100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Datu pertsonalen fitxategi automatizatuen arauketa

Artaxoako Udaleko (Nafarroa) alkate udalburuak, gaurko egunarekin, ebazpen hau eman du:

Entitate honetan badaude datu pertsonalak dituzten datu-base batzuk, euskarri informatikoan, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu egin behar dira, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari (DBLO) eta hura garatzen duten arauei jarraikiz.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat,

DEKRETATU DUT:

1) Entitate honek ondoko fitxategi automatizatu hauek ditu, bertan baitaude eta prozesatzen baitira datu pertsonalak:

a) Gizarte prestazioak (1. eranskina).

b) Langileak (2. eranskina).

2) Ebazpen honi atxikirik doazen eranskinetan, espedientean onetsita eta eginbidetuta gelditu baitira, zehaztu egiten dira bai fitxategien helburuak bai haien erabilera; prozesatzen diren datuak zein pertsona edo taldeetakoak diren, edo zein dauden horiek ematera behartuak; horiek jasotzeko prozedura; fitxategiaren egitura edo sartuak dauden datu pertsonalena, datu horiek bertze batzuei lagatzeko aukera barne, baita hartu diren segurtasun neurrien maila ere.

3) Entitate honetako fitxategi automatizatuetako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.

4) Fitxategi automatizatuen gaineko erantzukizun zuzena Artaxoako Udalarena eta horiek kudeatzen eta gordetzen dituzten langileena da. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubideak entitate honetan erabil daitezke: Eugenio Mendioroz kalea, 1, 31140 Artaxoa, Nafarroa.

5) Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean eta haren aurka errekurtso hauetako bat aurkeztu ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Artaxoan, 2012ko maiatzaren 8an.-Alkatea, Beatriz Mendía Velaz.

1. ERANSKINA

Gizarte prestazioak

Aurreikusitako xedea eta erabilerak:

Gizarte prestazioen fitxategi automatizatuaren helburua da erabiltzaileen datuak eguneraturik izatea eta gizarte zerbitzu oinarrizkoen prestazioekin zerikusia duten pertsonen direktorio bat edukitzea, haiekin harremanetan jarri ahal izateko, eta horrek dakartzan eginkizunak betetzea.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak:

Gizarte zerbitzu oinarrizkoak eskatzeko entitatearekin harremanetan jartzen diren pertsona guztiak.

Datuak biltzeko prozedura:

Interesdunaren edo haren ordezkariaren bitartez, agiri baten bidez, telefonoz hitz eginez edo elkarrizketa baten bidez.

Administrazio Publikoak.

Gizarte prestazioak eskatzen dituzten herritarrak eta bertze administrazioetatik eratorritako herritarrak.

Fitxategiaren egitura eta datu motak:

Babes berezia duten beste datu batzuk:

-Arraza jatorria edo jatorri etnikoa.

-Osasuna.

-Bizitza sexuala.

Arau-hausteen datuak:

-Arau-hauste penalak.

Identifikaziorako datuak:

-NAN/IFZ.

-GS/Mutualitateko zenbakia.

-Izen-deiturak.

-Helbidea.

-Telefonoa.

-Sinadura edo hatz-marka.

-Sinadura elektronikoa.

Bestelako datuak:

-Ezaugarri pertsonalak.

-Gizarte inguruabarrak.

-Ikasketakoak eta lanbidekoak.

-Enpleguaren xehetasunak.

-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Ondasun eta zerbitzuen salerosketa.

Tratamendu sistema:

Mistoa.

Datuen lagapen aurreikusiak:

Gizarte prestazioak egiten laguntzen duten entitateak.

Segurtasun neurriak:

Maila handiari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

2. ERANSKINA

Langileak

Aurreikusitako xedea eta erabilerak:

Langileen fitxategi automatizatuaren helburua da eguneratuta izatea langileen kudeaketako datuak, nominetakoak, gizarte aseguruenak, lan arriskuen prebentziokoak, kontratuenak... eta, orobat, eguneratuta izate horrek sortzen dituen funtzioenak.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak:

Entitatearekin lan harremana duten pertsona guztiak.

Datuak biltzeko prozedura:

Interesdunaren edo haren ordezkariaren bitartez, agiri baten bidez, telefonoz hitz eginez edo elkarrizketa baten bidez, edo ziurtagiriak aurkeztuz.

Administrazio Publikoak.

Fitxategiaren egitura eta datu motak:

Babes berezia duten beste datu batzuk:

-Osasuna.

Identifikaziorako datuak:

-NAN/IFZ.

-GS/Mutualitateko zenbakia.

-Izen-deiturak.

-Helbidea.

-Telefonoa.

Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak:

-Egoera zibilaren datuak.

-Familiaren datuak.

-Jaiotze-data.

-Adina.

-Sexua.

Bestelako datuak:

-Norberaren ezaugarriak.

-Gizarte inguruabarrak.

-Ikasketakoak eta lanbidekoak.

-Enpleguaren xehetasunak.

-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Ondasun eta zerbitzuen salerosketa.

Tratamendu sistema:

-Mistoa.

Datuen lagapen aurreikusiak.

Gizarte Segurantzako erakundeei.

Nafarroako Gobernuko Ogasun Departamentuari eta aseguru entitateei.

Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Iragarkiaren kodea: L1206977