100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

U. O-M.1 birzatitzeko eta urbanizatzeko proiektuak.
Behin betiko onespena

2012ko otsailaren 16ko Udalaren 42/2012 ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi ziren Udalaren Hirigintza Planeko OM-1 jarduketa unitatea birzatitzeko eta urbanizatzeko proiektuak, Construcciones Merino-Ondarra, S.L.k sustatua. Espedienteak jendaurrean egon dira 2012ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 6an, argitaratuta, erreklamaziorik jaso gabe.

Ondoren, Larragako Udalak, 2012ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen determinazio xehakatuei dagokienez Udalak 2011ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran behin betiko onetsitako aldaketetan aldaketa egitea, unitateko bideen neurriei dagokienez. Behin betiko onespena 2012ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 4an.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 4 eta 5-a) idatz-zatietan xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala, saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Larragan, 2012ko maiatzaren 4an.-Larragako Udaleko Obra, Hirigintza eta Ingurumeneko zinegotzi delegatua, Luis Arguiñano Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1206961