95. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Deialdi publikoa, saskibaloiko kirol eskola eta eskubaloiko kirol eskola antolatzeko diru-laguntzak emateko

Tokiko Gobernu Batzarrak 2011ko apirilaren 11n hartutako erabakiaren bidez, diru-laguntzen deialdi publikoa onetsi zen, saskibaloiko kirol eskola eta eskubaloiko kirol eskola antolatzeko, 2011-12 ikasturtean (2011ko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte eta 2012ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte). Kirol jarduerak egin edo arlo horretako zerbitzuak ematen dituzten eta irabazi asmorik ez duten entitate eta elkarteentzat dira diru-laguntzak.

-Deialdiaren xedea:

Diru-laguntza honen xedea honako kirol programa hauek antolatu eta gauzatzea da:

A.-Saskibaloiko kirol eskola:

Lehen aldia: 2011ko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.

Bigarren aldia: 2012ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte.

B.-Eskubaloiko kirol eskola:

Lehen aldia: 2011ko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.

Bigarren aldia: 2012ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte.

-Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa:

1. aldia: urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte: 16.000,00 euro.

2. aldia: urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte: 24.000,00 euro.

-Oinarriak non hartu:

Barañaingo Udaleko Herritarrarendako Harrera Bulegoan (Udaletxeko plaza, zk.g., 31010 Barañain), 8:30etik 14:00ak arte.

Barañaingo Udalaren web orrian: www.baranain.es.

-Eskabideak aurkezteko epea:

2011ko irailaren 2an bukatuko da, 14:00etan.

Barañainen, 2011ko maiatzaren 2an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1107895