100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa Udal Planean. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2012ko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa puntual hau Udal Planean: "ordenantzen 10, 17 eta 19. artikuluen aldaketa", Arroizko Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabaki hau eta hirigintzako araudi aldatua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, 2012ko maiatzaren 2an.-Alkatea, Antonio Angel Moleón Segura.

Hirigintzako araudia

10. artikulua. 1. 1. ordenantza. .../...

-Erabiltzeko baldintzak. Erabilera onartuak: .../... Biltegia, eraikinetako beheko solairuetan; horien diseinua eraikinaren hiri inguruneari egokitu behar zaio, eta bizitegitarako eraikuntzaren ezaugarriak errespetatu behar dira: bolumena, kanpoko tratamendua eta baoen antolaera eta tamaina. Gehieneko azalera 200 m² izanen da. Sarrerako atea 4,00 metro zabal izanen da, gehienez.

-Baoak: baoen altuera-zabalera proportzioa (begiratokien eta sarrerako ateen kasuan izan ezik) unitatearen parekoa edo handiagoa izanen da; zabalera gehienez ere 1,1 metro izanen da Z1a-n eta 1,2 metro Z1b-n. Estalkipeko solairuetan baoek zabalera tikiagoa izaten ahalko dute.

-Estalkiak: estalkiek bi, hiru edo lau isurki izanen dituzte nagusiki, %35 inguruko maldak, eta teila zeramikoak edo porlanekoak; salbuespen gisa, bertze material batzuk onartuko dira. Estalkiak lauak ere proiektatzen ahalko dira, partez nahiz osorik, teilatu-hegalak izanen dituzte goiko solairuetan eta karelak, estalkiak egin diren material berean eginak, eta haien garaiera 0,70 m izanen da, edo eraikuntzaren kodeak onartzen duen gutienekoa.

-Terrazak estalkian: estalkian egiten den terraza azken solairuaren sabaiaren forjatuan kokatuko da; estalkiko planoek definitutako bolumenaren barnean egonen da irteera. Karelak estalkiak egin diren material berean eginak izanen dira, eta haien garaiera metro 1 izanen da, edo eraikuntzaren kodeak onartzen duen gutienekoa.

-Lehen edo bigarren solairuko terrazak: solairu horietako terrazek ez dute izanen zoru publikora ematen duen hegalkinik ez elementu irtenik. Karelak estalkiak egin diren material berean eginak izanen dira, eta haien garaiera metro 1 izanen da.

10.2. artikulua. 2. ordenantza. .../...

-Erabiltzeko baldintzak. Erabilera onartuak: .../... Biltegia, eraikinetako beheko solairuetan; horien diseinua eraikinaren hiri inguruneari egokitu behar zaio, eta bizitegitarako eraikuntzaren ezaugarriak errespetatu behar dira: bolumena, kanpoko tratamendua eta baoen antolaera eta tamaina. Gehieneko azalera 250 m² izanen da. Sarrerako atea 4,00 metro zabal izanen da, gehienez.

-Estalkiak: estalkiek bi, hiru edo lau isurki izanen dituzte nagusiki, %35 inguruko maldak, eta teila zeramikoak edo porlanekoak; salbuespen gisa, bertze material batzuk onartuko dira. Estalkiak lauak ere proiektatzen ahalko dira, partez nahiz osorik, teilatu-hegalak izanen dituzte goiko solairuetan eta karelak, estalkiak egin diren material berean eginak, eta haien garaiera 0,70 m izanen da, edo eraikuntzaren kodeak onartzen duen gutienekoa.

-Terrazak estalkian: estalkian egiten den terraza azken solairuaren sabaiaren forjatuan kokatuko da; estalkiko planoek definitutako bolumenaren barnean egonen da irteera. Karelak, estalkiak egin diren material berean eginak izanen dira, eta haien garaiera metro 1 izanen da, edo eraikuntzaren kodeak onartzen duen gutienekoa.

-Lehen edo bigarren solairuko terrazak: solairu horietako terrazek ez dute izanen zoru publikora ematen duen hegalkinik ez elementu irtenik. Karelak estalkiak egin diren material berean eginak izanen dira, eta haien garaiera metro 1 izanen da.

10.3. artikulua. 3. ordenantza. .../...

-Material eta estalkien gaineko jarraibideak: erabili beharreko materialak: fatxadarako material hauek erabiliko dira lehentasunez: harri naturala, entokadura kolore okre argietan edo zuriz pintatua, bistako adreilua eta zura. Materialak beren artean konbinatzen ahalko dira, betiere eraikuntzarako eta konposiziorako irizpide argiei jarraikiz. Kanpoko parametroen %60, gutienez, fabrikako obrakoak izanen dira (harlangaitza, harlandua, entokatuak, bistako adreilua); zura panel edo oholetan paratuko da, azalera jarraiak okupaturik eta haren akaberak berniz ilunak izanen dira (intxaurrondoa, enberoa, sapellya...).

-Estalkiak: estalkiek bi, hiru edo lau isurki izanen dituzte nagusiki, %35 inguruko maldak, eta teila zeramikoak edo porlanekoak; salbuespen gisa, bertze material batzuk onartuko dira. Estalkiak lauak ere proiektatzen ahalko dira, partez nahiz osorik, teilatu-hegalak izanen dituzte goiko solairuetan eta karelak, estalkiak egin diren material berean eginak, eta haien garaiera 0,70 m izanen da, edo eraikuntzaren kodeak onartzen duen gutienekoa.

-Terrazak estalkian: estalkian egiten den terraza azken solairuaren sabaiaren forjatuan kokatuko da; estalkiko planoek definitutako bolumenaren barnean egonen da irteera. Karelak, estalkiak egin diren material berean eginak izanen dira, eta haien garaiera metro 1 izanen da, edo eraikuntzaren kodeak onartzen duen gutienekoa.

-Lehen edo bigarren solairuko terrazak: solairu horietako terrazek ez dute izanen zoru publikora ematen duen hegalkinik ez elementu irtenik. Karelak estalkiak egin diren material berean eginak izanen dira, eta haien garaiera metro 1 izanen da.

17. artikulua. Lurzoru urbanizaezineko jarduketei buruzko arauak. Udal Plan honetan lurzoru urbanizaezinerako ezarritako hirigintzako arauak aplikatuko dira lurzoru urbanizaezinean, lurzoru mota horren kategoriak ezartzen dituzten Lurraldearen Egitura Organikoari buruzko planoetan ezarritako zona banaketaren arabera. Eraikinen ezaugarriei dagokienez, POT4-PN8an xedatzen denari jarraituko zaio.

19. artikulua. 4.-Itxiturak lurzoru urbanizaezinean. Finka eta lurzatien itxitura honela egiten ahalko da:

a) Heskaiaren bidezkoa; gutienez ere 0,50 m-ra landatuko da mugetatik, legeria zibilak arautzen dituen zortasunak errespetatzeko, eta onartuko da finkaren perimetro osoan.

b) Itxitura eraiki gabea, zurezko edo metalezko eskorek osatua, zimendurik gabe, horiek zuzenean lurrean landaturik eta alanbre edo aziendendako edo ehizarako sare ilarak erabilita, gehienez ere 1,60 m-ko garaiera eginik puntu guztietan; onartuko da finkaren perimetro osoan eta egiten ahalko da finkaren jabetzaren mugan.

c) Itxitura eraikia, obrako itxitura da, eta haren alde opakua harri naturalean, adreilu zarpiatu edo bistakoan eta bloke zarpiatu edo bistakoan egiten ahalko da; gainerakoa egiteko, metalezko itxitura (hesia edo sarea) erabiliko da 2,00 m-ko garaiera egin arte puntu guztietan; itxitura gutienez ere 3 m atzeraemanen da bide publikoen ertzetatik. Betiere beteko dira Nafarroako Errepideak Babesteko Legeak ezarritako baldintzak.

Iragarkiaren kodea: L1206661