100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Asiaingo 1. sektoreko UE1-eko konpentsazio batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2012ko apirilaren 13an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

"Lehenbizikoa.-Hasiera batean onestea Asiaingo 1. sektoreko UE1-eko konpentsazio batzordearen estatutuak, Mustarzar SLk 2012ko otsailaren 22an aurkeztutako testuari eta sustatzaileak 2012ko martxoaren 30ean ekarritako dokumentazio osagarriari jarraikiz.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta hemengo prentsan argitaratuta.

Hirugarrena.-Erabaki hau banan-banan jakinaraziko zaie jarduketa sistemak ukitzen dituen erregistroko jabe guztiei."

Oltza Zendean, 2012ko apirilaren 25ean.-Alkate udalburua, Pedro M.ª Azparren Ocaña.

Iragarkiaren kodea: L1206750