100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2012ko maiatzaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2. poligonoko 33. lurzatiaren xehetasun azterlana, Axun Iribarren Madariaga andreak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Igantzin, 2012ko maiatzaren 10ean.-Alkatea, M. Lourdes Ibarluzea Irureta.

Iragarkiaren kodea: L1207517