100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Alloko larreak aprobetxatzeko ordenantzako aldaketa

Alloko Udalak, 2012ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, eskatutako legezko gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen Alloko larreak aprobetxatzeko ordenantzako aldaketa. Erabakia 2012ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 23an eta horren kontra alegaziorik aurkeztu ez zenez, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat, behin betiko onetsi da aipatutako ordenantza, iragarki honekin batera heldu dena.

Alloko larreak aprobetxatzeko ordenantzako honako atal hauek aldatu dira:

1. Hitzaurrean, b) atala (Churta bazkalekua deskribatzen duena) aldatu da; bazkalekuak jasa dezakeen ardi aziendako buru kopurua orain 370ekoa da (lehen 700koa zen) eta larreen azalera 45,61 hektarea dira (lehen 85,15 hektarea ziren).

2. 6. artikuluan, Churta bazkalekuko larreen balorazioa aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:

Urtean finkatutako diru kopurua 1.557 euro dira (mila bostehun eta berrogeita hamazazpi euro).

Herritarren arteko zuzeneko esleipenaren ondotik, enkantea egiten bada, hasierako prezioa 1.728 euro izanen dira (mila zazpiehun eta hogeita zortzi), eta gora jotzeko hainbestekoa, 10 (hamar) euro.

Allon, 2012ko maiatzaren 7an.-Alkate udalburua, M.ª Angela Gonzalez Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1206939