100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa antolamenduko determinazio egiturazko nahiz xehakatuetan. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2012ko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zizur Zendeako lurzoru urbanizaezinean, Arau Subsidiarioetako antolamenduko determinazio egiturazko nahiz xehakatuetan aldaketa egiteko proposamena, Felix Leceta Usurbilek Muru Asterainen sustatua. Aldaketari dagozkion agiriak jendaurrean edukiko dira hilabetez, honako iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Epe horretan, interesa duten entitate edo pertsona guztiek agiri horiek ikusi eta aztertzen ahalko dituzte, Udalaren bulegoetan, Gazolatzen, baita bidezko juzgatzen dituzten alegazio idazkiak aurkeztu ere.

Gazolatzen, 2012ko maiatzaren 2an.-Alkate udalburua, José Joaquín San Martín Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1206735