100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

2012ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Genevillako Udalak, 2012ko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2012ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Genevillan, 2012ko maiatzaren 4an.-Alkatea, Esteban Echagoyen Arriaga.

Iragarkiaren kodea: L1206951