100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Epatze ediktua

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak, 2012ko apirilaren 23ko ofizioaren bidez, udal honetako erregistro orokorrean hilabete bereko 25ean 2000 zenbakiarekin sartu baitzen, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren berri ematen dio Udalari (158/2012 zenbakiko prozedura laburtua). Sonia Ontoria del Cura legelariak aurkeztu zuen errekurtso hori ELA sindikatuaren izenean eta haren ordezkari gisa, Burlatako Udalari egindako erreklamazioa isiltasun administratiboaren bidez ustez ezetsi izanaren aurka; erreklamazio horretan eskatzen ziren funtzionarioei 2010eko ekainaren 30etik aitzina kendu zizkieten diru kopuruak, ekainaren 11ko 12/2010 Foru Legetik eratorriak, itzultzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatuarekin bat, iragarki hau argitaratzen da, eta interesdunei dei egiten zaie autoetan ager eta pertsona daitezen bederatzi eguneko epean.

Burlatan, 2012ko maiatzaren 7an.-Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1206926