95. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 52/2011 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: diru kopuru bat dela-eta lan arloko epaitegi honetan bideratu den 52/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Juan José Osta Alegrek, Ricardo Robles Espinarrek eta Jesús Arostegui Plazak eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Construcciones Ganuza Napal, S.L.ren aurka, 88.817,21 euroko printzipala ordain dezan, gehi 5.329,03 euroko interesak eta 8.881,72 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Eta Construcciones Ganuza Napal, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko apirilaren 14an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1107257