100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

2012ko zerga tasak

Aurizko Udalak, 2012ko apirilaren 19an egin zuen bilkuran, 2012ko zerga tasak onestea erabaki zuen. Hona hemen:

1.-%0,36ko karga tasa jartzea hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

2.-%0,80ko karga tasa jartzea landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

3.-%3,99ko karga tasa jartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko (gutxieneko tarifa: 30 euro).

4.-%1,37ko indizea jartzea jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) ordainarazteko.

5.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren portzentajea: %2,2koa; eta tasa: %8,6koa.

6.-Gainontzeko udal zergak KPIaren arabera igotzea (%2,6).

Auritzen, 2012ko maiatzaren 15ean.-Alkatea, Jose Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L1207563