100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

33/2012 Ebazpena, apirilaren 30ekoa, Arantzako Udaleko alkatearena, Alkatzaren eskurantzak lehenengo alkateordea den imanol artola guridi jaunaren esku uzten duena

Lan aferak direla eta bidezko da eskurantzak beste baten esku uztea 2012ko maiatzaren 1etik 2012ko maiatzaren 31 arte.

Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko (abenduaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsi hartako) 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Alkate gisa ditudan eskudantzia guztiak Imanol Artola Guridi lehen alkateordearen esku uztea 2012ko maiatzaren 1etik maiatzaren 31 arte.

2. Eskuordetze hau lehen alkateordeari jakinaraztea.

3. Osoko Bilkurari honen berri ematea, biltzen den hurrengo aldian, eta ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. behar diren ondorioak izan ditzan.

Arantzan, 2012ko maiatzaren 17an.-Alkatea, Jaime Iturria Mitxelena.

Iragarkiaren kodea: L1207565