100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Lurzatitzeko eta eraikitzeko lizentziak. Etetea

Zizur Zendeako Udalak, 2012ko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen etetea lurzatitzeko eta eraikitzeko lizentziak Muru Asteraingo katastroko 341. lurzatiko A eta C azpilurzatiek osatzen duten lurralde esparruan, bertan planeamenduko determinazioak aldatzeko, gehienez ere urtebetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Argitaratzen den egintzaren aurka errekurtso hauek aurkezten ahal dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzekoa, onespena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2012ko maiatzaren 2an.-Alkate udalburua, José Joaquín San Martín Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1206741