95. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 405/2010 falta-judizioa

Iruñean, 2011ko apirilaren 18an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 405/2010 falta-judizioa bideratzen ari dela, mehatxu-falta bategatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

157/2011 epaia. Iruñean, 2011ko apirilaren 1ean.

Nik, M. Paz Benito Osesek, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, 405/2010 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira, inplikatu gisa, María Luisa Arias eta David Reche Arias; hauetatik bat ere ez da agertu, legezko zitazioa egin bazaie ere. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

David Reche Arias absolbitu egiten dut hasiera batean leporatu zitzaion faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko agintzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta David Reche Ariasi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko apirilaren 18an.-Epaile magistratua, M.ª Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1107331