95. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

37E/2011 FORU AGINDUA, apirilaren 15ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, turismo elkarteek, toki entitateek eta partzuergoek turismo arloan egiten dituzten marketin jardueretarako laguntzen deialdia onesten duena.

Nafarroako toki entitateak, turismoko partzuergoak eta turismoa garatzeko eta sustatzeko helburua duten turismoko elkarteak lan aipagarria egiten ari dira turismoaren sektorea indartzen, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Turismo Zuzendaritza Nagusiaren lana osatzen eta aberasten duten aldetik.

Laguntzen deialdi honen bidez turismoko marketina egiteko ekimenak sustatu nahi dira sektore publikoan eta pribatuan, Turismoko Marketineko Plan Integrala gauzatzeko funtsezko tresna baita.

Diruz lagunduko diren ekintzek dinamizatu egiten dituzte turismoko marketineko 2011rako eragiketa-plana osatzen duten programak (web-a eta teknologia berriak, azoketara joatea eta zuzeneko aurkezpenak, turismoko informazioa, turismoko argitalpen eta euskarriak, etab.), eta loturak dituzte haiekin.

Helburu horrekin, 2010eko urriaren 1etik 2011ko irailaren 30era bitartean egiten diren jarduketak onartuko dira.

Deialdi hau norgehiagokarik gabeko konkurrentzia bidez ebatziko da, izan ere, eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, erregistratutako eskaera guztiak aztertu eta erabakiko da zein eskaerak betetzen dituzten deialdiko irizpideak eta zeinek ez. Gero, diru-laguntzetarako erabiltzen den gehieneko zenbatekoa diru-laguntzaren onuradunen artean hainbanatuko da. Hori horrela da deialdian aurreikusten diren jarduera guztiak egitea garrantzitsutzat jotzen delako; zenbat eta gehiago egin, orduan eta hobe izanen da Nafarroaren eta bertako turismo produktuen berri zabaltzeko.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Turismo elkarteek, toki entitateek eta partzuergoek turismo arloan egiten dituzten marketin jardueretarako laguntzen deialdia, 2011koa, onestea.

2. Diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen eranskinean ageri dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimendu dira.

ZENBATEKOA

AURREKONTUKO KONTU-SAILA

EKITALDIA

174.000,00

G/A10002/4709/432300: Ekimen pribaturako laguntzak sustapenerako

2011

25.000,00

G/A10002/4609/432302: Toki entitateentzako eta partzuergoentzako laguntzak sustapenerako

2011

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

6. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2011ko apirilaren 15ean.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

I. ERANSKINA

Turismoko elkarteek, toki entitateek eta turismoko partzuergoek
2011. urtean egiten dituzten turismoko marketineko jardueretarako laguntzen deialdia arautzen duten oinarriak

Deialdi honetako laguntzak turismoko marketineko jarduera hauetarako dira, baldin eta 2010eko urriaren 1etik 2011ko irailaren 30era bitartean egiten badira:

1.-Turismo elkarteentzako laguntzak.

Deialdi honetako gehieneko zenbatekoa 174.000 euro izanen da, eta 2011ko gastuen aurrekontutik ordainduko da, ''Ekimen pribaturako laguntzak turismoa garatu eta sustatzeko'' izeneko A1200/A10002/4709/432300 kontu-sailaren kargura.

Aurrekoari beste diru kopuru batzuk gehitzen ahalko zaizkio, deialdi honetako beste atala (toki entitateentzako eta turismo partzuergoendako laguntzak) eta programa bereko beste deialdi batzuk ebatzi ondoren soberakinik bada, aurkezten diren eskabideen arabera, edo aurrekontuko baliabideak handitzen badira.

Betiere, deialdi honetan berean ebatzitzako espedienteetan gerora egindako doiketengatik, ez-betetzeengatik edo uko egiteengatik gerakin berririk bada kontu-sailean, emandako diru kopurua gerakin berria agortu arte handitzen ahalko da edo, hainbanatu beharrik gabe zegokiokeen diru-laguntza osatu arte, deialdian ezarritakoaren arabera.

1.1. Xedea.

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak ezarritako Turismoko Marketineko Plan Integralaren ildoei jarraitu eta haren eragiketa-planaren ezarpen zabalagoa dakarten jarduketak. "Nafarroako Erresuma. Lur anitza" turismo markaren eta Nafarroako turismoko web ofizialaren (www.turismonavarra.es) sustapena Turismoko Marketinaren Zerbitzuaren diru-laguntzaren xede diren ekintza guztietan.

Aurkezten diren ekintza guztiek aldeko txostena behar dute, Nafarroako Gobernuko Turismoko Marketinaren Zerbitzuak emana, laguntzak jaso ahal izateko.

Elkarte berak ezin izanen du 50.000 euro baino gehiago jaso, Marketinaren Zerbitzuaren deialdi honetako jarduketetarako laguntzak eta Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuaren deialdietan beste kontzeptu batzuengatik jaso ditzakeen laguntzak baturik (kalitate ataleko laguntzak izan ezik).

1.2. Elkarteentzako laguntzen onuradunak.

Egoitza Nafarroan duten elkarteak, baldin eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala izena emanda egon eta gutxienez deialdi honek indarra duen bitartean inskribatuta jarraitzen badute.

Jarduketa hauek izanen dira:

A.-Turismoko azoka eta aurkezpen ekitaldietara joatea.

Turismo markaren aplikazioa eta turismoko web ofiziala agertzea nahitaezkoa izanen da epigrafe honetan egiten diren ekintza guztien apainduran (erakustokiak, olanak, roll-up-ak...). Turismoko marka eta web-a behar bezala aplikatzeko, nahitaez bete beharko dira Sustapenerako Baliabideen Atalak ezarritako arau eta gomendio teknikoen eskuliburuaren 1. atalean adierazitako jarraibideak. Eskuliburu hori II. eranskinean jaso da.

Turismo elkarteak azoketara joaten badira, Nafarroan helbidea duten turismo partzuergoetako kideak izan daitezke haien ordezkari erakustokietan.

A.1.-Azoka eta aurkezpen ekitaldi nazionalak, Turismo Zuzendaritza Nagusia bertaratzen denean. Ekintza horiek sartuta egon beharko dira turismoko azoken eta sustapen ekitaldien 2011ko planean.

Laguntzaren zenbatekoa azoka edo aurkezpen ekitaldi bakoitzeko:

a) Ostatuaren, joan-etorrien eta mantenuaren gastuak egun bakoitzeko, pertsona bat azokara joateagatik, gehienez 125 euro pertsonako eta eguneko.

A.2.-Turismoko azoka edo aurkezpen ekitaldietan parte hartzea hurbileko merkatuetan (Espainiakoak edo nazioartekoak), EAEn, Errioxan, Aragoin, Frantziako hego-mendebaldean eta Nafarroan, Turismo Zuzendaritza Nagusiak horietan parte hartzen ez duenean. Aldeko txostena, Turismoko Marketinaren Zerbitzuak emana, lortu behar da, eta Sustapenerako Ekintzen Atalari eskatuko zaio.

Laguntzaren zenbatekoa azoka edo aurkezpen ekitaldi bakoitzeko:

a) Ostatuaren, joan-etorrien eta mantenuaren gastuak egun bakoitzeko, gehienez 2 pertsona azokara joateagatik, gehienez 125 euro pertsonako eta eguneko.

b) Lurzorua eta erakustokia alokatzeko eta materialak garraiatzeko gastuen %70, laguntza gehienez 5.000 eurokoa dela.

c) Navartur azokaren kasuan, Turismo Zuzendaritza Nagusia bertaratzen bada ere, azokarako diru-laguntza emanen da, lurzorua eta erakustokia alokatzeko eta materialak garraiatzeko gastuen %70ekoa, hain zuzen, gehienez ere 5.000 euro. Kasu horretan ez da diru-laguntzarik emanen ostatuaren, joan-etorrien eta mantenuaren gastuetarako.

A.3.-Nazioarteko turismo azoka eta aurkezpen ekitaldiak, Turismo Zuzendaritza Nagusia bertaratzen denean. Ekintza horiek sartuta egon beharko dira turismoko azoken eta sustapen ekitaldien 2011ko planean, eta Turismoko Marketinaren Zerbitzuak aldeko txostena eman beharko du; horretarako, Sustapenerako Ekintzen Atalari eskatuko zaio.

Laguntzaren zenbatekoa azoka edo aurkezpen ekitaldi bakoitzeko:

a) Ostatuaren, joan-etorrien eta mantenuaren gastuak egun bakoitzeko, pertsona bat azokara joateagatik, gehienez 200 euro pertsonako eta eguneko.

A.4.-Nazioarteko turismo azokak, workshop-ak eta aurkezpen ekitaldiak (Frantziako hego-mendebaldea salbu), Turismo Zuzendaritza Nagusia bertaratzen ez bada. Ekintza horietarako Turismoko Marketinaren Zerbitzuak aldeko txostena eman beharko du; horretarako, Sustapenerako Ekintzen Atalari eskatuko zaio.

Laguntzaren zenbatekoa azoka edo aurkezpen ekitaldi bakoitzeko:

a) Ostatuaren, joan-etorrien eta mantenuaren gastuak egun bakoitzeko, gehienez 2 pertsona azokara joateagatik, gehienez 200 euro pertsonako eta eguneko.

b) Lurzorua eta erakustokia alokatzeko eta materialak garraiatzeko gastuen %70, laguntza gehienez 8.000 eurokoa dela.

A epigrafe osoko laguntzaren zenbatekoen laburpen-taula:

EPI.

AZOKA MOTA

PERTS. EGUNEKO

a

b

OSTATUA

GARRAIOA (*) ETA

MANTENUA (**)

LURZORUAREN ETA ERAKUSTOKIAREN ALOKAIRUA ETA MATERIALAREN GARRAIOA (***)

A1

Nazionala Nafarroako Gobernuarekin

1

125

0

A2

Hurbilekoak Nafarroako Gobernurik gabe

2

125

%70

(gehienez
ere 5.000 euro)

A2

Navartur

0

0

%70

(gehienez
ere 5.000 euro)

A3

Nazioartekoa Nafarroako Gobernuarekin

1

200

0

A4

Nazioartekoa Nafarroako Gobernurik gabe

2

200

%70

(gehienez
ere 8.000 euro)

(*) Joan-etorriak auto partikularrean egiten direnean, garraio gastutzat hartuko dira elkartearen egoitza dagoen tokitik ekitaldiaren tokira dagoen kilometro kopurua kalkulatuta sortzen direnak, kilometroaren prezioa 0,30 euroan dela. Ez dira garraio gastutzat hartuko auto partikularra erregaiz hornitzean sortutakoak, baina aparkalekukoek diru-laguntza jaso dezakete.

Joan-etorriak bestelako garraiobide bat erabiliz egiten direnean, horren faktura aurkeztu beharko da.

(**) Ostaturako, garraiorako eta mantenurako diru-laguntzaren kasuan, pertsona eta egun bakoitzeko gehieneko zenbatekoa emanen da, sortzen diren gastuak edozein izanda ere. Navartur azokaren kasuan ez da diru-laguntzarik emanen ostatuaren, joan-etorrien eta mantenuaren gastuetarako.

(***) Aurkezpen ekitaldiak egiten direnean, honako gastuek jaso dezakete diru-laguntza, %70ekoa: aretoen, baliabide teknikoen (megafoniak, pantailak...) alokairua, koktela, materialen garraioa eta aurkezpenaren xede den materialarena, betiere Sustapenerako Baliabideen Atalak ezarritako arau eta gomendio teknikoen eskuliburuan adierazitako jarraibideak betetzen badira, A epigrafeko laburpen taulan adierazitako mugekin. Eskuliburua II. eranskinean jaso da.

B.-Turismoko zabalkunderako materiala.

Liburuxkak, argitalpenak, bideoak, objektuak, produktu turistikoen sustapen elementuak eta web orrien domeinuen zabalkundea sartuko dira atal honetan, betiere Nafarroako Gobernuak gai bera jorratzen duen materialik ez badu.

Euskarri hauek izanen dira diru-laguntzaren xede:

B.1.-Turismoko produktu eta ostatu-lekuei buruzko gida eta euskarriak atzerriko hizkuntzetan.

B.2.-Produktu tematikoei buruzko argitalpen eta euskarriak.

B.1 eta B.2 epigrafeetako proiektuen materialek aldeko txostena izan beharko dute, Turismoko Marketinaren Zerbitzuko Sustapenerako Baliabideen Atalak emana, eta nahitaez jarraitu behar diete Sustapenerako Baliabideen Atalak ezarritako jarraibide eta gomendio teknikoen eskuliburuaren 1) puntuan agertzen diren ildoei. Eskuliburu hori II. eranskinean jaso da.

Proiektuaren memorian zehaztu eginen da zein sustapen-ekintzatan erabiliko diren euskarriak, eta Turismoko Marketinaren Zerbitzuari hainbat ale emanen zaizkio, egokitzat jotzen dituen ekintzetan banatzeko.

Laguntzaren zenbatekoa kontzeptu bakoitzeko (eskatzaileak zehaztu beharko du proiektua B1 edo B2 epigrafean sartzekoa den): diru-laguntzaren erdia, gehienez ere, itzuli beharrik gabeko diru-laguntza izanen da, eta onartuko den gehieneko aurrekontua 12.000 eurokoa (gehieneko diru-laguntza 6.000 euro).

C.-Publizitate kanpainak.

Ohiko eta ezohiko publizitate kanpainak Nafarroan, EAEn, Aragoin, Errioxan eta Frantziako hego-mendebaldean. On line hedabideetan eta sare sozialetan publizitatea egiteko proiektuetarako eskatutako laguntzak D epigrafeko D2D atalari atxikiko zaizkio.

Kanpaina horiek aldeko txostena izan beharko dute, Turismoko Marketinaren Zerbitzuko Sustapenerako Ekintzen Atalak emana, eta nahitaez jarraitu behar diete Sustapenerako Baliabideen Atalak ezarritako jarraibide eta gomendio teknikoen eskuliburuaren 2) puntuan agertzen diren ildoei. Eskuliburu hori II. eranskinean jaso da.

Proiektuaren memorian zehatz azaldu behar dira ekintzak sortzeko bideak, ekintzetarako baliabideen plana, ekintzen hartzaileak eta helburuak.

Laguntzaren zenbatekoa, kontzeptu bakoitzeko:

Diru-laguntzaren erdia, gehienez ere, itzuli beharrik gabeko diru-laguntza izanen da, eta onartuko den gehieneko aurrekontua 10.000 eurokoa (gehieneko diru-laguntza 5.000 euro).

D.-Web orriak eta marketineko on line ekintzak.

D.1.-Web orriaren garapen eta hobekuntzak; besteak beste, hauek:

D.1.A. Web orria hizkuntza batera edo batzuetara osorik itzultzea.

D.1.B. Mikroguneak sortzea: berariazko produktuak (kultur, natur, landa turismoa, hegaztien behaketa, Done Jakue Bidea, turismo aktiboa etab.), eskaintzak (prezio bereziak eta deskontuak edo asteburu, zubi, eta abarretarako proposamenak dakartzan atala), profil zehatz bat xede duen atala (familiak, bikoteak, taldeak, hirugarren adina etab.)

D.1.C. Web orriaren bilakaera garrantzitsua ekar dezaketen beste garapen batzuk.

D.2.-Marketineko on line ekintzak; besteak beste, hauek:

D.2.A. SEO bidezko bilatzaileetako kokalekua hobetzeko jarduerak.

D.2.B. On line hedabideetako eta sare sozialetako publizitatea.

Diruz lagundu behar diren marketineko on line ekintzetan (D.2 epigrafea) helburuak definitzeko eta helburuen jarraipena egiteko plana aurreikusi beharko da. Plan hori alderdi teknikoan ebaluatuko du Sustapenerako Baliabideen Atalak.

Web orriak garatzeko eta hobetzeko proiektuek eta marketineko on line ekintzek (D.1 eta D.2 epigrafeak) aldeko txostena izan beharko dute, Turismoko Marketinaren Zerbitzuko Sustapenerako Baliabideen Atalak emana, eta nahitaez jarraitu behar diete Sustapenerako Baliabideen Atalak ezarritako jarraibide eta gomendio teknikoen eskuliburuaren 2) puntuan agertzen diren ildoei. Eskuliburu hori II. eranskinean jaso da.

Laguntzaren zenbatekoa kontzeptu bakoitzeko (eskatzaileak zehaztu beharko du proiektua zein epigraferi atxikitzen zaion: D.1.A, D.1.B, D.1.C, D.2.A edo D.2.B

Diru-laguntzaren %60, gehienez ere, itzuli beharrik gabeko diru-laguntza izanen da, eta onartuko den gehieneko aurrekontua 10.000 eurokoa (gehieneko diru-laguntza 6.000 euro).

2.-Laguntzak toki entitateentzat eta turismo partzuergoentzat.

Deialdi honetako laguntzen gehieneko zenbatekoa 25.000 euro izanen da. 2011ko gastuen aurrekontuko "Partzuergo eta toki entitateentzako laguntzak Turismoko Marketin Plana aplikatzeko" izeneko A1200/A10002/4609/432302 kontu-sailaren kargura ordainduko dira.

Aurrekoari beste diru kopuru batzuk gehitzen ahalko zaizkio, deialdi honetako beste atala ebatzi ondoren soberakina badago edo aurrekontuan horretarako dirua badago.

2.1. Hartzaileak.

Honako hauek izan daitezke laguntza hauen onuradun: egoitza Nafarroan duten turismoko partzuergoak, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean Nafarroako Turismo Erregistroan behar bezala izena emanda badaude, eta Nafarroako toki entitateak.

2.2. Xedea.

-Turismoko informazioa.

Tokian tokiko, eragin-eremuko eta Nafarroako turismoko informazio guneak abian jartzea. Ez da diru-laguntzarik emanen informazio gune berririk jartzeko. Salbuespen gisa, diru-laguntza jaso dezakete proiektua Produktu Turistikoen Garapenerako Planean oinarritua duten turismoko informazio guneek, baldin eta Turismoko Marketinaren Zerbitzuko Sustapenerako Baliabideen Atalaren aldeko txostena badute.

Turismoko informazio gune elkartutzat joko dira, eta turismo intereseko herri edo tokietan kokatuko dira, lehendik Nafarroako Gobernuaren turismo bulegorik ez badago.

Zerbitzuak zenbait baldintza bete beharko ditu kokapenaren eta funtzionamenduaren aldetik, eta Turismoko Marketinaren Zerbitzuak ezarritako gidaliburuari eta protokoloari jarraituko zaie. Interesdunek Sustapenerako Baliabideen Atalera jo behar dute.

Proiektu horiek aldeko txostena izan beharko dute, Turismoko Marketinaren Zerbitzuko Sustapenerako Baliabideen Atalak emana, eta nahitaez jarraitu behar diete Sustapenerako Baliabideen Atalak ezarritako jarraibide eta gomendio teknikoen eskuliburuan agertzen diren ildoei. Eskuliburu hori II. eranskinean jaso da.

Laguntzaren zenbatekoa, kontzeptu bakoitzeko:

Diru-laguntzaren erdia, gehienez ere, itzuli beharrik gabeko diru-laguntza izanen da, eta onartuko den gehieneko aurrekontua 7.000 eurokoa (gehieneko diru-laguntza 3.500 euro).

3.-Eskaeren aurkezpena.

3.1.-Eskaeren aurkezpena.

Eskaerak, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak ezarritako ereduaren araberakoak, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira, Iruñeko Navarrería kaleko 39an, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan. Eskabidea Turismoko Marketinaren Zerbitzuan eta Interneteko helbide honetan eskura daiteke: http://www.navarra.es/home_es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/.

Eskaerak telematika bidez aurkez daitezke, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/). Fitxa horretan esteka bat egonen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoarekin. Identifikatzeko, ziurtapen digitala beharko da.

Behar diren baliabideak ez dituzten edo aholkularitza behar duten eskatzaileen tramitazioa errazteko, Nafarroako Gobernuak erabiltzaileari arreta emateko Info 012 guneak ditu haien esku, Iruñeko Orreaga etorbideko 11n eta Tuterako Foruen Plazako 5-6 zenbakietan. Han aholku emanen zaie eskaerak aurkezteko moduaz, baina hartarako, aurreko paragrafoan ezarri bezala, behar-beharrezkoa izanen da ziurtapen digitala izatea.

3.2. Entitate eskatzailea.

Entitate batek zenbait proiektu baditu, denak eskabide berean aurkeztu beharko ditu. Eskabide horretan jasoko diren proiektuen edukia bat etorri beharko da deialdian aurreikusitako ataletako batekin.

Hainbat entitatek proiektua batera egiten dutenean, haietako batek ordezkari lanak eginen ditu. Frogagiriak aurkeztuko ditu, diru-laguntza kudeatuko du eta gainerako parte-hartzaileei dagokien zatia ordainduko die.

3.3. Epea.

Diru-laguntzarako eskaerak deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean aurkezten ahalko dira.

3.4. Agiriak.

Eskaerari ondoko agiri hauek erantsiko zaizkio:

-Entitateari edo entitateei dagozkien agiriak:

-Identifikazio fiskaleko kodea.

-Jakinarazpenetarako, akatsak zuzentzeko errekerimenduetarako eta harremanetarako, hauek azaltzea: pertsona, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.

-Turismoko erregistroan ageri diren datuak aldatu badira, ordezkaria nor den frogatzen duen ziurtagiria aurkeztu behar da. Mendekotasun organikoa frogatu behar da, eta eskatzailea diru-laguntzaren jasotzaile izendatu.

-Erantzukizuneko aitorpena, norberak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debekuetatik bat bera ere ez duela agertzeko.

-Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden enpresa edo establezimendu elkartuen zerrenda.

-Proiektuari buruzko dokumentazioa:

-Entitate eskatzaileak aurkeztutako proiektuetako bakoitzak zehaztu beharko du deialdiaren epigrafeko zein azpiatali atxikitzen zaion.

-Entitate eskatzaileak aurkezten dituen proiektuetako bakoitzaren azalpen memoria. Memorian adierazi beharko da ekintza non eta noiz eginen den. Proiektuaren memoriaren edukian eta formatuan behar bezain zehaztuta azalduko da deialdiaren oinarriak eta II. eranskineko arauak betetzeari buruzko informazioa, ebaluazioa egin ahal izateko.

-Gastuen aurrekontua, eskatzaileek aurkeztutako proiektuetako bakoitzak berea. Laguntza A epigrafeari atxikita eskatzen bada, aurrekontua zehazteko kontuan hartu beharko da Turismoko Marketinaren Zerbitzuak horretarako emandako plantillan ezarritakoa. Plantilla hori Nafarroako Gobernuaren web orrian lortu ahal izanen da, helbide honetan: http://www.navarra.es/home_es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/.

-Turismoko informazio zerbitzua ezartzeko laguntzak eskatzen direnean ondokoak aurkeztu beharko dira: eragiketa plana, non zehatz azalduko baitira diru-laguntzaren bidez kontratatuko diren pertsonen eginkizunak; sinatutako kontratuaren kopia, ordainsariak, lokalaren deskripzioa eta kokapena, informazio gunearen funtzionamendu plana eta ekipamendua, etab. Oinarri hauetan adierazten denez, turismoko informazio gunerako Turismoko Marketinaren Zerbitzuko Sustapenerako Baliabideen Atalak ezarritako jarraibide eta gomendio teknikoen eskuliburuaren 3) puntuan ezarritakoa bete beharko da. Eskuliburu hori II. eranskinean jaso da.

4.-Tramitazioa.

Turismoko Marketinaren Zerbitzuak eskabideak aztertuko ditu eta aurkeztutako dokumentazioa osorik ez badago, interesdunari eskatuko dio, hark emandako posta elektronikoaren helbidera mezua bidaliz, akatsak zuzen ditzala hamar egun balioduneko epean, errekerimendu hori jakinarazten zaionetik hasita; adieraziko zaio horrela egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela.

Eskabideak aztertu ondoren, diru-laguntzen zenbatekoak zehaztuko dira, eta informazio hori Nafarroako Gobernuaren web orrian jarriko da 10 egunez. Hartara interesdunek laguntzen proposamenak aztertu eta eskaera bertan behera utzi nahi badute, edo aurrera jarraitu nahi badute, hala adierazten ahalko dute epe horretan.

Epe hori bukatutakoan, Turismoko Marketinaren Zerbitzuak ebazpen proposamena eginen du, eta Turismo zuzendari nagusiak deialdia ebatziko. Ebazpena interesdunari jakinaraziko zaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak ezarritako moduan.

Eman beharreko laguntza guztien diru-zenbatekoa aurrekontuko kredituak baino handiagoa bada, laguntzen hainbanaketa lineala eginen da.

Deialdia ebazteko hiru hilabeteko epea izanen da gehienez, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aitzina. Epe hori jakinarazpena egin gabe bukatzen bada, eskaera baztertu egin dela ulertu beharko da.

5.-Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

Diru-laguntzaren xede izan daitezke aurkeztutako proiektuaren garapenarekin zuzeneko lotura duten barreneko zein kanpoko gastu guztiak, salbu eta proiektua aurkezten duen entitatearen ohiko funtzionamenduko gastuak eta ibilgetua amortizatzeko zuzkidurak. Laguntza eskaerarekin batera aurkeztutako aurrekontuan sarturik dauden gastuak baizik ez da onartuko.

Balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZa) zenbatekoa kenduko da, hura jasanarazten ahal bada.

6.-Justifikatzeko epeak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta laguntzen ordainketa.

Onuradunek 2011ko urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dituzte honakoak: diru-laguntzaren xedea betetzen dela (oinarrietan ezarritako baldintzei zorrotz jarraikiz) frogatzen duen dokumentazioa, gastu eta diru-sarreren zerrenda, eta laguntza eskaerekin batera aurkeztutako aurrekontu zehaztuan deskribatzen diren eta egin diren jarduerak osorik ordaindu direla frokatzen duten agiriak.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak onetsitako diru-laguntzaren diru-kopurua aldi bakarrean ordainduko da, aurkeztutako frogagiriak, jarraian zehazten direnak, egiaztatu ondoren:

-Laguntzak justifikatzeko eskabidea, behar bezala formalizatua. Eskabidea Turismoko Marketinaren Zerbitzuan eta Interneteko helbide honetan eskura daiteke: http://www.navarra.es/home_es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/.

-Fakturak, nominak eta langile gastuak, fakturazioaren kontzeptuak beren xede sozialean aurreikusirik dituzten pertsona fisiko edo juridikoek emanak (fakturen koloreko kopiak onartzen dira). Egindako gastuen fakturak onartuko dira soilik diru-laguntzaren eskaerarekin batera aurkeztutako aurrekontu zehaztuan aurreikusi baldin badira.

A epigrafearen kasuan, mantenuaren kontzeptua egindako kontsumizioaren fakturak edo tiketak aurkeztuz frogatuko da. Erakundearen barruko nahiz kanpoko langileen gastuak aurreikusiko dira.

-Fakturatutako zenbateko osoaren ordainketa frogatzen duten bankuko agiriak, Fakturazio eginbeharrak arautzen dituen Erregelamendua onetsi zuen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuan xedatutakoaren araberakoak. Frogagiri horietan elkarren segidako zenbakiak jarri beharko dira eta, horiekin batera, Turismoko Marketinaren Zerbitzuak emandako formularioa aurkeztu. Bertan diru-laguntzen xedeko proiektuak zehatz-mehatz identifikatuko dira.

Dokumentazio horri agiri grafiko bat erantsi beharko zaio, honakoak frogatzeko:

-Ekintzak egin ote diren.

-Marka turistikoaren aplikazioa.

-Nafarroako turismoko web ofiziala sartzea, II. eranskinean zehazten den moduan.

Agiri grafikotzat hau hartzen da:

-A epigrafearen kasuan: erakustokiaren edo aurkezpen ekitaldia eginen den aretoaren argazki bat.

-B epigrafearen kasuan: argitalpen edo sustapenerako euskarri bakoitzaren ale bat.

-C epigrafearen kasuan: publizitate ekintza bakoitzaren ale bat (egunkaria, aldizkaria, irrati tartea, etab.)

-D2D epigrafearen kasuan: kasuan kasuko webean publizitatea agertzen den uneko pantaila-kaptura bat.

7.-Onuradunen betebeharrak.

a) Deialdi honetan ezarritako epean, laguntzaren eskaerarekin batera aurkeztutako aurrekontuan aurreikusi eta egindako gastuak frogatzea.

Diruz lagundutako jarduera ez bada deialdian ezarritako epean egiten, onuradunak horren berri eman beharko dio Turismoko Marketinaren Zerbitzuari 2010eko uztailaren 30a baino lehen. Hala egiten ez badu, onuradunak ezin izanen du kontzeptu horretarako laguntzarik eskatu hurrengo deialdietan.

b) Diru-laguntzaren xedeko jardueraren bidez izandako diru-sarrerak, beste entitate batzuei eskatutako diru-laguntzak eta azkenean emandakoak aitortzea, baita beste kontzeptu batzuengatiko diru-sarrerak ere, edo, hala denean, diru-sarrerarik eza.

c) Diru-laguntzaren xede izandako gasturen bat 12.000 eurotik gorakoa denean, ekipamendu ondasunen horniduraren edo aholkularitza eta laguntza enpresen zerbitzuen kasuan, administrazio publiko ez diren onuradunek frogatu beharko dute hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dutela, gutxienez hiru aurrekontu eskatu ondoren.

d) Laguntzen xedeko jardueren memoria aurkeztea eta atal bakoitzean ekintza bakoitzari buruz emandako ildoei jarraitzea.

e) Laguntza jasotzen duen jardueraren inguruko informazio guztietan Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen duela azaldu beharko da. Jarduera horrek berak sortutako euskarri guztietan agertu beharko dira Nafarroako Gobernuaren logotipoa, Nafarroako marka turistikoa eta Nafarroako turismoko web ofiziala (www.turismo.navarra.es), Turismoko Marketinaren Zerbitzuak ezarritako irizpideekin bat.

f) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aipatzen diren gainerako betebeharrak.

g) Laguntzen deialdi honekin zerikusia duten eta Turismoko Marketinaren Zerbitzura igortzen diren jakinarazpen eta agiri guztiak zerbitzu horretara zuzendutako eskaera-orriaren bidez egin beharko dira, eta erregistro publikoan aurkeztu.

h) Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.

Diru-laguntza emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, esleitutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharren bat hein batean bete ezik, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa berriro ere zehazten ahalko da, proportzio-naltasun printzipioari jarraikiz edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

8.-Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Deialdi hau aplikatuz ematen diren laguntzak eta onuradunen izenak Nafarroako Gobernuaren eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren web orrian eta departamentu horrek argitaratzen dituen turismoko aldizkarietan argitaratuko dira.

9.-Diru-laguntza itzultzeko arrazoiak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan eta deialdi honetan aurreikusitako kasuetan itzuli beharko dira jasotako diru-laguntzak.

10.-Laguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honetako laguntzak bateragarriak dira beste administrazio publikoek, xede eta helburu bererako, ematen ahal duten beste edozein laguntzarekin.

Onuradunak hartutako laguntzen zenbateko osoa jardueren kostua baino handiagoa bada, deialdi honetako laguntzak murriztu eginen dira jardueraren kostutik gorako zenbatekoan.

Dena den, deialdi honetan ezarritako laguntzak, programa europarrekin batera finantzatutakoak, ez dira bateragarriak beste administrazio publikoek (horiek ere programa europarrekin batera finantzatutakoak direnean) xede eta helburu bererako ematen ahal dituztenekin.

11.-Deialdiaren eta oinarri hauen kontrako errekurtsoak.

Espedientean interesa dutenek, administrazio publiko ez badira, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpenaren ondoko egunetik aurrera. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpenaren ondoko egunetik aurrera. Halaber, Nafarroako Gobernuari zuzendutako errekerimendua egin daiteke aldez aurretik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

II. ERANSKINA

Jarraibide eta gomendio teknikoen eskuliburua

Sarrera

Eranskin honetan laguntzen eskatzaileek deialdirako aurkezten dituzten proiektuak diseinatzean nahitaez bete beharreko zehaztapen teknikoak azaltzen dira.

Turismoko Marketinaren Zerbitzuak zehaztapen horiek betetzen diren ebaluatuko du, eta laguntza emateko edo ukatzeko proposamena egitea bidezkoa den zehaztuko du. Beraz, deialdi honen xedeko laguntzak eskuratzeko interesa duten proiektuen sustatzaileentzat funtsezkoa da zehaztapen eta jarraibide horiek ezagutu eta aplikatzea.

Hauek dira eskuliburu honetan agertzen diren jardueren kategoriak:

1) Argitalpenak eta bestelako off line euskarriak, bai eta azoketako erakustokiak eta turismoko aurkezpen ekitaldiak egiten diren aretoen apainketa.

2) Web orriak eta euskarri elektronikoa duten informazio eta kudeaketa sistemak.

3) Turismoko informazio gune elkartuak.

Proiektuko memoriaren edukian eta formatuan behar beste xehetasunez agertu beharko da deialdiaren oinarriak eta II. eranskineko arau eta gomendio teknikoen eskuliburuan jasotako jarraibideak betetzeari buruzko informazioa, hori ebaluatu ahal izateko moduan.

1) Argitalpenak edo bestelako off line euskarriak egitea (cd/dvd, publizitate kanpainen ikus-entzunezko produktuak, roll up-ak, panelak, sustapenerako objektuak, irrati tarteak, erakustokiak, aurkezpen ekitaldiak, etab.)

Diseinua

-Gomendio orokorrak.

  • Edukien kalitate-alderdiak:
  • Testuak: edizio-estilo zaindua, informazio eguneratua.
  • Egitura argi eta koherentea.
  • Argazkiak: bereizmen onekoak, eguneratuak, askotarikoak, tamaina orekatukoak.
  • ikus-entzunezko materiala: eguneratua, maila artistiko onekoa.
  • Grafikoak eta mapak: argitasuna, datuen zehaztasuna.
  • Funtsezkoa izanen da euskarriak egokiak izan daitezen zaintzea, zertarako erabiliko diren eta zein publiko objektibori zuzenduko zaizkion kontuan hartuta. Sustapeneko seinalizaziorako euskarriek ingurunearekin bat etorri beharko dute, eta publikoak ikusteko eta modu argian identifikatzeko moduan jarriko dira.
  • Publiko objektiboari dagokion hizkuntzan edo dagozkion hizkuntzetan eginen dira.

-"Nafarroako Erresuma, Lur Anitza" izeneko turismo-marka txertatzea.

  • Azalaren (argitalpenetan), karatularen eta aurkezpen- nahiz itxiera-kapituluaren (ikus-entzunezkoetan ) diseinuan txertatzea, eta gainerako euskarrietan orokorrean lehentasunezko lekuan jartzea. Irratiko publizitatearen kasuan, "Nafarroako Erresuma, Lur Anitza" markaren leloa aipatu beharko da. Azoka eta aurkezpen ekitaldien kasuan, marka muntatzen denaren apainduran agertu beharko da (erakustokiak, aurkezpen mahaiak, olanak...).
  • Aplikatu beharreko eskuliburua errespetatzea, eta Turismoko Marketinaren Zerbitzuak emandako formatua erabiltzea. Horretarako, marka aplikatzeko oinarrizko eskuliburua dago, Nafarroako turismoko web ofizialetik behera kargatu daitekeena: http://www.turismo.navarra.es/esp/profesionales/descargas/logotipos/.
  • Hartzaileentzat egokia den hizkuntza tratamendua. Marka hizkuntza bat baino gehiagotan eskuratu daiteke. Aplikaziorako, argibideak eskatu Turismoko Marketinaren Zerbitzuari.

-Nafarroako Turismo Atariaren Web helbidea txertatzea.

Nafarroako Turismo Atariaren Web helbidea nahitaez txertatu beharko da:

  • www.turismo.navarra.es (Espainiako publikoarentzako euskarriak).
  • www.visitnavarra.es (nazioarteko publikoarentzako euskarriak).

Inprimaketa eta banaketa (argitalpenak)

-Banaketa-plana egitea eta plan horren araberako ale-kopurua aurreikustea.

-Destinoan banatu beharreko euskarriak direnean, Nafarroako Gobernuaren sareko turismo bulegoa, eragin-eremuari dagokiona, hornitzeko konpromisoa (ale kopuru osoaren %5, gutxienez).

Hauek betetzen diren egiaztatzea

-Garatutako euskarri guztien ale bana bidali beharko zaio Turismoko Marketinaren Zerbitzuari, egin dela eta deialdiaren oinarriak betetzen dituela egiaztatzeko. Ezinezkoa denean, tamaina edo kokapena (azoketako erakustokiak, aurkezpen ekitaldietarako aretoak, etab.) dela eta, argazki bat bidaliko da, euskarria bertan dagoela eta haren itxura modu egokian erakusten duena, eta irratiko publizitate proiektuen kasuan, irrati tartearen kopia bat igorriko da.

2) Web orriak eta euskarri elektronikoa duten informazio eta kudeaketa sistemak (on line publizitatea...)

Diseinua

-Gomendio orokorrak.

  • Erabilgarritasun eta irisgarritasun irizpideak kontuan izatea.
  • Edukien kalitatea:
  • Testuak: edizio-estilo zaindua, informazio eguneratua.
  • Argazkiak: bereizmen egokikoak, eguneratuak, askotarikoak, tamaina orekatukoak.
  • Egitura argi eta koherentea.
  • Mantentzea: datuak eguneratzeari buruz.
  • Grafikoak eta mapak: argitasuna, datuen zehaztasuna.
  • Sustatzaileak bermatu beharko du zerbitzua etenik gabe ematen duela informazioari nahiz funtzio interaktiboei dagokienez.
  • Publiko objektiboari dagokion hizkuntzan edo dagozkion hizkuntzetan eginen da.

-"Nafarroako Erresuma, Lur Anitza" izeneko turismo-marka txertatzea.

  • Nahitaez txertatu beharko da hasiera-orrian, banner gisa, Turismoko Marketinaren Zerbitzuak emandako formatuan.
  • Banner-aren oinarrizko fitxa teknikoa:
  • Erabil daitezkeen neurriak:

. 500 x 70 pixel.

. 300 x 160 pixel.

. 222 x 125 pixel.

. 160 x 80 pixel.

  • Formatua: Adobe Flash.
  • Banner-a laguntzaren xedeko web orrian txertatzearekin zerikusia duten lanak onuradunaren konturakoak izanen dira.
  • Hartzaileentzat egokia den hizkuntza tratamendua.

Hauek betetzen diren egiaztatzea

-Garapen guztietan, horri lotuta dagoen web helbidea Turismoko Marketinaren Zerbitzuari bidali beharko zaio, egin dela eta deialdiaren oinarriak betetzen dituela egiaztatzeko. On line publizitateko proiektuetan, kasuan kasuko web-ean publizitatea agertzen den uneko pantaila-kaptura bat bidali beharko da.

3) Turismoko informazio gune elkartuak

-Kokalekuaren eta funtzionamenduaren baldintzak.

  • Lehentasunez kokatzeko eremuak: interes turistikoa duten herriak edo tokiak, lehendik Nafarroako Gobernuaren turismo bulegorik ez badago.
  • Bete beharreko baldintzak:
  • Lokala: erraz iristeko modukoa eta behar bezala seinalizatua. Jendeari arreta egiteko gunea izan beharko du, baita argitalpenak erakutsi eta edukitzeko elementuren bat ere.
  • Gutxieneko telekomunikazioak: telefono-linea eta Interneterako konexioa (posta elektronikoko kontu batekin).
  • Ordutegia: egunean zazpi orduz ireki beharko da, 10:00etatik 20:00etara. Asteko egun batean itxiko da, betiere jaiegunetan edo asteburuan ez bada.
  • Irekitzeko denboraldia: gutxienez hiru hilabete (horietako bi uztaila eta abuztua izan beharko dira).
  • Langileak (profila).
  • Nafarroako turismoko baliabideei eta eragin-eremuko berariazko turismoko baliabideei buruzko jakintza orokorra.
  • Bisitariei arreta egiteko gizarte trebetasunak.
  • Hizkuntzak: ingelesa eta/edo frantsesa eta euskara eremu euskaldunean (arreta egokia ematea bermatzeko beharrezkoa den mailarekin).
  • Estatistika: jatorrian zein destinoan eskatzen diren datuak sisteman sartzeko konpromisoa.
  • Turismoko Marketinaren Zerbitzuaren argitalpenen banaketa: izakinak birjarriko dira esleitzen zaion Nafarroako Gobernuaren sareko bulegoaren bitartez.
  • Dinamizazioa bultzatzeko zereginak: bere eremuko Nafarroako Gobernuaren sareko bulegoak eskatzen ahalko dizkio.
  • Nafarroako turismoko informazioko sarearen gainerako atalekin koordinatzea.

-"Nafarroako Erresuma, Lur Anitza" izeneko turismo-marka txertatzea.

  • Kultura eta Turismoko kontseilariaren abenduaren 24ko 483/2007 Foru Aginduaren bidez onetsitako neurri komunen protokoloan aurreikusita dagoena betetzea (kanpoko seinaleak eta barreneko diseinuan agertzea, Turismoko Marketinaren Zerbitzuaren ardurapean).

Hauek betetzen diren egiaztatzea

-Turismoko Marketinaren Zerbitzuak egiaztatuko du deialdiko oinarrietan zehazten diren baldintzak betetzen diren, ikuskapen bisiten bitartez eta eskura dituen logistikako eta estatistikako sistemek ematen duten kontrola erabiliz.

TURISMOKO MARKETIN JARDUERAK EGITEKO LAGUNTZEN ESKAERA.
TURISMO ELKARTEAK, TOKI ENTITATEAK ETA PARTZUERGOAK. 2011

ENTITATE MOTA:

Elkartea: [ ]

Toki entitatea [ ]

Partzuergoa: [ ]

Esp.:

1.-IDENTIFIKAZIO DATUAK

Izena edo sozietatearen izena |

IFZ/IFK |

Helbidea |

Herria |

P.K.: |

Tel. zk.: |

Faxa |

Helbide elektronikoa: |

ORDEZKARIAREN IDENTIFIKAZIO DATUAK

Ordezkaria |

IFZ/IFK |

Helbidea |

Herria |

P.K.: |

Tel. zk.: |

Faxa |

Helbide elektronikoa |

IDENTIFIKAZIO DATUAK, JAKINARAZPENAK EGITEKO

Izena |

IFZ/IFK |

Helbidea |

Herria |

P.K.: |

Tel. zk.: |

Faxa |

Helbide elektronikoa |

2.-ESKABIDEARI ERANTSITAKO DOKUMENTAZIOA:

(X batekin markatu)

1.-EGIAZTAGIRIAK

2.-PROIEKTU / JARDUERENAK

 1.1. Identifikazio Fiskalaren Kodearen fotokopia .......................................... [ ]

 1.2. Ordezkarien identifikazioa (NANaren fotokopia) .................................... [ ]

 1.3. Notario-ahalordea eta ahaldunaren NANa ............................................. [ ]

1.4. Adierazpena,onuradun izateko baldintzak betetzen dituela dioena ....... [ ]

2.1. Proiektuaren fitxa .................................................................................... [ ]

2.2. Pproiektua azaltzen duen memoria. ....................................................... [ ]

2.3. Proiektuaren aurrekontua, atalez atal zehaztua ..................................... [ ]

2.4. Eragiketa plana ...................................................................................... [ ]

2.5. Beste batzuk ........................................................................................... [ ]

Dokumentazioa atal honetan ezarritako ordenan aurkeztu beharko da.

3.-PROIEKTUAN PARTE HARTU DUTEN ENTITATEEN ZERRENDA

(toki entitateek edo partzuergoek betetzekoa)

ENTITATEA

PARTAIDETZAREN ZENBATEKOA

%

GUZTIRA

100%

* Lortutako datuak diru-laguntzetarako deialdi honen espedientea tramitatzeko erabiliko dira bakar-bakarrik. Interesdunek datu horiek ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahalko dute.

* Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioko Estatu Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko, haiekin zorrik ez duela egiaztatzeko.

ONURADUN IZAERARI BURUZKO AITORPENA

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluak honako ohar hauek egiten ditu 2. eta 3. puntuetan:

13.2.-Ondotik aipatzen diren pertsona edo entitateak ezin dira foru lege honetan araututako dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan, betiere entitate publikoak ez badira, eta, dirulaguntzaren izaera kontuan izanik, dirulaguntzari buruzko araudian salbuespenen bat egiten ez bada:

a) Epai irmoan ezarritako kondenaren ondorioz dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko gaitasunaz gabeturik daudenak.

b) Konkurtsoaren deklarazioa eskatu dutenak, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratu dituztenak, konkurtsoan egotearen deklarazioa jaso dutenak, kontu-hartze judizialaren pean daudenak, eta Konkurtsoari buruzko Legearen arabera ezgaiturik daudenak, konkurtsoa kalifikatzeko epaian ezarritako ezgaitasun aldia amaitu ez bazaie.

c) Administrazioarekin egindako edozein kontratu behin betiko suntsitzeko bide eman dutenak, suntsipenaren kausaren errudun deklaratu badituzte.

d) Pertsona fisikoak, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkariak, indarra duen araudian ezarritako bateraezintasunak izatea.

e) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete gabe dituztenak, eta Nafarroako Foru Komunitateari edo haren erakunde autonomoei ordaindu beharreko zorrak itzultzeko betebeharra ordaindu gabe dutenak.

f) Egoitza fiskala erregelamendu bidez paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurralde batean dutenak.

g) Ebazpen irmoan ezarritako zehapenaren ondorioz, foru lege honetan edo zergei buruzko lege orokorretan aurreikusitakoaren arabera dirulaguntzak lortzeko gaitasunaz gabeturik daudenak. Foru lege honen 8. artikuluko 3. idatz-zatian aipatutako elkarteak ezin izanen dira onuradun izan haien kideetako edozeinek aurreko debekuetakoren bat badu.

13.3.-Elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. idatz-zatietan ezarritako debekuak dituzten elkarteak ezin dira inola ere izan foru lege honetan araututako dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile. Halaber, elkarteak ezin izanen dira onuradun edo entitate laguntzaile izan, erregistroan inskribatzeko administrazio prozedura etenik badute, lege-hauste penala egin izanaren arrazoizko zantzuak agertu eta aipatutako lege organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatu zaielako. Erregistroan inskribatzea ahalbidetzen dien ebazpen judizial irmoa ematen ez den bitartean elkarte horiek ezin izanen dira onuradun edo entitate laguntzaile izan.

Aurreko guztia aintzat harturik, nik, ........................................................k, ................................................. NAN zenbakiarekin, ...................................................... gisa deklaratzen dut honen bidez ezen ...................................................., laguntza hauek eskatu dituena, ........................................... NAN zenbakia duena, ez dagoela atal horietan adierazitakoetatik inongo debeku egoeratan.

LAGUNTZEN AITORPENA

Honen bidez, nik, ..................................................................k, ............................................................ gisa, ................................................ NAN zenbakiarekin, deklaratzen dut laguntza hauen eskatzaileak, ........................................................k, ................................................. NAN zenbakiarekin,

[ ] eskatu eta/edo jaso dituela honako diru-laguntza hauek (ez da beharrezkoa aipatzea deialdi honetan eskatutako diru-laguntzak):

ORGANO EMAILEA

DIRU-LAGUNTZAREN KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

URTEA

ta/edo diru-sarrera hauek lortu dituela diru-laguntzaren xede den jardueran:

PROIEKTUA

DIRU-SARRERAREN JATORRIA

ZENBATEKOA

URTEA

[ ] Turismo Zuzendaritza Nagusiarenaz gain ez duela beste inolako diru-laguntzarik jaso proiektu honetarako.

[ ] Ez duela inolako diru-sarrerarik lortu proiektu honetarako.

PROIEKTUAREN FITXA

PROIEKTUAREN IZENA

Zk.a (*)

(*) Zenbakia adierazi proiektu bat baino gehiago aurkezten badira:

DEIALDIAREN EPIGRAFEA

(zein letra eta zenbakirik atxikitzen zaien)

AURREKONTUA, GUZTIRA

DESKRIBAPEN LABURRA (gehienez ere 15 lerro).

Deskribapen horrez gain memoria bat aurkeztu beharko da kasu guztietan.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

(Eskatzailea)

Sinadura eta zigilua

Iragarkiaren kodea: F1107322