoak, aldiro indarra duen araudi aplikagarriarekin bat.

8.1.a.3.-Determinazio xehakatuak.

Erabilera xehakatuak:

Hirigintzako Araudi Orokorraren araberakoak.

Eraikuntzaren baldintzak.

a) Lurzatiak: egungoak edo gehiago.

b) Lerrokadurak: gehieneko lerrokadura, lurzatiak bide publikoarekin egiten duen muga baino 10 metro haratago.

Gehieneko lerrokadura, ugaldea baino 20 metro haratago.

Lurzatiko eraikinen arteko gutxieneko tartea: 2 x H, izanik H eraikin berriaren garaiera.

c) Garaierak: beheko solairua gehi 1, 12 metro edo gutxiago, estalkiaren egituraren hastapeneraino neurturik.

d) Gehieneko sakonera:

e. Gehieneko okupazioa: 6.129,60 m².

f) Gehieneko azalera eraikigarriak: 10.635,22 m².

g) Proposatutako erabilerak:

h) Gehieneko etxebizitza kopurua:

i) Proiektuko baldintzak:

j) Aparkalekuak:

k) Bertzelakoak: Lurzatien itxiturak ez dira opakuak izanen.

Lurzatiaren azaleraren %33, gutxienez ere, lorategia eta arboladia izanen da.

Betearazteko baldintzak.

Planaren garapena:

ZN-1 zona bi garapen unitate desberdinetan bereizirik geldituko da: 1. unitatea eta 2. unitatea.

ZN-1-1. unitatea: 8.566 m²-ko azalera, 6. poligonoko 1095. lurzatiak osatzen du, Club Nataciónen ondoan baitago.

ZN-1-2. unitatea: 7.783 m²-ko azalera, 6. poligonoko 1096. lurzatiak osatzen du, Club Nataciónen ondoan baitago.

Unitate bakoitzaren barne baldintzak berriz ere definitzen ahal dira, xehetasun azterlan bat tramitatuz.

Jarduketa sistema: borondatezko birzatiketa edo konpentsazioa.

Elementu babestuak.

Bertze baldintza xehakatu batzuk.

Gehieneko garaiera: egungoa gehi 3,20 m.

C eraikina (eraikin berria, komunetarako eta langileen aldageletarako).

Egungo garaiera: Ez dago.

Proposatzen den garaiera: 2 solairu gehi terraza. (RR2 sestraren erreferentziatik neurtuak, P-06 planoan agertzen baita; horrek bat egiten du klub barneko "plazako" sestrarekin).

1.-Kontserbazio eta zaharberritze lanak: zuzeneko jarduketa.

2.-Handitzea: eraikin multzoen eta lehengo baldintzen arabera.

3.-Ordezkapena: xehetasun azterlana, lerrokadurak, altuerak eta sestrak zehazteko.

Betearazteko baldintzak.

Planaren garapena: Unitate bakoitzaren barne baldintzak berriz ere definitzen ahal dira, xehetasun azterlan bat tramitatuz.

Jarduketa sistema: zuzeneko jarduketa.

Elementu babestuak.

Bertze baldintza xehakatu batzuk:

4.-Berrantolatzeko baldintzak:

Z-1 - U.I.-XV unitateko azaleren laukia.

U.I.-XV unitateko Z-1 zonan egun finkatuak dauden eraikinen azaleren laukia ematen dugu honen ondotik.

CLUB NATACIÓN PAMPLONA
Z-1 - U-I-XV

Egungo eraikinen azalera finkatuen laukia.

ERAIKIN NAGUSIA 

BEHEKO SOLAIRUA

550,22 m²

LEHEN SOLAIRUA

600,74 m²

BIGARREN SOLAIRUA

1.192,18 m²

HIRUGARREN SOLAIRUA

770,68 m²

LAUGARREN SOLAIRUA

115,68 m²

ERAIKIN NAGUSIA, GUZTIRA

3.229,50 m²

BAZKIDEENDAKO ERAIKINA 

BEHEKO SOLAIRUA

595,54 m²

LEHEN SOLAIRUA

645,17 m²

BIGARREN SOLAIRUA

217,88 m²

BAZKIDEENDAKO ERAIKINA, GUZTIRA

1.458,59 m²

PABILIOIA 

PABILIOIAREN AZALERA, GUZTIRA

664,67 m²

MUSIKARIENDAKO PERGOLA 

PERGOLAREN AZALERA, GUZTIRA

90,00 m²

PILOTALEKUA 

PILOTALEKUAREN AZALERA, GUZTIRA

403,00 m²

GUZTIRA

5.845,76 m²

CLUB NATACIÓN PAMPLONA
Z-1 - U-I-XV

Egungo eraikinetan handitu diren alderdien eta eraikin osagarri berrien azaleren laukia.

A ERAIKINA (ERAIKIN NAGUSIA) 

A-2 - P-3 PALDE PISTAREN ESTALDURA

400,00 m²

A-2 - PILOTALEKUKO SOLAIRUARTEA

403,00 m²

GUZTIRA

803,00 m²

B ERAIKINA (BAZKIDEENDAKO ERAIKINA) 

BIGARREN SOLAIRUKO BELADOREA

140,00 m²

HIRUGARREN SOLAIRUKO BELADOREA

50,00 m²

GUZTIRA

190,00 m²

C ERAIKINA (KOMUNAK ETA LANGILEEN ALDAGELAK)

BEHEKO SOLAIRUA

51,60 m²

LEHEN SOLAIRUA

51,60 m²

GUZTIRA

103,20 m²

GUZTIRA

1.096,20 m²

8.3.-Z-12 zona, V. unitate integratua.

1.-Eremuaren identifikazioa.

Azalera, 26.270 m².

Kokalekua: Club Natación.

2.-Egiturazko determinazioak.

Helburu orokorrak.

Kirolerako egungo erabilera mantentzea.

Hirigintzako araubidea.

Lurzoru mota: hirikoa.

Kategoria: finkatua.

Erabilerak: kirol ekipamendu pribatua.

Baldintza orokorrak.

3.-Determinazio xehakatuak.

Erabilera xehakatuak:

Hirigintzako Araudi Orokorraren araberakoak.

Eraikuntzaren baldintzak.

a) Lurzatiak: egungoak edo gehiago.

b) Lerrokadurak: gehieneko lerrokadura, lurzatiak bide publikoarekin egiten duen muga baino 10 metro haratago.

Gehieneko lerrokadura, ugaldea baino 20 metro haratago.

Gehieneko lerrokadura hauek eraikuntza jarduketei baizik ez dagozkie; haietatik kanpora urbanizazio ekintzak egin daitezke (zoladurak, kirol pistak etab.).

c) Garaierak: beheko solairua gehi 1, 12 metro edo gutxiago, estalkiaren egituraren hastapeneraino neurturik.

d) Gehieneko sakonera:

e) Gehieneko okupazioa: lurzatiaren azaleraren %40.

f) Gehieneko azalera eraikigarriak: 14.429,08 m².

g) Proposatutako erabilerak:

h) Gehieneko etxebizitza kopurua:

i) Proiektuko baldintzak:

j) Aparkalekuak:

k) Bertzelakoak: Lurzatien itxiturak ez dira opakuak izanen.

Lurzatiaren azaleraren %33, gutxienez ere, lorategia eta arboladia izanen da.

3.1.-Eraikinean esku-hartzeko baldintzak.

Horri dagokionez, bi jarduketa eremu berezirik ezarri dira:

3.1.a.-"D" eraikin multzoa.

Lurzatiaren iparraldean kokaturik dagoen esparru eraikiari dagokio; kirolerako erabiltzen diren eraikinen multzoa du, aski irregularra. Hauek nabarmentzen dira haien artean:

-Kirol anitzetarako pista, estalia eta itxia; xafla zuriko panelezko estalkia eta atelada irekigarriz osaturiko itxiturak dituena, eta horiez landa, eremu goititu bat, zeharrargia, zuri-urdina.

-Bi tenis pista, estaliak eta irekiak, urdinez pintaturiko metalezko profiletako egituraz eta ehunezko estalki zuriaz hornituak.

-Tenis pista estali gabea.

-Aldageletarako eraikin bat, bistako adreiluzko fatxadak eta lukana zeharrargiak dituen estalki xafla berdekoa dituena.

-Botxa pista bat, itxia; itxitura beiraz hornituriko arotz lanez egina da, eta estalkia, berriz, isurialde bakarrekoa, xaflako panel zuriz.

-Eraikin osagarri bat, bistako adreiluzko fatxadak eta estalki laua dituena.

Eraikin multzo honek itxura nahas-mahastu eta antolamendurik gabea duenez, multzoa begiz erregularizatu gogo da, eta orobat haren inguruan segur aski zutituko diren eraikin berriak.

Horregatik, eraikinak erregularitzeko baldintza hauek ezarri dira:

3.1.a.0.-Multzoaren baldintza estetikoak:

Funtsezko edozein zaharberritze lan egiteko, egungo eraikinak handitzeko edo haiek ordezkatzeko edo eraikin berria egiteko, xehetasun azterlana aurkeztu beharko da, behar diren baldintza estetikoak definituko dituena multzo eraikiak bere itxura hobetzeko eta eraikin berriek edo gehitzen diren aldeek behar bezainbat eginik geldi daitezen kirol eremuko irudi orokorrean.

Xehetasun azterlana onetsi ondoan (Fatxaden antolamendua, 35/2002 Foru Legearen 62. artikulua), obretarako udal lizentzia aginduzkoak ematen ahalko dira.

3.1.a.1.-Kontserbazio eta zaharberritze lanak: zuzeneko jarduketa.

Egun diren eraikinak finkatutzat jotzen dira bolumetriari eta lerrokadurei dagokienez.

3.1.a.2.-Handitzea: onartzen da egungo instalazioak handitzea, planoetan ezarritako muga bolumetrikoekin.

3.1.a.3.-Ordezkatzea: 3.1.a.4 atalean eraikin berrietarako ezarritako baldintzak beteko dira.

3.1.a.4.-Eraikin berriak: Onartzen da eraikin eta/edo instalazio berriak egitea "D" eraikin multzoaren barnean, ondoko baldintzetan:

a) Lerrokadurak: eraikin berriak egungo eraikinei atxikirik paratzen ahal dira edo, kontrara, gutxienez ere 3 metro bereizten ahalko dira egungo eraikinen aldera.

b) Garaierak: beheko solairua gehi 1, eta guztira 12 metro edo gutxiago.

c) Proiektuaren baldintzak: Eraikin berrietako estalkien itxura kromatikoak bat etorri behar du eraikin multzoko gainerako eraikinetako estalkiekin.

3.1.b.-Lurzatiaren gainerakoa.

Aplikatzen zaie Klubak Argaren ipar ertzean dituen gainerako lurrei.

Alde horretan gaur egun hainbat kirol instalazio daude, bai estaliak bai estali gabeak, arestian deskribatu eraikin multzokoa baino dentsitate txikiagoarekin.

Eremu horretarako, eraikuntzan ekintza hauek egin daitezke:

3.1.b.1.-Kontserbazio eta berritze lanak: zuzeneko jarduketa.

3.1.b.2.-Handitzea: onartzen da egungo instalazioak handitzea, planoetan ezarritako muga bolumetrikoekin.

Lerrokadurak: gehieneko lerrokadura, lurzatiak bide publikoarekin egiten duen muga baino 10 metro haratago.

Gehieneko lerrokadura, ugaldea baino 20 metro haratago.

a) Garaierak: beheko solairua gehi 1, eta guztira 12 metro edo gutxiago.

b) Gehieneko sakonera:

c) Proposatutako erabilerak: kirol ekipamendu pribatua.

3.1.b.3.-Ordezkatzea: 3.1.b.4 atalean eraikin berrietarako ezarritako baldintzak beteko dira.

3.1.b.4.-Eraikin berriak: baimena emanen da eraikin berriak egiteko, baldintza hauek beteta:

a) Lerrokadurak: gehieneko lerrokadura, lurzatiak bide publikoarekin egiten duen muga baino 10 metro haratago.

Gehieneko lerrokadura, ugaldea baino 20 metro haratago.

Eraikin berriak egungo eraikinei atxikirik paratzen ahal dira edo, kontrara, gutxienez ere 2 x H-ko tartea utzi beharko da eraikinen artean, izanik H eraikin berriaren garaiera.

b) Garaierak: beheko solairua gehi 1, eta guztira 12 metro edo gutxiago.

c) Gehieneko sakonera.

d) Proposatutako erabilerak: kirol ekipamendu pribatua.

e) Etxebizitza kopurua, gehienez:

f) Proiektuko baldintzak:

g) Aparkalekuak:

h) Bertze batzuk: lurzatiaren azaleraren %33, gutxienez ere, lorategia eta arboladia izanen da.

Planaren garapena: xehetasun azterlana.

Jarduketa sistema: zuzeneko jarduketa.

Elementu babestuak.

Bertze baldintza xehakatu batzuk.

Iruñean, 2012ko apirilaren 26an.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1206446