100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Udal ordenantza, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Azagrako Udalak, 2012ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan.

Jendaurrean paratuko da hogeita hamar egunez iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat.

Espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira jendea hartzeko orduetan.

Azagran, 2012ko maiatzaren 2an.-Alkatea, Ismael Pastor Murgui.

Iragarkiaren kodea: L1206754