95. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

VIGOKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 497/2010 prozedura arrunta

Marta Lagos Suarez-Llanos andreak, Vigoko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Jose Angel Duran Pereirak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Suministros Comerciales Iruña S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000497/2010 prozedura arruntean, ondoko epaitza duen epaia eman dela:

Baiesten dut Jose Angel Duran Pereirak jarritako demanda, eta, horrenbestez, Suministros Comerciales Iruña, S.L. enpresa kondenatzen dut auzi-jartzaileari 3.307,74 euro ordaintzera, bai eta %10eko berandutza interesak ere; hori guztia Soldatak Bermatzeko Funtsak esku hartuta.

Alderdiei jakinarazten zaie ebazpen honen aurka bidezkoa dela erregutze-errekurtsoa aurkeztea Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua. Epai hau jakinarazi eta biharamunetik bost eguneko epean iragarri behar dute errekurtsoa, epaitegi honetan agertuz edo idazkia aurkeztuz. Errekurtsogilea demandatua bada, ez zaio errekurtso hori onartuko ez badu aldez aurretik frogatzen kondenaren zenbateko osoa gordailutu duela Lan arloko 4. Epaitegi honek Baneston duen kontuan (3629000065049710 prozedura), edo, Lan Prozedurari buruzko Legearen 228. artikuluaren arabera, banku-abala aurkezten, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena. Halaber, 150 euroko gordailu berezia egin izanaren frogagiria aurkeztu beharko du, Lan Prozedurari buruzko Legearen 227-1 a) artikuluan eskatzen den moduan. Bi ordainketa horiek bereizita eginen dira, aipatutako kontu korronte berean. Errekurtsogileak legelaria izendatu beharko du.

Beraz, epai honen bidez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Suministros Comerciales Iruña, S.L.ri eta konkurtso-administrazioari, Alvaro De La Torres Abaurreari, legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Vigon, 2011ko martxoaren 30ean.-Idazkari judiziala, Marta Lagos Suárez-Llanos.

Iragarkiaren kodea: J1107368