100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Ordenantza fiskaletako aldaketa. Behin betiko onespena

Igantziko Udalak, 2011ko azaroaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ondoko ordenantza hauek aldatzea:

-Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Agiriak tramitatu eta luzatzea arautzen duen ordenantza fiskala.

-Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Herrilurrak aprobetxatzeko ordenantza.

Onesteko erabakia 2011ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, eta 2012ko 4. ean, urtarrilaren 5ean, argitaratu zen eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Igantzin, 2012ko apirilaren 27an.-Alkatea, M. Lourdes Ibarluzea Irureta.

ORDENANTZA FISKALA, KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

1.-Udalak kudeatzen duen igerileku estali gabea:

Denboraldiko abonamenduak:

Erroldatuak.

-18 urtetik gorakoak: 40,00.

-3 eta 18 urte bitartekoak: 28,00.

Taldeentzako tarifak: euro bateko deskontua eguneko sarrera bakoitzean.

Familia ugariendako %20ko deskontua.

Eguneko sarrera %50 murriztuko da arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Tenis pistarako sarrera, horrela kobratuko da:

-Abonatuak edo igerilekurako eguneko sarrera dutenak: 6,00 euro, ordu batez argiarekin erabiltzeagatik.

-Ez abonatuak edo igerilekuko erabiltzaileak ez direnak: dagokion eguneko sarrera ordainduko dute eta 6,00 euro ordu batez argiarekin erabiltzeagatik.

2. Udal pilotalekua.

-Pilotalekuaren erabilera, argiarekin. -20 minutu eta fokoen erdiak piztuta: 1,00 euro.

-Pilotalekua argiarekin erabiltzea: Ordubete eta fokoen erdiak piztuta: 3,00 euro.

-Pilotalekua argiarekin erabiltzea: Ordubete eta foko guztiak piztuta: 6,00 euro.

UR HORNIDURAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

-Etxean, industrian eta ureztatzen erabiltzeko hornidura, m³ bakoitzeko: 0,34 euro.

-Gutxienekoa 30 m³ hiruhilekoan izanen da, 0,34 euro m³ bakoitzeko.

AGIRIAK TRAMITATU ETA LUZATZEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

-Arma txartelak: 19,00 euro.

-Lurzatien gaineko zedulak: 2,00 euro.

-Jarduera lizentzia (50 m² bitarte): 76,00 euro.

HERRILURREN APROBETXAMENDUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA.

-Herrilurren aprobetxamenduen kanona: 50,00 euro/hektarea.

Iragarkiaren kodea: L1206967