95. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 28/2011 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: diru kopuru bat dela-eta lan arloko epaitegi honetan bideratu den 28/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, María Elena Jauquicoa Martinenak eta Gerardo Francisco Irisarri Latasak eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Jump Grupo de Comunicación Integral, S.L.ren aurka, 11.334,20 euroko printzipala ordain dezan, gehi 680,05 euroko interesak eta 1.133,42 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Eta Jump Grupo de Comunicación Integral, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko apirilaren 13an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1107255