100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1329/2012 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, otsailaren 27ko 563/2012 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena; hartan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 89 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia dela-eta, haietako 4ren lehiaketa indarrik gabe utzi, 2 burutza bete gabe utzi eta 62 burutza betetzeko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ziren.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 563/2012 Ebazpenaren bidez, Administrazio eta Zerbitzuen Bulegoko Burutzari (39. lanpostua) dagokion onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen; hartan dago, besteak beste, María Elena López Fernández andrea, zeina ohartu baita bere izen-deiturekin aipatu ebazpenean egindako akatsaz. Hura egiaztaturik, bidezko da zuzentzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 563/2012 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea era honetan: "LOPEZ HERNANDEZ, MARIA ELENA" dioen tokian "LOPEZ FERNANDEZ, MARIA ELENA" esan behar du. Ebazpen horrek Administrazio eta Zerbitzuen Bulegoko Burutzari (39. lanpostua) dagokion onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zuen.

2. Ebazpen hau epaimahaiko kideei eta interesdunari igortzea, eta ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Halaber, zuzenketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Iruñean, 2012ko apirilaren 30ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1207345