95. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

GASTEIZKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 229/2009 betearazpena

Jesús Sevillano Hernández jaunak, Gasteizko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak eskaturik, prestazioen errekargua aurkaratzea dela-eta, Diego Jiménez Jiménezen, Rufino Jiménez Jiménezen, Rudisa S.C.ren eta José Luis Saavedra Ortegaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 229/2009 betearazpen-piezaren autoen barrenean, honako hau eman da:

Antolaketa-eginbidea.

Idazkari judiziala: Luis Fernando Andino Axpe jauna.

Gasteizen, 2011ko urtarrilaren 19an.

1.-Aurkeztutzat ematen da alderdi demandatzailearen aurreko idazkia, 2010eko azaroaren 29koa. Erants bekie betearazpen-autoei.

2.-Demandatzailearen aurreko idazkia aurkezturik, Rudisa sozietate zibila osatzen dutenen kontra betearazpen eskaera egitea erabaki da, hau da, Diego Jiménez Jiménezen, José Luis Saavedra Ortegaren eta Rufino Jiménez Jiménezen aurka.

Aurka egiteko bidea: berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal da bulego judizialean, idazkari judizialari zuzendua, jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean; errekurtsogilearen ustez ebazpenean egin den arau-haustea azaldu behar da (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 eta 185.1 artikuluak).

Errekurtsoa jartzeak ez du etenen errekurritutako ebazpena (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua).

Eta Diego Jiménez Jiménezi legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Gasteizen, 2011ko apirilaren 6an.-Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1107214