95. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 110/2011-C demanda

Rosa M. Valencia Ederrak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Narcisa de Jesús Castillo Guanuchek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Vegadu, S.L.ren (Bar Dunkalk) eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 110/2011 prozeduran, ondoko epaitza duen ebazpena eman da:

Baiesten dut Narcisa de Jesús Castillo Guanuchek kaleratzea aurkaratzeko Vegadu, S.L. (Bar Dunkalk) enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka aurkeztutako demanda eta deklaratzen dut enpresa demandatuak bidegabeki kaleratu zuela auzi-jartzailea (kaleratzeak 2011ko urtarrilaren 8tik aurrera sortu zituen ondorioak). Horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzailea kaleratu aurretik zituen lanpostu eta lan baldintza berberekin berriro onartzera edo 5.313,38 euroko kalte-ordaina ematera. Aukera hori epai hau jakinarazi eta bost eguneko epean erabili beharko da. Demandatuak aukeretako bat ere espresuki erabiltzen ez badu, langilea berriro onartu duela ulertuko da; eta aipatu aukera edozein modutan erabiltzen dela ere, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari tramitazio aldiko soldaten zenbatekoa ordaintzera kaleratzearen hurrengo egunetik epai hau jakinarazten den egunera arte, biak barne, eguneko 47,23 euro gordin ordainduta, baita Gizarte Segurantzan alta emanda edukitzera ere, soldata horiei dagozkien aldian. Eta aipatu Funtsa kondenatzen dut deklarazio horiei men egitera.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetan agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston (Nafarroako Gorteak kalea, 5, Iruña) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, 0030 1846 42 0005001274 kontuan (3158 0000 65 110 10 prozedura), 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina banku eta kontu berean, kondenaren xede den dirua sartu izanarena (3158 0000 69 110 10 zenbakia aipatuz).

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Vegadu S.L.ri (Bar Dunkalk) legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2011ko apirilaren 8an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1107284