100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Xehetasun azterlana, Erriberriko 15. poligonoko 1364. lurzatiari dagokiona. Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2011ko urriaren 18ko 385/2011 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen hiri honetako 15. poligonoko 1364. lurzatiari dagokion xehetasun azterlana. Jendaurreko tramitea iraganik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, inork ez du alegaziorik batere aurkeztu; beraz, Udalak, 2012ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen xehetasun azterlan hori behin betiko onestea.

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70-2 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da testu arautzailea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean indarra har dezan, betiere iragan baldin bada aipatu 7/1985 Legearen 65-2 artikuluan ezarritako hamabortz eguneko epea, Estatuko Administrazio Orokorrak eta Foru Komunitateko Administrazioak toki entitateen egintza eta erabakien kontra jo aitzineko errekerimendua egin ahal dezaten.

Xehetasun azterlanaren xedea.

Proiektuaren xedea Erriberrin familia bakarreko etxebizitza egitea da.

Xehetasun azterlan honek helburua du azaltzea zergatik behar diren aldatu Erriberriko Udal Planak markatzen dituen lerrokadurak.

Kokalekua.

Lurzatia Erriberrin da, Nafarroan. Rúa Romana, 40. 15. poligonoa, hiri lurzatia, 1364.a, 1. azpieremua.

Lurzatiaren ezaugarriak.

Lurzatiak 490 m² ditu. Hegoaldean muga egiten du bertze lurzati huts batekin, eta ekialdean, berriz, zenbait etxebizitza atxikitako lorategiekin. Lurzatiaren gainerakoak eremu publikoarekin egiten du muga.

Beheko solairuan, gehieneko okupazioa lurzatiaren azaleraren %35 da.

Eraikinaren gehieneko garaiera da BS+1.

Hautatutako egikeraren justifikazioa.

Erriberriko Hirigintza Planean arestian aipatu lurzatirako proposatzen diren lerrokadurak ez dira bezeroak nahi duen proiektuaren beharren araberakoak.

Egun, etxebizitza, beheko solairua + 1 dena, 10 x 10 m-ko karratu batean eraiki behar da, lurzatiaren erdian dagoena.

lerrokadura berria proposatzen da, ezaugarri hauek dituena:

-Etxebizitza atzeraematen da eta lurzatiaren mugekin ibilgailuendako sarbidean baizik ez da lerrokatzen (ikusi planoak).

-Eraikinaren oinplanoa L itxuran banatzen da.

-Eraikin osoan BS+1 motako eraikina eginen ez denez (araudiak baimentzen duen gisan), lehen solairuko eraikigarritasunaren zati beheko solairura pasatzen da, inoiz ere gainditu gabe araudiak onartzen duen gehieneko muga.

-Beheko solairua + solairu 1 eraikigarritasuna eraikinaren zati batean baizik ez da mantentzen.

-Eraikinaren sestra gaineko gehieneko garaiera 7 m izanen da forjatuaren behekalderaino, araudiak aurreikusten duen bezalaxe.

-Ez da sotorik aurreikusten, salbu eta instalazioetan egin litezkeen eraikin osagarriak, 1,20 m garai baino gehiago izanen ez direnak eta azalera eraikia kontatzean kontatuko ez direnak.

-Araudia beteko da fatxadan hutsarteak irekitzeari dagokionez. Horretarako, etxebizitza gutienez ere 3 metro bereiziko da mehelinetik, bere ipar-ekialdean. Gisa honetara hutsarteak irekitzen ahalko dira.

-Gehieneko lerrokadurak: 3 m ekialdeko eta mendebaldeko altxaeran, eta metro 1 iparraldeko eta hegoaldeko altxaeran. Ikus plano atxikiak.

-Egiten diren hegalkin guztiak lurzatiaren barnean eginen dira, inoiz eremu publikoaren aldera.

-Beharrezkoa izanen da lurzatia espaloiko okets batez hornitzea, ibilgailuekin aparkatzeko eremura sartzea posible izan dadin. Gaur egun espaloiak ez du oketsik batere espaloian. Planoetan ibilgailuen sarrera markatzen da. Sarbide hori etxearen mendebaldeko altxaeratik eginen da, izkinetariko batetik. Areak herriko ordenantzak errespetatuko ditu.

-Gisa berean, etxebizitzako oinezkoen sarbidea proposatzen da ipar-mendebaldeko altxaeraren erdiko puntutik.

Erriberrin, 2012ko apirilaren 24an.-Alkatea, Francisco Javier Legaz.

Iragarkiaren kodea: L1206752