95. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 392/2010 A falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 392/2010 falta-judizioa bideratzen ari dela, armadaren edo segurtasun indarren kontrako mehatxuengatik edo irainengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

129/2011 epaia.

Iruñean, 2011ko martxoaren 14an.

M.ª Paz Benito Oses andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, ordena publikoaren aurkako falta baten ondoriozko auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 392/2010 falta-judizioan. Judizio horretan alderdi izan dira Fiskaltza, akzio publikoa ordezkatuz, eta inplikatu gisa Foruzaingoko 25B eta 31B zenbakidun foruzainak eta salatua, José Javier Uterga Sanz.

Epaitza:

José Javier Uterga Sanz kondenatzen dut, ordena publikoaren kontrako falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, hamar eguneko isuna ordaintzera, egunero sei euroko kuota, eta guztira hirurogei euro, hain zuzen, gehi prozesuko kostuak.

Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du dagokion espetxean, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen duelako.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, jakinarazi eta hurrengo egunetan, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eta José Uterga Sanzi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 15ean.-Epaile magistratua, M.ª Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1107204