95. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 396/2010 falta-judizioa

Iruñean, 2011ko apirilaren 18an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 396/2010 falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

131/2011 epaia.

Iruñean, 2011ko martxoaren 14an

M.ª Paz Benito Oses andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, ebasketa-falta baten ondoriozko auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 396/2010 falta-judizioan. Bertan parte hartu dute, batetik, Fiskaltzak, akzio publikoaren ordezkari gisa, eta bestetik, inplikatu gisa, salatzaileak, Ricardo Pérez Garayoak, eta salatuek, Pedro María López Pastorrek eta José Luis Domínguez Argayak. Azken hori ez da agertu, legezko zitazioa egin zaion arren, eta

Epaitza:

José Luis Domínguez Argaya kondenatzen dut, ebasketa-falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, berrogeita bost eguneko isuna ordaintzera, egunero hamar euroko kuota eta guztira, beraz, laurehun eta berrogeita hamar euro, gehi kostuak.

Pedro María López Pastor absolbitu egiten dut leporatu zaion faltatik, adierazpen guztiak aldekoak direla.

Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du dagokion espetxean, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen duelako.

Erantzukizun zibila dela eta, José Luis Domínguez Argayak 270 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Ricardo Pérez Garayoari.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, jakinarazi ondoko bost egunetan, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eta Pedro María López Pastorri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko apirilaren 18an.-Epaile magistratua, M.ª Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1107230