95. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 968/2009 demanda

Santiago Oyarzabal Micheok eta Francisco José Ansalas Iñarreak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, epaitegi honetan Construcciones Jaunaga, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 968/2009 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

2010eko apirilaren 23an emandako epaia argitzen dut, aurretik azaldutako arrazoibide juridikoan agertzen den moduan; hala, aldatu egin behar da epaiaren bosgarren egitatea, eta honela idatzita agertuko da epaitza:

"Baiesten dut Santiago Oyarzabal Micheok eta Francisco José Ansalas Iñarreak, diru kopuru bat dela-eta, Construcciones Jaunaga, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua, hots, Construcciones Jaunaga, S.L., kondenatzen dut auzi-jartzaileei diru kopuru hauek ordaintzera:

Francisco José Ansalas Iñarreari 18.104,86 euro; horietatik 2.811,24 eurok %10eko berandutza-interesak sortuko dituzte.

Santiago Oyarzabal Micheori 7.682,77 euro; horietatik 2.037,68 eurok %10eko berandutza-interesak sortuko dituzte".

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri erregutze-errekurtsoa izan ezik, eta epea berriz ere kontatuko dela ebazpen hau alderdiei jakinarazten zaienetik aitzina.

Beraz, auto honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Construcciones Jaunaga, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2011ko apirilaren 18an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1107232