95. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Deialdi publikoa, 2011-12 ikasturtean herrian bosnako futboleko txapelketak antolatzeko diru-laguntzak emateko

Tokiko Gobernu Batzarrak 2011ko apirilaren 11n hartutako erabakiaren bidez, diru-laguntzen deialdi publikoa onetsi zen, herrian bosnako futboleko txapelketak antolatzeko, 2011-12 ikasturtean (2011ko azaroaren 1etik abenduaren 31ra bitarte eta 2012ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitarte). Udalaren intereseko jarduerak egin edo horrelako zerbitzuak ematen dituzten eta irabazi asmorik ez duten entitate eta elkarteentzat dira diru-laguntzak.

-Deialdiaren xedea:

Kirol programa honen xedea da herrian bosnako futboleko txapelketak antolatu eta gauzatzea honako aldi hauetan:

Lehen aldia: 2011ko azaroaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.

Bigarren aldia: 2012ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitarte.

Bosnako futboleko bi txapelketa eginen dira:

2011-12ko neguko txapelketa.

Bosnako futboleko udaberriko kopa (2012).

-Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa:

1. aldia: azaroaren 1etik abenduaren 31ra bitarte: 5.000,00 euro.

2. aldia: urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitarte: 7.700,00 euro.

-Oinarriak non hartu:

Barañaingo Udaleko Herritarrarendako Harrera Bulegoan (Udaletxeko plaza, zk.g., 31010 Barañain), 8:30etik 14:00ak arte.

Barañaingo Udalaren web orrian: www.baranain.es.

-Eskabideak aurkezteko epea:

2011ko irailaren 9an bukatuko da, 14:00etan.

Barañainen, 2011ko maiatzaren 2an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1107894