95. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 204/2011 prozedura

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak.

Aditzera ematen dut: Juana María Laita Merino prokuradoreak eskaturik, titulu judizialak betearazteko 204/2011 prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Inocente Rodríguez Acevedoren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak María Carmen Paris Agestaren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

2008ko apirilaren 8ko epaian Inocente Rodríguez Acevedoren kargura finkatu zen mantenu-pentsioa eguneratu egiten da 2011rako: hilean 318,38 eurokoa izanen da.

-Alderdi betearazleak, hots, María Carmen Paris Agestak eskaturik, betearazpena abiarazten da betearazpenpeko alderdiaren aurka, hots, Inocente Rodríguez Acevedoren aurka, diru kopuru hauek ordain ditzan: 3.109,69 euro, mantenu-pentsio atzeratuen ordainean, gehi interesetarako eta betearazpen kostuetarako behin-behinekoz kalkulatu diren 935 euro, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

Behar den informazioa bil bedi epaitegi honen zerbitzu informatikoen bidez eta alderdi betearazleari erakuts bekio, behar diren ondorioetarako.

-Jakinaraz bekie alderdiei prozesua bideratzen ari den bitartean helbidea aldatzen badute berehala jakinarazi beharko diotela epaitegiari, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 155.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

-Jakinaraz bekie ebazpen hau betearazpenpekoei eta eman bekie betearazpen-demandaren eta erantsitako agirien kopia, haiek zitatu eta epatu gabe, noiznahi pertsonatu ahal izan daitezen betearazpenean.

Ebazpen hau irmoa da eta ezin zaio inolako errekurtsorik egin (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 555.1 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar eguneko epean zordunak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari.

Eta Inocente Rodríguez Acevedori legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2011ko apirilaren 19an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez Salazar Resano.-Idazkaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1107433