100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

145/2012 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Mutiloako "Lino Otano del Valle de Aranguren" Udal Musika Eskolak Nafarroako Gobernuko Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan duen inskripzioa aldatzen duena, helbidea aldatzeagatik eta espezialitate gehiago irakasteagatik.

Ikusirik Aranguren Ibarreko Udalaren eskaera dela-eta instruitu den espedientea; hain zuzen ere, eskatu zen Mutiloako "Lino Otano del Valle de Aranguren" Udal Musika Eskolaren helbidea aldatu zedila, eta irakaskuntza berrietarako gaikuntza eman zedila.

Ikusirik Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak aldeko txostenak eman dituztela.

Kontuan harturik Musika eta Dantza Eskolen sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko arauak ezarri zituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu hori 79/2010 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak barne merkatuko zerbitzuei buruz 2006ko abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Mutiloako "Lino Otano del Valle de Aranguren" Udal Musika Eskolak Nafarroako Gobernuko Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan duen inskripzioa aldatzea, helbidea aldatzeagatik (Mutiloako Iruñeko etorbidea 1-etik Ibaialde pasealekua 1, behera) eta ikasketa hauetarako gaikuntza emateagatik: "Gitarren taldea", "Txistuen taldea" eta "4E Orkestra" Musika tresnen taldea. Aldaketak 2012ko urtarrilaren 18tik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan sartu baitzen Hezkuntza Departamentuan ikastetxearen titularrak egindako eskaera.

2. Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan eskolaren datu hauek inskribatuko dira:

Ikastetxearen kodea: 31013690.

Izen generikoa: Musika Eskola.

Berariazko izena: Lino Otano del Valle de Aranguren.

Helbidea: Ibaialde pasealekua, 1, behea.

Herria: Mutiloa.

Udalerria: Aranguren Ibarra.

Titularrak: Aranguren Ibarreko Udala.

Inskribatutako ikasketak: Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak, honako ikasgai hauekin:

a) Oinarrizko eskaintza, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 1. ataleko a), b) eta c) letretan ezarritako antolamenduari jarraikiz:

-Instrumentu-praktika: akordeoia, baxu elektrikoa, kantua, klarinetea, zeharkako flauta, gitarra, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronboia, tronpeta, txistua, biolina eta biolontxeloa.

-Instrumentu-praktikaren osagarri den musika prestakuntza: konboak, material didaktikoen sorrera eta musika hizkuntza.

-Ahots eta instrumentu jarduerak taldean: abesbatza, haize taldea, perkusio taldeak, hari taldeak, gitarren taldea, txistuen taldea eta "4E orkestra" musika tresnen taldea.

b) Oinarrizko eskaintzan ez dauden beste irakasgai batzuk (9.2 artikulua): Musikaren hastapenak 4 urtetik 7 urtera bitarteko ikasleentzat.

Gehieneko edukiera, eskolan aldi berean ikasketa teorikoak eta taldekoak emateko: 42 ikasle.

3. Eskolaren konfigurazioan aldaketaren bat egiteko, horren ondorioz ebazpen honen 2. atalean ezarritako erregistro datuak eta instalazioak aldatzen badira, Hezkuntza Departamentuari horren berri eman beharko zaio, eta departamentu horrek, beharrezkoak diren baldintzak betetzen badira, eguneratu eginen ditu Nafarroako Gobernuko Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatutako datuak, aipatutako 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan, eskolaren baimena baliorik gabe uzten ahalko da.

5. Administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aurretik errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7. Ebazpen hau igortzea Aranguren Ibarreko Udaleko alkate-udalburu jaunari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari, Kudeaketa Administratiboaren Atalari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2012ko apirilaren 30ean.-Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.

Iragarkiaren kodea: F1206713