95. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 164/2010 prozedura

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Fabricación Accesorios para Rodamientos S.A.ren aurka titulu judizialak betearazteko epaitegi honetan bideratu den 0000164/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

"...Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Fabricación de Accesorios para Rodamientos S.A.ren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe betearazpen-prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorraren printzipala 184,45 eurokoa da, interesak 11,06 eurokoak eta kostuak 18,45 eurokoak, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

Behin ebazpen hau irmo bihurtzen denean, artxiba bitez jarduketa hauek, erregistro liburuetako baja eta estatistikarako idatzoharra egin ondoren.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du eteteko ondoriorik sortuko (LPLaren 186.1 artikulua)..."

Eta Fabricación de Accesorios para Rodamientos, S.A.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2011ko apirilaren 18an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1107343