95. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 106/2010 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, kalte-falta bategatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Nik, Ikerne Aznar Malok, 106/2010 falta-judizioko auto hauek aztertu ditut, ustezko kalte-falta bat dela-eta. Auzian alderdi hauek izan dira: fiskaltza, Jose Maria Armendariz Garraza, salatzaile gisa, eta Anouar Ettahiri, salatu gisa. Gainerako inguruabarrak autoetan ageri dira. Hona hemen nire ebazpena eta horren oinarriak:

Epaitza:

Anouar Ettahiri, kalte-falta baten egile eta erantzule kriminala den aldetik, 15 eguneko isuna ordaintzera kondenatzen dut, eguneko 6 euroko kuota finkatuta; beraz, 90 euroko isuna ordaindu behar du. Horrez gain, Jose Maria Armendariz Garrazari 80,05 euro ordaintzera kondenatzen dut, erantzukizun zibilarengatiko kalte-ordain gisa. Kondenatuak prozesuko kostuak ordaindu beharko ditu.

Jakinaraz bekie alderdiei.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke epaitegi honetan bost eguneko epean. Hori agindu eta sinatzen dut.

Eta Anouar Ettahiriri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2011ko apirilaren 19an.-Epailea, Eva María Gil González.

Iragarkiaren kodea: J1107329