95. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 145/2010 prozedura

Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Juan De Dios Calvo Tarazonak eskaturik, Trialer Arconsa, Sociedad Limitada enpresaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 145/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Xedapen zatia:

Lehenbizikoa.-Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru hauek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari, hots, Trialer Arconsa, Sociedad Limitadari:

1.-45.373,27 euroko printzipala.

2.-Interesetarako kalkulatu diren 2.722,39 euro.

3.-Kostuetarako kalkulatu diren 4.537,32 euro.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela: Banestoren 0030 1846 42 0005001274 kontua, 3150 0000 64 0145 10 kontzeptua.

Igor bedi ofizioa Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzura eta alderdi demandatuaren helbideari dagokion jabetza erregistrora, haien datuen arabera betearazpenpeko alderdiak dituen ondasun eta eskubide guztien zerrenda eman dezaten; halaber, erants bedi betearazpenpeko alderdiaren ibilgailuen titulartasunari buruzko informazio-oharra.

Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio zordunari edo haren legezko ordezkariari errekerimendua hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.

Bigarrena.-Erants bitez Nafarroako Zerga Ogasunaren, Tributu Administrazioaren Estatu Agentziaren, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren datu-baseetara sartzeko aplikazio informatikoetatik lortutako oharrak. Horien edukia aztertuta, betearazpenpeko alderdiaren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa deklaratzen da:

1.-Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga edo balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkion diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

2.-Betearazpenpeko alderdiak Banco Santander Central Hispano banku erakundean izan ditzakeen kontu korronte, aurrezki kontu eta gordailu mota guztietako saldoak, baita haren izenean dauden balore higigarri guztiak ere, finantza erakunde hori haien gordailuzain edo bitarteko gisa jarduten badu; hori guztia premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte. Enbargoa bermatzeko eta eraginkorra izan dadin, bidal bekie ofizioa aurrean aipatutako entitateei, betearazpenean erreklamatzen den diru kopurua atxiki dezaten saldo horietatik, egonez gero, eta epaitegi honetako kontura transferi dezaten.

3.-Betearazpenpeko alderdiak Madrid Leasing Corporacionekiko izan ditzakeen kredituak. Horiei ofizioa igorriko zaie, bost eguneko epean epaitegi honen banku kontura alda dezaten betearazpenean ordaintzeko dagoen diru kopuru osoa, edo aurrerantzean izan ditzakeen zorrak, zenbateko osoa berdindu arte; eta ez betetzearen ondorioei buruz legezko adierazpen eta ohartarazpenak eginen zaizkio.

4.-Tuterako Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiko 1059/10 betearazpenean eta Tuterako Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiko 825/10 betearazpenean atxikitako ondasunen berrenbargoa, eta auto horietan betearazpenpekoarentzat gera daitekeen soberakinaren enbargoa. Igor bedi behar den idatzagiria, prozedura eta epaitegi horietan enbargoaren kontu har dezaten, eta eskatu, aldi berean, haien premiamendu bidearen egoerari buruzko ziurtagiria.

5.-Trialer Arconsa, Sociedad Limitadaren helbidean (autoetan ageri den helbidean, Tuterako Frauca kaleko 9an) aurki daitezkeen ondasun higigarriak, diru kopuru hau berdintzeko: 45.373,27 euroko printzipala, gehi 2.722,39 euro behin-behineko interes gisa eta 4.537,32 euro behin-behineko kostuen ordainean.

Bidal bedi horretarako exhortoa betearazpenpekoaren helbideari dagokion epaitegira, edo komunikazioa Enbargo eta Komunikazio Egintzen Zerbitzu Orokorrera. Izendatzen den batzorde judizialak ahalmena izanen du sarrailagilearen eta indar publikoaren laguntza eskatzeko. Legez ezarritako lehentasun ordenari jarraituko zaio eta ondasunak zuzenbidearen arabera gordailutuko dira; beharrezkoa bada, gordailuzaina izendatuko da eta legezko ohartarazpenak eginen dira. Ebazpen honek erabaki den enbargorako agindua behar den moduan egiteko balioko du. Auzi-jartzaileak enbargo-eginbidean esku hartzeko ahalmena izanen du, hala badagokio zuzenbidez.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legezko eran.

Aurka egiteko bidea.-Epaitegi honetako Idazkaritzan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.5 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa, "31 errekurtsoa".Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Idazkaria.

Eta Trialer Arconsa, Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko apirilaren 18an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1107273