95. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Udal ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena. Hasierako onespena

Zuñigako Udalak, 2011ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

7.-Udal ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena. Hasierako onespena.

Kontuan hartuta Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantzaren proiektuko testu artikuluduna, eta ikusita udal idazkariak 2011ko martxoaren 18an emandako txosten juridikoa, espedientera bildua.

Horiek horrela, eta Toki Araubideen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 22.2.d) artikuluari jarraikiz eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat, Udalak honako hau erabaki du osoko bilkuran:

Lehenbizikoa.-Hasiera batean onestea Administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantza.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean edukitzea eta entzunaldia ematea, onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-oholean iragarri ondotik, hogeita hamar egunez gutxienez, epe horretan herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Zuñigan, 2011ko maiatzaren 2an.-Alkate udalburua, José Manuel González Ruiz de Zuazo.

Iragarkiaren kodea: L1107907