90. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Udal Plan Orokorra. Behin betiko onespena

Aurizko Udal Plan Orokorra behin betiko onetsi zen Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak abenduaren 21ean emandako 217/2010 Foru Aginduaren bidez.

Legean xedatutakoa betez, argitara ematen da, indarra har dezan.

Auritzen, 2011ko martxoaren 29an.-Alkatea, José Irigaray Gil.

Hirigintzako Araudia

I. TITULUA

Araudi Orokorra

1. KAPITULUA

Arau orokorrak eta determinazioen sistematika

1. artikulua. Planaren izaera.

Plan hau Udal Plan Orokor bat da, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean (aurrerantzean LAHFL) ezarritako edukia, esparrua eta ondorioak ditu; zehazki, lege horren 57. artikuluan hiru mila biztanleko edo hortik beherako udalerrietako planetarako ezartzen diren edukia eta ezaugarriak.

2. artikulua. Xedea.

1. LAHFLren 55. artikuluan ezarritakoarekin bat, plan honen xedea da lurraldea okupatzeko estrategia eta eredua definitzea eta egiturazko antolamendua ezartzea udal mugape osoan.

2. Gainera, artikulu horretako 3. zenbakian ezartzen den aukeraren arabera, Planak hiri lurzorua den guztia eta lurzoru urbanizagarriko zona batzuk antolatzen ditu xehero.

3. artikulua. Aplikatzeko lurralde eremua.

Aurizko Udal Plan Orokorra hiri honetako udal mugape osoan aplikatuko da.

4. artikulua. Indarraldia.

Udal Plan Orokorraren behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, eta LAHFLren 77. artikuluan ezarritakoaren arabera, Plana betearazlea izanen da berehala eta indarraldi mugagabea izanen du, bera aldatzeko aukera deusetan ukatu gabe.

5. artikulua. Plana berrikusi eta aldatzea.

1. Udal Plan Orokorra aldatzeko, LAHFLren 79.2 eta 80. artikuluetan ezarritako tramitea bete beharko da.

2. Planeko "Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua" funtsean aldatu nahi izanez gero, Planaren berrikuspena egin beharko da, lege beraren 79.1 artikuluan ezarritako tramiteen bitartez.

3. Beraz, 2008ko ekaineko EMOT.2.0 planoko eskeman etxebizitzak egiteko egokitzat jotzen den aldean, bizitegitarako lurzoruaren azalera handitu ahal izateko, Planeko aldaketa egin ahalko da, baldin eta Plan honetan urbanizagarri gisa sailkatutako lurretako etxebizitza-eskaintzari beste lur horietako etxebizitza-eskaintza gehituta 50 inguru etxebizitzatik gorako kopurua ateratzen ez bada.

6. artikulua. Dokumentazioa.

1. Udal Plan Orokor hau aplikatzeko, bera osatzen duten hurrengo dokumentuen edukia eta norainokoa zehaztuko dira.

2. "Lurraldea okupatzeko estrategia eta eredua" memoria batek eta EMOT 1.0 eta EMOT 2.0 izeneko bi planoek osatzen dute.

3. Hirigintzako Udal Plana honako dokumentu hauek osatzen dute:

a) Memoria, hots, Planaren helburuak, jasotako informazioaren ondorio garrantzitsuak eta hirigintza ereduaren zein determinazio orokorren justifikazioa dakartzan dokumentua.

b) Informazio planoak (PGM.INF kodearekin eta horren ondoko zenbaki batekin identifikatuak). Planaren eragin-esparruaren topografiako eta katastroko datuak ematen dituzte, eta lurzoruaren egungo erabilerak ere aipatzen dituzte.

c) Araudi planoak (identifikatzeko: PGM.NOR gakoa, atzetik zenbakizko beste gako bat eta, beharrezkoa denean, N edo S letra, herriaren zein zati jasotzen duten, iparraldea ala hegoaldea). Horietan grafikoki adierazten dira antolamendu berrian aurreikusitako elementuetarako ezarri diren determinazioak, lurzoruaren sailkapena eta haren erabilerak, eta eraikuntzaren erabilerak ere bai. Plano hauek, beraz, Planeko Araudi Grafikoa osatzen dute, zeina araudi partikularra baita, eta Planak berak ezartzen duen hirigintza araudiaren nahitaezko osagai dira.

d) Hirigintzako Araudi Orokorrak eta Partikularrak jabetza eskubidearen hirigintzako edukia mugatu, eta hirigintzako jarduketen baldintzak eta determinazioak arautzen dituzte Planaren eragin-esparru osoan, edozein motatako jarduketak direla ere: planeamendukoak, planeamenduaren kudeaketa edo exekuziokoak, eraikuntzakoak nahiz jarduera edo erabileren ezarpenekoak.

e) Historia, Kultur eta Ingurumen Ondarea Babesteko Araudiak udalerriko historia, kultur eta ingurumen ondarearen kontserbazioa eta erabilera bermatzen dituzten hirigintzako baldintzak eta determinazioak ezartzen ditu; horretarako, gainera, babestu beharreko eraikin eta elementu historiko, artistiko edo ingurumenekoen katalogoa du barnean.

f) Ingurumen ondorioen azterlanak, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen 32. artikuluan ezarritakoarekin bat, Udal Plan Orokorrak ingurumenean izan ditzakeen eraginak identifikatzen eta ebaluatzen ditu, bai eta ordezko aukerak ere, ingurumen irizpideei jarraituz ebaluatuak.

4. Hirigintzako Araudiak bi eranskin ditu. Hona horien edukia:

a) I. eranskina. Sektoreen hirigintza fitxak.

b) II. eranskina. Historia eta kultur ondarea babesteko katalogoa.

5. Eranskin horiek, ondorio guztietarako, nahitaez bete beharreko araudiaren atal dira, eta Udal Plan Orokorrak mugatzen dituen sektoreen hirigintza fitxak dituzte barnean.

6. Aurreko 3. zenbakian adierazitakoarekin bat, Udal Planeko dokumentazioan honako plano araugile hauek daude, eta kasu bakoitzean adierazten diren edukia eta eskala dituzte:

IDENTIFIKAZIOA

PLANO ARAUGILEAK: EDUKIA

ESKALA

PGM.NOR 1N

Udal mugapeko lurren sailkapena eta lurzoru urbanizaezinaren kategoriak (iparraldea)

1:10.000

PGM.NOR 1S

Udal mugapeko lurren sailkapena eta lurzoru urbanizaezinaren kategoriak (hegoaldea)

1:10.000

PGM.NOR 1.2

Udal mugapeko lurren sailkapena eta lurzoru urbanizaezinaren kategoriak, N-135 errepidearen inguruetan.

1:2.000

PGM.NOR.2

Egiturazko determinazioak: sailkapena, sektoreak eta sistema orokorrak

1:2.000

PGM.NOR.3.0

Hirigunearen antolamendu orokorra (erabilerak)

1:1.500

PGM.NOR.3.1N

Determinazio xehakatuak. Erabilerak (iparraldea)

1:1.000

PGM.NOR.3.1S

Determinazio xehakatuak. Erabilerak (hegoaldea)

1:1.000

PGM.NOR.3.2N

Determinazio xehakatuak. Forma eta elementu babestuak (iparraldea)

1:1.000

PGM.NOR.3.2S

Determinazio xehakatuak. Forma eta elementu babestuak (hegoaldea)

1:1.000

PGM.NOR.3.3

Determinazio xehakatuak. Kudeaketa

1:1.000

PGM.NOR.4

Industrialderako determinazio xehakatuak. Forma, erabilerak eta kudeaketa

1:4.000

PGM.NOR.5

Azpiegiturak

1:2.500

7. artikulua. Udal Planaren izaera araugilea.

1. Plana araugilea denez, haren determinazioak lege antolamenduan sartzen dira; hartara, Plana onestean determinazio horiek erregelamendu indarra hartzen dute.

2. Alde horretatik, plano araugileak araudi grafikotzat jo behar dira, berariaz bestelakoa adierazten dutenak izan ezik.

3. Bestalde, Hirigintzako Araudia izeneko dokumentua, Babes Araudia izenekoa barnean duena, Planeko Idatzizko Araudia da.

8. artikulua. Determinazio grafikoak.

Oro har eta Hirigintzako Araudi Partikularrean ezarritako oharrak salbu, determinazio grafikoak lotesleak dira honako hauei dagokienez:

1. Lurzoruaren sailkapena.

2. Lurzoruaren kalifikazioa, hau da, erabileren esleipena, beren bateragarritasun eta jasangarritasun araubideari dagokionez Idatzizko Araudian zehazten dena.

3. Espazioa zatitzeko ezarritako determinazioak (exekuzio unitateak, toki sistemak eta sistema orokorrak).

4. Ezarritako lerrokadurak eta garaierak.

5. Ekipamendu publikoetarako lurzati eta espazioen determinazioak ere lotesleak dira, unean uneko beharrizanen arabera esleitzen zaien berariazko helburua gorabehera.

9. artikulua. Egiturazko determinazioak eta determinazio xehakatuak.

1. LAHFLren 49. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Udal Plan Orokorrak egiturazko determinazioak eta determinazio xehakatuak bereizten ditu.

2. Araudi Grafikoko planoen eta sektoreetako hirigintza fitxen bitartez ezartzen dira determinazio egiturazkoak eta xehakatuak. Bai planoetan bai fitxetan bi mota horietako determinazioak identifikatzen eta bereizten dira.

10. artikulua. Determinazio orokorrak eta partikularrak.

Udal Planak bere determinazioak honela antolatzen ditu sistematikoki:

1. Determinazio orokorrak. Hirigintzako Araudi Orokorrean zehazten dira eta udalerri osoan aplikatzekoak dira.

a) Planaren indarraldiari eta aplikazioari zein haren garapenari eta exekuzioari buruzko arauak ezartzen dituzte.

b) Lurzoruaren sailkapena eta kalifikazioa ezartzeko erabilitako hitzak definitzen dituzte, baita eraikuntzek bete behar dituzten determinazioak ere.

c) Eraikuntzek eta lurzoruaren erabilerek oro har bete behar dituzten oinarrizko baldintzak ezartzen dituzte.

2. Determinazio partikularrak. Hirigintzako Araudi Partikularrean zehazten dira. Planaren esparruan lurzoru-eremu bakoitzari dagokion araubidea ezartzen dute; udalerriko lurzati bakoitzari eta lehendik dauden edo etorkizunean eraikiko diren eraikuntzei aplikatzekoa den hirigintza araubidea zehazten dute. Xede horrekin, Araudi Partikularra hurrengo tituluetan banatu da:

a) Hiri Lurzoruaren Araudia.

b) Lurzoru Urbanizagarriaren Araudia.

c) Lurzoru Urbanizaezinaren Araudia.

d) Babes Araudia.

3. Araudi Partikularrean, azkenik, Babes Katalogoa eta zenbait eremutarako hirigintza fitxak daude.

4. Determinazio partikularren barnean, 56.5.d) artikuluan ezarritakoaren arabera, Planak egiturazko determinazioak eta determinazio xehakatuak bereizten ditu.

5. Nolanahi ere, determinazio orokorren eta partikularren arteko bereizketa erlatiboa da, eta halako graduazio bat egin daiteke determinazio orokorrenetatik partikularrenetara. Alde horretatik, determinaziorik orokorrenak udalerri osoari aplikatzekoa den Hirigintzako Araudi Orokorrekoak dira; ondoren, lurzoru mota bakoitzeko (hiri lurzorua, urbanizagarria eta urbanizaezina) determinazio orokorrak daude, eraikuntza mota bakoitzari aplikatzeko determinazioak, lurzoru urbanizaezinaren kategoria bakoitzeko determinazioak, lurzoru publikoko lurzati edo esparru bakoitzari dagozkion xedapenak eta, azkenik, Babes Araudia, eta hondarreko horren barnean, partikularrenak Babes Katalogoko fitxak dira.

11. artikulua. Hiri lurzoruko eta lurzoru urbanizagarriko espazio mugapenak.

1. Udalerria antolatu eta arautzeko, hiri lurzoruan, lurzoru urbanizaezinean eta lurzoru urbanizagarrian sailkatuko da, hurrengo kapituluan azaldu bezala.

2. Gainera, hiri lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian, honako lurzoru-eremu hauek ezarri dira: sektoreak, azpisektoreak, sistema orokorrak, toki sistemak, lurzatiak, ekipamendutarako lurzatiak eta instalazioetarako lurzatiak.

12. artikulua. Sektoreak.

LAHFLren 50. artikuluan ezarritakoarekin bat, Hirigintzako Udal Planak sektore izeneko lurralde esparruak erabiltzen ditu egiturazko antolamenduaren oinarrizko baldintzak eta antolamendu xehakatuaren garapenerako irizpideak ezartzeko. Sektoreak mugatzen dira hiri lurzoruan, lurzoru urbanizagarri sektorizatuan eta, Aurizko Multzo Historikoaren kasuan, interes kulturaleko ondasun horren mugen barnean dagoen lurzoru urbanizaezinean.

13. artikulua. Azpisektoreak.

LAHFLren 50. artikuluaren 3. zenbakian ezarritakoarekin bat, lurzoru mota bat baino gehiago dituzten sektoreetan azpisektoreak egiten dira, horietako bakoitzak kategoria bakarreko lurzorua izan dezan.

14. artikulua. Sistema orokorra.

Sistema orokorrak lurraldearen egitura orokor eta organikoa zehazten duten elementuak dira, bai gaur egungoak, bai Udal Plan honetan aurreikusten direnak. Beraz, sistema orokorrak hiri lurzoruan edo lurzoru urbanizagarrian nahiz lurzoru urbanizaezinean egon daitezke.

15. artikulua. Toki sistema.

Toki sistemak, sistema orokorren osagarriak izanda, eremu mugatu bateko biztanleen zerbitzura dauden elementuak dira, eta beti daude hiri lurzoruan edo lurzoru urbanizagarrian.

16. artikulua. Lurzatia.

Geometrikoki mugatutako unitate fisikoa osatzen duen lurzoru zatia da, Planak erabilera pribaturako bereizten duena edo zerbitzu publiko bati lotuta dagoena. Hortaz, pribatua edo publikoa izan daiteke.

17. artikulua. Ekipamendutarako lurzatia.

Geometrikoki mugatutako unitate fisikoa osatzen duen lurzoru zatia da, herritarrei ekipamendua emateko erabiltzen dena, herritarren hezkuntza, kultura, osasuna, ongizatea eta abar ahalbidetzeko. Publikoa zein pribatua izan daiteke.

18. artikulua. Instalazioetarako lurzatia.

Geometrikoki mugatutako unitate fisikoa osatzen duen lurzoru zatia da, udalerriak behar dituen instalazioak bere baitan hartzeko balio duena.

19. artikulua. Lege testuetara jotzea.

Planeko Araudiak aipatzen dituen lege xedapenetako baten bat indargabetu edo aldatzen bada, hurrengo irizpideak hartuko dira kontuan:

1. Araudiak nahitaezko xedapenen bat gogorarazi besterik ez badu egiten, indargabetutako xedapen hori ordezten duten lege determinazioei jarraituko zaie.

2. Araudiak berez baldintza edo betebehar batzuk ezartzen baditu eta, baldintza edo betebehar horien eduki zehatza adierazteko zein parametroak neurtzeko modua agertzeko asmoz, lege xedapenen bat aipatzen badu, besterik gabe, lege xedapen hori indargabetzeak ez du aldatuko Araudia. Hori dela-eta, indarrean ez badaude ere, lege testu horiek erabili beharko dira Araudia ulertzeko.

20. artikulua. Dokumentuen arteko kontraesanak eta desadostasunak; interpretazio zalantzak.

1. Udal Plana osatzen duten dokumentuetako determinazioen arteko kontraesanak edo desadostasunak honako irizpide hauek erabiliz ebatziko dira:

2. Dokumentuen artean itxuraz kontraesana egoteagatik zalantza sortzen bada, hauxe hartu behar da kontuan:

a) Egiturazko antolamenduko determinazioak nagusi dira antolamendu xehakatuko determinazioen aldean.

b) Determinazio partikularrak nagusi dira determinazio orokorren aldean.

c) Ildo horri jarraiki, Babes Araudiari buruzko kontuak lehenetsiko dira erabilera eta aprobetxamendukoen aldean.

d) Memoriaren edukiak Araudia interpretatzeko erabili ahal izanen dira baldin eta haietan oinarritutako interpretazioak ez badio aurka egiten idatzizko araudiaren edo araudi grafikoaren ezein determinazio orokor edo partikularri.

3. Aurreko paragrafoetan ezarritako irizpideekin zalantza edo kontraesana ebazterik ez badago, honako irizpide hauek erabiliko dira:

a) Antolamendu edo urbanizazioko aprobetxamendu, lagapen, onura eta kargei dagokienez, interpretazio zabalena hobetsiko da lagapenetarako edo kargetarako, eta murritzena, aldiz, irabazizko aprobetxamenduetarako, Udalaren ustez Planetik ondorioztatzen diren eta kontrakoa gomendatzen duten interes publikoko edo hirigintza antolamenduko arrazoiak egon ezean.

b) Bestelako determinazioei buruzko zalantzak edo kontraesanak Udalak ebatziko ditu, kontuan izanik, besteak beste, gizarte interesa, balio historiko, kultural, estetiko eta funtzionala, higiene eta osasun baldintzak, azpiegituren, eraikuntzen eta zerbitzuen hobekuntza eta antzeko inguruabarrak.

2. KAPITULUA

Lurzoruaren sailkapena

21. artikulua. Lurzoru motak.

LAHFLren 81.c) artikuluan eta horrekin bat datozen gainerakoetan xedatutakoari jarraituz, Aurizko lurzorua honela sailkatzen da:

a) Hiri lurzorua da 35/2002 Foru Legearen 92. artikuluko baldintzak betetzen dituena; hirigintza zerbitzuak badituela ulertuko da, 85/1995 Foru Dekretuaren 2. artikuluak horretarako ezartzen dituen baldintzak betetzen badira.

b) Lurzoru urbanizaezina, LAHFLren 94. artikuluan ezarritakoaren arabera, nekazaritza, basogintza eta abeltzaintza aldetik dituen balioengatik edo bere natur aberastasunengatik babestu edo gordetzen dena da; paisaia, historia, arkeologia, zientzia, ingurumen edo kultura aldetik dituen balioak ere kontuan hartzen dira, baita arrisku naturalak ere.

c) Lurzoru urbanizagarria, berriz, hiri lurzoru edo lurzoru urbanizaezinen ezaugarriak izan gabe, udalerriaren hiri garapenaren beharretarako geratzen dena da.

22. artikulua. Hiri lurzoruaren kategoriak.

1. Eskubideak eta betebeharrak zehazteko, LAHFLren 92. artikuluan ezarritakoaren arabera, hiri lurzoruan honako bi kategoria hauek bereizten dira:

2. Finkatu gabeko hiri lurzorua. Eraiki aurretik birzatitu egin behar da eta, ondorioz, exekuzio unitateen barruan gelditzen da. Aurizko Udal Plan Orokorrean gaur egun ez dago horrelako lurzorurik.

3. Hiri lurzoru finkatua. Horretan zuzenean esku har daiteke. Lizentzia eskatu behar da, eta, beharrezkoa denean, urbanizazioa osatzeko obrak egin behar dira eraikuntzaz gain.

4. Alde horretatik, urbanizazioa osatu beharko da, lurzatia orubetzat jo ezin denean, ez dagoelako urbanizatuta behar den moduan, LAHFLren 93.1 artikulutik ondorioztatzen diren gutxieneko baldintzak eta Plan hau osatzen duten Ordenantzek ezartzen dituzten urbanizazio baldintzak betez.

5. Gainera, aplikatzekoa den Araudi Partikularrean hala adierazten den guztietan, hiri lurzoru finkatuko zenbait lurzatitan eraiki ahal izateko, erabilera publikorako laga beharko da lurzati pribatuaren zati bat, planoan adierazten dena, gehienez ere lurzatiaren azaleraren %10, LAHFLren 98.2.c) artikuluak ezarri bezala.

23. artikulua. Lurzoru urbanizaezinaren kategoriak.

1. 35/2003 Foru Legearen 94. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan ezarritakoaren arabera, ondoko inguruabarretako baten bat duten lurrak lurzoru urbanizaezin gisa sailkatu behar dira:

2. Sektoreko legediak hala agintzen duelako edo arrisku naturalen ondorioz babestu behar diren lurrak. Lur horiek babestu beharreko lurzoru urbanizaezinaren kategorian sartuko dira.

3. Basogintza, nekazaritza edo abeltzaintza aldetik duten balioagatik, paisaia aldetik duten balioagatik edo azpiegituren funtzionaltasuna bermatzeko, urbanizaziotik aparte gorde behar diren lurrak. Lur horiek gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren kategorian sartuko dira.

4. Lursail batean 2. eta 3. zenbakietan adierazitako kasuak batera agertzen badira, lurzorua babestu beharreko lurzoru urbanizaezinaren kategoriaren barnean sartuko da.

24. artikulua. Lurzoru urbanizagarriaren kategoriak.

Plan Orokorrak lurzoru urbanizagarri sektorizatu gisa definitzen du epe ertain eta luzeko hiri garapenerako behar dena. Ez du beharrezkotzat jotzen, beraz, lurzoru urbanizagarri sektorizatu gabea izatea.

3. KAPITULUA

Lurzoruaren kalifikazioa

25. artikulua. Lurzoruaren erabilerak.

1. Erabilera da lurzati, exekuzio unitate edo eraikin batean edo hirigintza-garapenaren ondoriozko edozein esparrutan garatzen den jarduera. Udal Planak, erabilerak finkatzean, modu orekatuan antolatu nahi ditu jarduerak, kidetasun eta bateraezintasun erlazioak zehaztuz; horrekin batera, aintzat hartzen ditu udalerriaren berezitasunak, hots, bertako gizartearen eta familien ohiturak eta ekoizpen jarduerak garatzeko era.

2. Udal Plan honek hiri lurzorua eta lurzoru urbanizagarria kalifikatzen ditu berariaz, erabilera orokorrak eta erabilera xehakatuak esleituz, eta, horrela, haien kokapena eta leku bakoitzean egin daitezkeen jarduerak arautzen ditu.

3. Lurzoru urbanizaezinari dagokionez, Planak haren kategoriak ezartzen ditu, eta erabileren eta jardueren araubidea ezartzen dio kategoria bakoitzari.

1. ATALA

Erabileren sailkapena esleipenaren arabera

26. artikulua. Erabilera orokorrak.

Erabilera orokorra esaten zaio lur eremu bakoitzean aurreikusten den jarduera nagusiari, kontuan hartu gabe bide egiturari eta hiri ekipamendu txikiari dagozkien erabilerak.

27. artikulua. Xehakatuak.

Erabilera xehakatua esaten zaio erabilera orokorra garatuz lurzoruan egiten den jarduera zehatzari. Lurzoruaren erabilera xehakatuak dokumentazio grafikoan eta lurzati bakoitzaren Araudi Partikularrean zehazten dira.

2. ATALA

Erabileren sailkapena helburuaren arabera

28. artikulua. Espazio libreen sistema.

Erabilera eta gozamen publikotarako hiri espazio eta elementuen multzoa. Kalifikazio horretan honako espazio hauek sartuko dira, gutxienez:

a) Plazak.

b) Parkeak, lorategi edo landare guneak.

c) Haurren jolasguneak.

29. artikulua. Bide sistema.

1. Udal bideak: populazioguneak lotzen dituzte eta ibilgailu motordunentzat dira; hala behar denean, beren babes eremua ere eransten zaie.

2. Gurpildunentzako bidea: ibilgailu gurpildunek bakarrik erabil dezaketen komunikazio bidea da.

3. Oinezkoentzako bidea: ibilgailuek galarazia duten bidea, motordunak izan nahiz ez; ezinduen ibilgailu motordunak salbuesten dira.

4. Ibilgailuek eta oinezkoek batera erabil dezaketen bidea: ibilgailuak nahiz oinezkoak ibiltzeko den komunikazio bidea.

5. Aparkalekuak: ibilgailuak lur azalean aparkatzeko erabiltzen diren eremuak.

30. artikulua. Ekipamendu sistema.

Ekipamendutarako erabileran hurrengo hauek sartzen dira, besteak beste:

1. Erlijio arlokoa: gurtzarako eta horri lotutako jardueretarako dena.

2. Erakunde arlokoa: toki komunitateko gobernua burutzeko eta Administrazioak komunitateari eskaintzen dizkion zerbitzuak emateko da.

3. Hezkuntzakoa: hezkuntza jarduerak kokatzeko da (eskola, ikastetxe eta abarrekoak).

4. Kulturakoa: kultur zabalkundeko jarduerak kokatzeko da (liburutegi, erakusketa areto, hitzaldi areto eta abarrekoak).

5. Kirol arlokoa: aire zabalean edo estalpean kirola egiteko ekipamendua.

6. Hilerria.

7. Hiri zerbitzuetakoa: hiri instalazioetarako dena (transformadore, biltegi eta abarrekoak).

9. Erabilera anitzekoa, hau da, artikulu honetan aipatutako erabileretako edozeinetarako balio duena.

31. artikulua. Bizitegitarakoa.

1. Bizitegitarakoa, zentzu zabalean, erabilera orokorra da. Bereziki familia-etxebizitza da, baina bizitegitarako edozein erabilera motari aplikatzen ahal zaio, baita landetxeei ere (243/1999 Foru Dekretuan definitzen diren moduan). Hoteletarako erabilera, aldiz, bazter geldituko da, beti hirugarren sektoreko erabileratzat joko baita.

2. Sustapen eta finantzaketa araubidea aintzat hartuta, bizitegitarako erabileran etxebizitza librea eta etxebizitza babestua bereiziko dira. Etxebizitza babestua Nafarroan Etxebizitzari Babes Publikoa Emateari buruzko 8/2004 Foru Legean ezarritako motei dagokie. Kasu horietan egokitzen ez den etxebizitzari etxebizitza librea esaten zaio.

32. artikulua. Bizitegitarako erabilerari lotutako erabilerak.

1. Hurrengoak bizitegitarako erabilerari lotutako erabileratzat joko dira:

a) Lurzati libre pribatua: jabetza eta erabilera pribatuko lur eremua, etxesail itxietako etxebizitzetako batzuek eta eraikuntza bakartu edo atxikietako etxebizitza guztiek gozatzekoa.

b) Garajea edo tresnen eta erreminten etxeko biltegia.

2. Oro har, Planak bizitegitarako erabilera onartzen duenean, lotutako erabilera horiek ere onartzen ditu, Planak lurzati zehatzerako ezartzen dituen forma baldintzak bete behar izatea deusetan ukatu gabe.

33. artikulua. Industriarako erabilera.

Eraikuntza batek edo eraikuntza zati batek industriarako erabilera edo, oro har, ekoizpenerako erabilera duela esaten da, saltzeko eta banatzeko objektuak ekoiztea helburu duten jarduerak egiten badira bertan (produktu horiek edo ekoizteko makina eta erremintak biltegiratzea ere barne).

34. artikulua. Hirugarren sektoreko erabilerak.

Horren barruan lehenik eta behin merkataritzako erabilera aipatu behar da, hau da, jendeari produktuak eta zerbitzuak saltzea xede duten eraikinak edo eraikin zatiak. Hirugarren sektoreko beste edozein erabileratarako den ekipamendua ere hartzen du barnean: bulegoak, lanbide liberaletako bulegoak, ostalaritza eta abar.

3. ATALA

Erabileren sailkapena jabetza araubidearen arabera

35. artikulua. Erabilera publikoak eta irabazizko erabilerak.

1. Erabilera eta jabari publikoko lurzoruez gain, erabilera publikokoak izanen dira zerbitzu publikoei lotutako lurzatiak, erakunde publikoenak direnak edo, Planaren exekuzioan, erabilera publikorako laga direnak.

2. Lurzatietako gainerako lurzorua erabilera pribatukoa da, Planak ekipamendutarako erabilera esleitzen dion ala ez kontuan hartu gabe.

3. Erabilera pribatu guztiak irabazizko erabilerak dira, nahiz eta ekipamendutarakoak izan eta jabeari mozkinik ez ekarri.

4. ATALA

Erabileren sailkapena, baimentzeko araubidearen arabera

36. artikulua. Bereizgarria.

1. Lurzati baten erabilera bereizgarria esaten zaio Udal Plan Orokor honetako antolamenduak hasiera batean lurzati horretarako finkatu duenari.

2. Exekuzio unitate baten erabilera bereizgarria unitatearen exekuzioaren ondoriozko lurzatietan nagusia den erabilera da.

3. Lurzati batean erabilera bereizgarri bat ezartzeko, nahikoa da haren berariazko erregulazioa betetzea.

37. artikulua. Erabilera onartua.

1. Erabilera onartua esaten zaio esparru bakoitzerako onargarritzat jotzen denari, antolamenduan nagusitzat jotzen ez bada ere.

2. Lurzati batean erabilera onartu bat ezartzeko, nahikoa da haren berariazko erregulazioa betetzea.

38. artikulua. Erabilera bateragarria.

Erabilera bateragarria esaten zaio esparru bakoitzerako onargarritzat jotzen denari, antolamenduan nagusitzat jotzen ez bada ere. Hura baimentzeko, Araudiak kasu bakoitzean zehazten dituen bateragarritasun baldintzak bete behar dira.

39. artikulua. Erabilera debekatua.

Erabilera debekatua esaten zaio lurzoru eremu bakoitzerako ezarritako erabilerarekin bateraezina den jarduerari. Lurzati edo eraikuntza baterako berariaz aurreikusiak edo onartuak ez diren erabilera guztiak debekatutzat joko dira, baita Araudi honek ezartzen dituen bateragarritasun baldintzen arabera jasan ezin direnak ere.

40. artikulua. Erabileren determinazioa.

1. Eremu bakoitzean onartzen edo jasaten diren erabilera orokorren, bereizgarrien eta xehakatuen determinazioa Araudi Partikularraren eta erabilera-planoen bidez ezartzen da, horiek hitzez hitz zehazten dutenaren arabera.

2. Erabilera xehakatuak planoen bidez banatzean, erabileren posizio erlatiboak finkatzen dira; eta forma-planoetan ageri dira haien muga zehatzak.

2. KAPITULUA

Udal Plan Orokorraren garapena eta exekuzioa

1. ATALA

Planaren operatibitatea

41. artikulua. Planaren determinazioen norainokoa.

1. Udal Plana zuzenean erabil daiteke udalerri osoan.

2. Hiri lurzoruan, Planak zehatz-mehatz antolatutako lurzoru urbanizagarrian eta lurzoru urbanizaezinean, ez da garapenerako plangintza tresnarik behar. Plana gauzatzeko nahikoa izanen da kudeaketa tresna egokiak onestea.

3. Planean ez dago batere lurzoru urbanizagarririk antolamendu xehakaturik gabe.

42. artikulua. Urbanizatzeko eskubidea.

1. Planak finkatu gabeko hiri lurzorutzat edo antolamendu xehakatua duen lurzoru urbanizagarritzat jotzen dituen lurren jabeek urbanizatzeko eskubidea eskuratuko dute, LAHFLren 97.1.a) artikuluan adierazi bezala, Plan hau onestearekin batera.

2. Udal Plan Orokorrean antolamendu xehakaturik ez duen lurzoru urbanizagarri sektorizatuaren jabeek, berriz, urbanizatzeko eskubidea eskuratuko dute plan partziala onesten zaionean beren lurzoru urbanizagarria barnean duen sektoreari.

43. artikulua. Kudeaketa agiriak onestea.

1. Planak mugatutako exekuzio unitateak gauzatzeko behar diren urbanizazio eta birzatiketa proiektuak Udalak onartu beharko ditu, LAHFLren 134.5 eta 151. artikuluen arabera, hurrenez hurren. Halaber Udalari dagokio konpentsazio batzordearen estatutuak onartzea, halakorik bada.

2. Tresna horiek onesteko tramiteak lege beraren 76. artikuluan xehetasun azterlanetarako ezarritakoak izanen dira.

44. artikulua. Hirigintzako aprobetxamendua.

1. Udal Planak ezarritako antolamenduan hirigintzako aprobetxamendu bat finkatzen da hiri lurzoruko eta lurzoru urbanizagarriko lurzati bakoitzerako.

2. Aprobetxamendua bat dator Planak berak ezarritako eraikuntza eta erabilera aukerekin.

3. Aprobetxamendu hori Planaren exekuzioaren bitartez esleituko zaie lurzatien jabeei edo Udalari, LAHFLk eta Hirigintzako Araudi honek ezarritako arauei jarraituz.

4. Aprobetxamendu hori kontabilizatu behar denean (adibidez, 54. artikuluan adierazitako kasuetan), Udal Plan Orokorrak kasuan kasuko lurzatirako onartzen dituen aukera guztiak ustiatzen dituen eraikuntza baten baliokidea dela ulertuko da.

45. artikulua. Xehetasun azterlanak.

1. Deusetan ukatu gabe 41. artikuluan adierazitakoa, bai hiri lurzoruan, bai lurzoru urbanizagarrian, xehetasun azterlanak egin ahal izanen dira, Udal Plan honetan ezarritako antolamendua eremu bakoitzaren baldintza topografiko eta materialetara eta exekuzio garaiko interes eta beharretara egokitzeko.

2. Gauza hauek egiteko behar den dokumentazioa sartuko da xehetasun azterlanetan:

a) Plano eta fitxetan finkatu diren espazio publikoaren sestrak eta lerrokadurak doitu.

b) Lurzati pribatuetako eta ekipamendutarako lurzatietako sestrak zehaztu.

c) Azpiegituren eskema eta egungo azpiegiturekin lotzeko modua proposatu.

3. Betiere xehetasun azterlanek LAHFLren 62. artikuluan ezarritako mugak errespetatu beharko dituzte; eta ez dute onartuko Udal Planak bere esparru osorako ezarri dituen baldintzetatik datorren hirigintzako aprobetxamendua baino handiagorik. Horrez gain, ez dute ezarriko kasuan kasuko eremuari aplikatzekoa den ordenantza partikularraren aurkako determinaziorik.

4. Xehetasun azterlana lizentzia eskabidearen aurretik edo aldi berean tramitatu ahal izanen da. Aldi berean tramitatzen badira, xehetasun azterlanaren behin betiko onespenarekin batera lizentzia ematearena ere espres erantsiko da.

2. ATALA

Hirigintza eskubideak hiri lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian erabiltzea

46. artikulua. Hiri lurzoruan zuzenean jardutea.

1. Exekuzio unitateen barruan ez dauden hiri lurzoruko lurzatietan, zuzeneko jarduketaren bidez eraikiko da, hau da, eraikitzeko lizentzia eskatuta, aurrez birzatiketa proiektua egin beharrik izan gabe.

2. Udal Planak finkatutako lerrokadura ofizialek, gaur egungo partzelazioarekin alderatuta, espazio publikoa handitzea dakartenean, obra berrirako lizentzia eman dadin, Planak finkatutako lerrokadura ofiziala gainditzen duen lurzati pribatuaren puska erabilera publikorako laga beharko da. Kasu horretan, lizentziarako eskabidean sartutako dokumentazioan grafikoki agertu behar dira jatorrizko lurzatia eta haren banaketatik ateratako bi eremuak: eremu horietako bat lurzati berriari dagokio eta bestea, berriz, erabilera publikorako lagatzen den lurzoruari.

3. Lizentzia eman izanaren agiria nahikoa izanen da katastroan eta erregistroan behar den aldaketa egiteko. Eraikina lehenengoz erabiltzeko edo okupatzeko lizentzia eman dadin, jabeak frogatu beharko du lurzoru publikoaren lagapena jabetza erregistroan inskribatu dela.

4. LAHFLren 98.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, aurreko bi zenbakietan aipatutako lurzoru lagapena doakoa izanen da, lurzatiaren azaleraren %10etik gorakoa ez bada. Nolanahi ere, jabeak ordainduko du urbanizazioa.

5. Halaber, lurzatiaren zerbitzurako izanen diren azpiegiturak ez badira nahikoak aurreikusten den erabilerarako, eraiki nahi duen jabeak haiek handitzearen kostua hartu beharko du bere gain, 55. artikuluan exekuzio unitateetarako ezarritako baldintza orokorrei jarraiki.

6. Hiri lurzoru finkatuan, aprobetxamenduaren %100 lurzatiaren jabearena da eta ez zaio Udalari batere aprobetxamendurik laga behar.

47. artikulua. Gutxieneko lurzati eraikigarria.

1. Lurzatien ezaugarri geometrikoak eta eremu publikotik duten irispidea kontuan harturik, Araudi Partikularrak zehazten du zer baldintza bete behar dituen lurzati batek eraikigarria izateko.

2. Baldintza horiek betetzen ez dituen lurzatian ezin izanen da eraiki, baina ondoko lurzati bati atxiki ahal izanen zaio, eraikitzeko baldintzak betetzen dituen lurzati berria eratzeko.

48. artikulua. Lurzatien banantzea.

1. Udal Planak hiri lurzoruan (ezein exekuzio unitatetan sartu gabe) sartzen dituen lurzatien forma eta hedadura aldatu ahal izanen dira, haiek bananduz edo ondoko beste lurzati batzuekin edo horien puska batzuekin batuz. Betiere, ateratzen diren lurzatiek Hirigintzako Araudi Partikularrean kasu bakoitzean ezartzen diren baldintzak bete beharko dituzte.

2. Baldintza horiek ondoko ezaugarrietako batzuei edo guztiei buruzkoak dira:

a) Lurzatiaren gutxieneko azalera.

b) Ibilgailuen zirkulazioa onartzen duen bide bati begira lurzatiaren fronteak izan behar duen gutxieneko luzera.

c) Lurzatiaren gutxieneko sakonera.

3. Ateratzen diren lurzati guztiek bete behar dituzte baldintza horiek, bai jatorrizko lurzatitik banandutako lurzatiek, bai jatorrizko lurzatitik geratzen den puskak berak, behin bere azalera murriztuta bananketaren ondorioz.

4. Gainera, geratzen den puska horrek jatorrizko lurzatiari aplikatzen zitzaizkion baldintzak bete beharko ditu, lurzatiaren gehieneko okupazioari eta eraikitako gehieneko azalerari dagokienez. Baldintza horiek berak aplikatu beharko zaizkie ondoriozko lurzatietan egiten diren eraikuntzei.

5. Gaur egun lurzoru urbanizagarrian edo finkatu gabeko hiri lurzoruan dauden lurzatiak finkatu eginen dira, dagokien unitatearen exekuzioaren ondorioz. Hori dela eta, geroago haien forma edo hedadura aldatu nahi bada, artikulu honetan aurreko paragrafoetan adierazitako baldintzak bete beharko dira. Nolanahi ere, hirigintzako fitxan ezarritako baldintza partikularrak bete beharko dira.

49. artikulua. Exekuzio unitatearen ezarpena.

1. Lurzoru urbanizagarrian exekuzio unitateak mugatzen dira. Plan Orokor honek exekuzio unitate bakarrean sartu du lurzoru urbanizagarri guztia, PGM.NOR.3 planoan ageri denez. Unitate horretan bildu ditu hainbat katastro-lurzati, edo haien puska batzuk, eta erabilera publikoko gaur egungo lurzoruaren zati bat.

2. Udalak zilegi izanen du lurzoru urbanizagarria banatzea Plan honetako exekuzio unitate batzuen artean, eta horretarako LAHFLren 143.2 artikuluan arautzen den prozedura erabili beharko du. Betiere, unitate berrien mugaketan kontuan hartuko dira hurrengo idatz-zatian azaltzen diren irizpideak.

3. Unitateen mugaketaren xedea da karga eta mozkinen arteko proportzioa ahal den neurrian orekatzea; bere baitan hartzen du beti, gainera, unitatearen zerbitzuan dauden toki sistemen urbanizazioa; eta horretarako irizpide zabala erabiltzen du, unitatearen exekuzioak lurzoru finkatuari loturik uzten dituen eremu publikoak behar luketen urbanizazioa gabe ez gelditzeko.

50. artikulua. Exekuzio epea.

1. Exekuzio unitateko lurzatien jabeek laga, urbanizatu eta berdinbanatzeko betebeharrak dituzte, eta unitateko jarduketaren bitartez betetzen dituzte, Araudi honetako hurrengo artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. Udal Plan Orokorrak unitate bakoitzari ezartzen dio epea betebehar horiek betetzeko. Horrenbestez unitatearen exekuzioa osaturik geldituko da, urbanizazioa eginda eta ondoriozko lurzatiak erregistroan inskribatuta, Udalari lagatzen zaizkion lurzatiak eta ondoriozko lurzoru publikoa barne.

51. artikulua. Jarduketa sistema.

1. LAHFLren 167. artikuluak ezartzen dituen aukeren arabera, exekuzio unitateak, edozein dela ere Planak finkatutako sistema, borondatezko birzatiketaren bidez gauzatu ahalko dira.

2. Hala ere, urtebeteko epea igarotzen bada sistema horren bidez jardun gabe, nahitaezkoa izanen da Planak finkatutako sistema erabiltzea, edo Udalak lege beraren 157.2 artikuluari jarraituz ezartzen duena.

3. Betiere, Planak ezarritako epea bukaturik (edo Udalaren erabakiz, aurreko zenbakian aurreikusitako kasuetan), birzatiketa proiektua egin gabe eta urbanizazioarena hasi gabe badaude, lankidetza sistema erabili ahal izanen da.

52. artikulua. Birzatiketa proiektua eta lurzoru publikoaren lagapena.

1. Birzatiketa proiektuan zehaztuko da Udalari laga beharreko lurzoru publikoa, antolamenduak finkatu eta unitatean bertan sartua dagoena. Lagapen hori doakoa izanen da, LAHFLren 98.2.a) eta b) eta 100.a) eta b) artikuluetan ezarritakoaren arabera.

2. Birzatiketa proiektuak lurzati pribatu eraikigarriak banatuko ditu exekuzio unitatean sartutako jatorrizko lurzatien jabeen artean. Lurzati eraikigarriak mugatzerakoan, araudi partikularrean ezarritako partzelazio baldintzak errespetatu beharko dira.

53. artikulua. Lurzati orientagarriak, oinarrizkoak edo nahitaezkoak.

1. NOR.3.3 planoan irudikatutako lurzatiak orientagarriak, oinarrizkoak edo nahitaezkoak izan daitezke. Hirigintza fitxen bidez, Araudi Partikularrak lurzati bakoitzaren izaera zehazten du.

2. Lurzati orientagarriak egin daitezkeen birzatiketetako baten ondorio dira eta, kasuan kasuko araudi partikularrean adierazten denaren arabera, forma baldintza zehatz batzuk finkatzen dituzte modu grafikoan, birzatiketa proiektuan zehaztutako lurzatiek bete behar dituztenak.

3. Oinarrizko lurzatiak etenik gabeko lurzoru pribatuko eremuak dira. Birzatiketa proiektuan berriro zatitu ahal izanen dira, bi lurzati edo gehiago ateratzeko, Araudi Partikularrean ezarritako baldintzen arabera. Ez da inola ere onartuko, birzatiketa proiektuan, oinarrizko bi lurzatitatik banandutako bi zati lotuz lurzatia osatzea.

4. Nahitaezko lurzatiak, gutxieneko lurzati ere deituak, birzatiketa proiektuan ezin dira zatitu, ezta banandu ere; beti esleitu behar dira indibisoan.

54. artikulua. Udalari aprobetxamendua esleitzea.

1. Udalak, 52. artikuluan aipatzen den lurzoru publikoaren lagapenaz eta exekuzio unitatean lurrak edukitzeagatik legokiokeen aprobetxamenduaz gainera, eskubidea du exekuzio unitate bakoitzeko aprobetxamendu eraikigarriaren ehuneko hamar (%10) jasotzeko, lurzoru urbanizagarrian edo urbanizazio finkaturik gabeko hiri lurzoruan, halaxe ezartzen baitute LAHFLren 98.2.c) eta 100.d) artikuluek.

2. Exekuzio unitatearen ezaugarriengatik ezinezkoa bada Udalari portzentaje hori esleitzea lurzati eraikigarriak eskualdatuz, dagokion aprobetxamendua bere balorazio ekonomikoaren bidez esleituko zaio Udalari.

55. artikulua. Urbanizazio kargak.

1. LAHFLren 98.2.d), 100.f) eta 104. artikuluetan ezarritakoaren arabera, exekuzio unitateko lurzatien jabeei dagokie exekuzio unitatea urbanizatzeko kostua. Udalak aprobetxamenduaren %10 jasoko du, kargarik gabe.

2. Urbanizatzeko kostuaren barrenean sartzen dira kasuan kasuko urbanizazio proiektuaren erredakzioa eta exekuzioa, Araudi honetan aipatzen diren edukiekin.

3. Lurzoru urbanizagarrian, LAHFLren 100.c) artikuluak dioenez, urbanizazio kargen barrenean sartzen da jarduketaz kanpoko sistema orokorrekiko loturako azpiegituren exekuzioa, eta baita sistema horiek handitu edo indartzeko obrak ere, beharrezkoak baldin badira, Udal Plan Orokor honek ezartzen dituen betekizun eta baldintzen arabera.

4. Betiere, unitatearen urbanizazioa bere esparrutik kanpoko lurzoru publikora zabaldu beharko da behar den adina, berdintzea lortzeko.

56. artikulua. Urbanizazio proiektua.

1. Urbanizazio proiektuak honako hauek bilduko ditu, exekuzio unitate bakoitzerako ezarritako baldintza orokor eta partikularrekin:

a) Bide sarea.

b) Ur horniduraren sarea.

c) Saneamendu sarea, ur beltzak eta euri urak bereizten dituen sistemarekin, baita ur guztiak sistema bateratuko kolektore berera isuri behar direnean ere.

d) Argindarraren sarea.

e) Kaleko argien sarea.

f) Ureztaketa sarea.

g) Gas sarea, udal ordenantzetan aurreikusitako kasuetan.

h) Telefono eta bestelako zerbitzuen sarea.

2. Kasu guztietan, sare horien barrenean sartuko da, aurreko artikuluan ezarritako moduan, sistema orokorrekin lotzea eta, beharrezkoa bada, haiek sendotu eta handitzea.

57. artikulua. Eraikitzeko eskubidea erabiltzea.

1. Eraikitzeko eskubidea erabili ahal izateko, obra lizentzia lortu behar da. LAHFLren 190. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, artikulu horrexetan ezarritako epeetan eskatu behar da. Eraikuntza kokatu nahi den lurzoru motaren eta kategoriaren araberako epeak dira.

2. Hiri lurzoruko orubeetan eraikitzeko lizentzia 4 urteko epean eskatu behar da, Udal Plan Orokor hau onesten denetik hasita, eta ez dago aldez aurretik edo aldi berean inolako tramiterik egin beharrik, ezertan ukatu gabe artikulu honetako 5. eta 6. idatz-zatietan aipatzen diren betekizunak.

3. Hiri lurzoru finkatuan, LAHFLren 92.1.b) artikuluak azaltzen duen egoeran badago eta, ondorioz, urbanizazio obra osagarrien beharra badu, urbanizazioa osatzeko obra horiek zehaztu eta baloratu behar dira, eraikitzeko lizentziarako eskaerarekin batera aurkezten den proiektuaren eranskin batean. Plana onesten denetik 4 urteko epean eskatu behar da lizentzia.

4. Lurzoru urbanizagarrian eraikitzeko eskubidea erabili aurretik, hots, lizentzia jaso aurretik, laga, urbanizatu eta berdinbanatzeko betebeharrak bete behar dira, araudi honen 59. artikuluan ezarri bezala.

5. Eraikinean ezarriko den jarduerak, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera, jarduera lizentziaren beharra badu, lizentzia hori lortu beharko da ezinbestez, eraikitzeko lizentzia eman dadin.

6. Bi kasu horietan (5. eta 6. idatz-zatietako kasuak), jarduera lizentzia ematen denean hasiko da kontatzen Udalak eraikitzeko lizentziarako eskaerari buruz ebazteko duen epea.

58. artikulua. Urbanizatzeko betebeharraren zati baten ordez, behar adinako abala aurkeztea.

1. Aurreko artikuluan ezarritakoaren salbuespen gisa, eta LAHFLren 106. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, Udalak baimena eman ahalko du urbanizazioa eta eraikuntza aldi berean egiteko, betiere sustatzaileak abala aurkezten badu, exekuzio unitate osoa urbanizatzeko betebeharra beteko duela bermatzeko.

2. Nolanahi ere, ezin izanen da lehen aldiz okupatzeko lizentziarik eman harik eta eraikuntza berria kokatuko den lurzatia orube izateko baldintzak betetzeko adina urbanizatzen den arte.

59. artikulua. Eraikitzeko eskubidea erabiltzea.

1. Lizentzia eman dela jakinarazteko agirian, gehieneko epea finkatuko da eraikitzeko eskubidea erabiltzeko eta lehen aldiz okupatzeko lizentzia eskatzeko.

2. Eperik finkatzen ez bada, LAHFLren 194. artikuluan ezarritako epeak aplikatuko dira.

60. artikulua. Eraikitzeko eskubidea eta lehen aldiz okupatzeko lizentzia.

Lehen aldiz okupatzeko lizentzia jasoz gero, LAHFLren 97.1.d) artikuluan aipatzen den eskubidea lortuko da, hots, Planeamenduak baimentzen dituen erabilerak eman ahalko zaizkio eraikuntzari. Lizentzia hori eskuratzeko, eraikuntza proiektu osoa gauzatu behar da, tartean, beharrezkoa bada, espazio publikoaren ondoko urbanizazioa egitea lurzatiaren barnealdean, eta itxitura eta fatxaden akabera.

61. artikulua. Kontserbatzeko betebeharrak.

1. Eraikitzeko eskubideak berekin dakar, LAHFLren 87. artikuluan ezarritakoaren arabera, eraikinak eta lurzatiaren barneko urbanizazioa segurtasunari, osasungarritasunari eta apaintasunari dagozkien beharrezko baldintzetan kontserbatu beharra.

2. Jabeak betebehar hori betetzen ez badu, Udalak, ofizioz edo interesdunek eskatuta, baldintzei eusteko behar diren obrak burutzeko aginduko du eta, gainera, burutzeko epea ezarriko du.

3. Artikulu honek aipatzen duen betebeharra Aurizko herrigunean dauden eraikin guztien jabeei dagokie, kontuan izan gabe noiz eraiki ziren edo noiz eman zen lehen aldiz okupatzeko lizentzia.

3. ATALA

Antolamenduz kanpoko araubidea

62. artikulua. Antolamenduz kanpo.

1. Udal Planaren antolamenduan ezarritako forma edo erabilera baldintzak betetzen ez dituzten eraikinei antolamenduz kanpoko araubidea aplikatuko zaie, LAHFLren 84.3 artikuluak ezarri bezala.

2. Ondorioz, eraikin horietan ezin izanen da inolako egokitzapen, berregituratze edo handitze obrarik egin. Gainera, kontserbazio obren barnean, eraikinaren segurtasun eta osasungarritasuneko edo apaintasun publikoko arrazoi zorrotzek eskatutako konponketak baino ezin izanen dira egin.

3. Halaber, eraikinaren erabilerari atxikitako determinazio araugileetan ezarritako obrak egin ahal izanen dira, baina erabilera hori urtebetez baino denbora luzeagoz eten ez bada.

3. KAPITULUA

Eraikuntzaren baldintzak

5. ATALA

Xedapen orokorrak

63. artikulua. Eraikuntza proiektua.

1. Eraikuntza proiektuak dira, eraikuntza obrak gauzatzeko baldintzak eta xehetasunak zehaztea helburu duten eta haien ezaugarri fisikoak, osatuko dituzten materialak, erabilgarriak diren instalazioak, eraiki beharreko lurzatiaren barnean ingurunera egokitu beharra eta alde horien guztien kostuak zehazten dituzten proiektu teknikoak, Eraikuntzari buruzko Kode Teknikoak zehaztu bezala.

2. Horien edukia eta tramitazioa indarrean dagoen legediari eta plan honetan bildutako determinazioei lotuko zaizkie.

3. Hori tramitatzeko eta hirigintzako araubideak eta babes araudia zuzen aplikatzeko, eraikinetako obrak honela sailkatuko dira: zaharberrikuntza, handitze, ordezpen, oin berriko eta eraispen obrak.

4. Aldi berean, zaharberrikuntza obrak honela sailkatuko dira, haien izaera eta helburua kontuan hartuta:

a) Kontserbazioa eta mantentzea.

b) Egokitzea (egokitzapen funtzionala eta egiturazkoa).

c) Berregituratzea.

5. Hala denean, eraikuntza proiektuak obra mota ezberdinak aplikatuko ditu, jarduketa jasotzen duten eraikuntza-atal ezberdinetarako.

64. artikulua. Zaharberrikuntza obrak.

1. Zaharberrikuntza obratzat jotzen dira helburu hauetako bat edo gehiago xede dutenak:

a) Egitura egokitzea; hemen sartzen dira eraikinari eraikuntza aldetik behar diren segurtasun baldintzak emanen dizkioten obrak, egonkortasuna eta sendotasun mekanikoa bermatuko dituztenak.

b) Funtzioen aldetik egokitzeko obrak, adibidez, Eraikuntzari buruzko Kode Teknikoak aipatzen dituen oinarrizko betekizunei dagokienez eraikinari baldintza hobeak ematen dizkiotenak. Nolanahi ere, eraikinak funtzioen aldetik egokitzeko obratzat jotzen dira oztopoak kentzea, irisgarritasuna sustatzea eta bizigarritasuna hobetzea helburu duten jarduketak.

c) Etxebizitzak dituen eraikin baten birmoldaketa, haren helburua bizitegitarako erabiltzen den azalera edo etxebizitzen kopurua aldatzea bada, edo etxebizitzarik gabeko eraikin baten birmoldaketa, helburua etxebizitzak sortzea bada.

2. Zaharberrikuntza obrak dira, halaber, eraikinek arkitekturaren, historiaren eta ingurumenaren aldetik dituzten balioen ondorioz egin behar direnak.

65. artikulua. Kontserbazio eta mantentze obrak.

1. Horrela esaten zaie eraikin bati edo beraren zati bati irmotasuna, sendotasuna eta erabilera egokia ematea helburu duten jarduketei. Hondatu diren edo beren jatorrizko eginkizuna behar bezala betetzen ez duten elementuak edo akaberak aldatzea, dauden instalazioak berritzea eta instalazio berriak gehitzea ekar dezakete, egitura eusleari eta eraikinaren kanpoko itxurari eragiten ez badiote.

2. Nolanahi ere, araudi honek ezartzen dituen segurtasun, osasungarritasun eta apaintasun baldintzei eutsi edo horiek lehengoratu beharko dituzte. Beharrezkoa bada, egitura eusleari eraginen diote, baina haren forma baldintzak aldatu gabe.

3. Beharrezkoa denean, beraz, multzo honetan sailkatuko dira eraikinari eusten dion egituraren elementu hondatuak (forjatuak, habeak, euskarriak, eustormak, estalkiko egituraren elementuak etab.) finkatu, indartu edo berritzeko esku-hartzeak.

66. artikulua. Egokitze obrak.

1. Eraikina edo beraren zati bat dagozkion erabileretara egokitzea helburu duten obrak dira; biziegokitasun baldintzak hobetzen dituzte eta, hala behar denean, araudi honetan eraikinerako eskatzen diren gutxieneko baldintzak ezartzen dituzte.

2. Nolanahi ere, obra horiek eraikinaren jatorrizko baldintzei eutsiko diete, haren kanpoko bolumenari eta tipologiari dagokienez.

3. Beraz, barneko banaketa osatzen duten elementuak aldatzea eta instalazioak eguneratu, hobetu edo gehitzea onartuko dira, bi kasuetan egitura euslea mantendu eta errespetatzen bada. Halaber, forjatuetan baoak zabaltzen ahalko dira, instalazioak pasatu, igogailuak jarri edo bizigarritasun baldintzak -adibidez, argiztapena- hobetu ahal izateko, horrek fatxadaren edo estalkiaren kanpoko itxura aldatzen ez badu.

4. Obra horiek segurtasun, osasungarritasun eta apaintasun baldintzak lortzeko behar diren finkapen obrak egitea ekarriko dute beti berekin. Beraz, beharrezkoa denean, karga berriak edo handiagoak aurreikusten direlako, egitura sendotu egin beharko da.

67. artikulua. Berregituratze obrak.

1. Horrela esaten zaie, eraikina edo beraren zati bat erabakitako erabileretara egokitzea helburu izanda, egitura euslea aldatzea dakarten obrei.

2. Mota honetako obrak dira, beraz, banaketa-elementuak (egitura euslearen elementuez osatuak izan edo ez) aldatzea, forjatu zatiak kentzea, forjatuen kota aldatzea, solairuarteak eraikitzea, eskailerak lekuz aldatu edo kentzea, eta eskailera berriak egitea. Obra mota honetan hori guztia egiten ahalko da, nahiz eta jatorrizko tipologia aldatu.

3. Nolanahi ere, obra hauek eraikinaren jatorrizko baldintzei eutsi beharko diete kanpoko bolumenari dagokionez. Halaber, egitura euslea osatzen duten elementu gehienei eutsi beharko diete, funtsean.

4. Mota honetako obren helburua kontuan hartuta, beharrezkoak diren egokitzapen eta finkapen obrak egin beharko dira beti.

68. artikulua. Handitze obrak.

Handitze obrak esaten zaie eraikin baten kanpoko bolumena edo haren azalera eraikia handitzea dakarten jarduketei. Horiek handitzeko, oinplanoan eraikitako azalera handitu, solairu kopurua gehitu, solairuen garaiera handitu edo estalkia igotzen ahalko da.

69. artikulua. Ordezpen obrak.

Lehendik dagoen eraikinaren lekuan eraikin berria egiteko obrak dira. Ordezpen obratzat joko dira, halaber, berregituratze obretatik haratago doazenak, nahiz eta eraikuntzaren atal jakin batzuetara mugatu.

70. artikulua. Oin berriko obren proiektuak.

Eraikuntza berriak egiteko proiektuak dira, sekula eraikuntzarik izan ez den lurretan, edo, eraikuntzak Plan hau egin baino lehen eraitsi direnez, dokumentazio grafikoan orube huts gisa ageri diren lurretan.

71. artikulua. Eraispen proiektuak.

1. Eraikin bat edo eraikuntza-atal bat eraisteko eta hondakinak kentzeko baldintzak eta xehetasunak zehaztea helburu duten proiektuak dira.

2. Zehaztapen teknikoez eta lege edo erregelamenduek eskatutako segurtasun neurriez gainera, eraispen proiektuek honako hauek bildu behar dituzte:

a) Zenbakizko datuak ematen dituen memoria: eraikinak lurzatian okupatzen duen azalera, eraikitako azalera osoa, solairu bakoitzaren garaiera, erlaitzerainoko garaiera eta estalkiaren gailurrerainoko garaiera.

b) Lurzatiaren barrenean eraikinak duen kokapenaren planoa.

c) Solairu bakoitzaren planoak -eskematikoak, behintzat-, ganbararena eta estalkiarena, baldin badaude, barne hartuta.

d) Fatxada guztien altxaerak, eskematikoak behintzat; horietan forjatuen altuera, estalkiaren erlaitzerainoko altuera eta estalkiaren gailurrerainoko altuera zehaztu beharko dira.

3. Halaber, 2.b) eta 2.c) letretan adierazitako planoetan, eraikin-atal guztietako eta balkoi eta terrazen hegalkinetako itxitura hormen kotak ezarri beharko dira.

4. Mehelin artean edo mehelin baten ondoan dagoen eraikin bat eraitsi behar denean, eraispen proiektuak berariaz adieraziko du zer neurri ezarriko diren alboko eraikinaren egituraren segurtasuna bermatzeko; tartean, behar izanez gero, obra-elementuak eraiki edo mantentzea, eta bistan utzitako mehelina garbitu eta apaintzea.

6. ATALA

Forma baldintza orokorrak. Definizioak

72. artikulua. Lerrokadurak.

1. Antolamendu planoetan eta hiri lurzoruari eta lurzoru urbanizagarriari buruzko Araudi Partikularrean zehaztutako lerrokadurak araugiletzat jo behar dira, ondorio guztietarako.

a) Lerrokadura ofiziala da lurzati pribatua eta erabilera publikoko espazioa bereizten dituen lerroa. Lerrokadura honek, lurzatia bera beste lurzati pribatu batzuetatik bereizten duten mugalerroekin batera -halakorik bada-, forma geometriko itxia eratzen du, lurzati pribatuaren muga zehazten duena.

a) Eraikuntzaren gehieneko lerrokadura: eraikinak gainditu ezin duen perimetroa ezartzen duen lerroa da.

b) Eraikuntzaren nahitaezko lerrokadura, berriz, nahitaez eraikina mugatu behar duen lerroa da, araudi partikularrak kasu bakoitzean ezartzen dituen baldintzetan.

2. Lerrokadurak formari buruzko planoetan finkatuko dira, modu honetan, eta kasu bakoitzean adierazten den norainokoa izanda:

a) Lerrokadura ofizialak orokorrak dira eta solairu guztietan errespetatu behar dira.

b) Araudiak solairuen arteko bereizketarik egiten ez duenean, eraikuntzaren gehieneko eta nahitaezko lerrokadurak solairu guztietan errespetatu beharko dira.

73. artikulua. Lerrokaduren kotak ezartzea.

1. Lurzatiak edo eraikuntzen kokalekuak zuinkatzeko beharrezkoak diren kotak PGM.NOR.3.2 planoetan daude ezarrita.

2. Lerrokadura araugileak bat datozenean lehendik dagoen eraikuntzarekin, ez da kotarik ezartzen.

3. Beraz, lerrokadurek mugatzen dituzten eraikuntzak eraisten badira (2. zenbakia), edo 2. zenbakian adierazitako moduan finkatutako lerrokadurak dituzten lurzatietan ordezpen obrak egiten badira, eraispen proiektuak barnean izan beharko ditu eraikin berriak errespetatu behar dituen lerrokadurak zehazteko behar diren kotak.

74. artikulua. Eraikuntzaren atzeraemangunea.

1. Eraikuntza lerrokadura ofizialetik, eraikuntzaren lerrokaduratik edo lurzatiko mugetatik atzerago kokatzen denean, eraikuntza atzeraematen dela esaten da.

2. Eraikin osoa edo haren solairuetako batzuk atzeraeman daitezke.

3. Araudi grafikoan edo idatzizkoan nahitaezko atzeraemateak ezar daitezke.

4. Nahitaezko lerrokadura batekiko atzeraemangune partzialak onartuko dira.

75. artikulua. Hegalkinak.

100. artikuluan definitutako gorputz irtenetan, hegala esaten zaio gorputz irtenaren perimetrotik fatxadaren plano orokorrera dagoen distantzia horizontal handienari.

76. artikulua. Eraikuntzaren garaiera eta sestren ezarpena.

1. Araudi Partikularrak eraikuntzaren gehieneko garaiera ezartzen du, solairuen gehieneko kopurua eta, kasuen arabera, eraikuntzaren gehieneko garaiera finkatuz.

2. Eraikuntzaren gehieneko altuera teilatu-hegalaren edo erlaitzaren lerroan neurtuko da, lerrokadura ofizialaren sestra oinarri hartuta, edo eraikina hartzen duen lursailaren lerroan, lurzoru urbanizaezina bada.

3. Teilatu-hegalaren edo erlaitzaren lerroa estalkiaren forjatuaren beheko planoaren eta fatxadaren kanpoko planoaren arteko ebaketak zehaztuko du. Estalkiaren egiturak forjaturik ez badu -adibidez, industria nabeetan-, estalkiari eusten dion armaduraren beheko planoraino neurtuko da garaiera.

4. Lerrokadura ofizialaren sestra zehazteko ondoko arauak aplikatuko dira:

a) Eraikinak fatxadetako bat lerrokadura ofizialaren gainean daukanean, sestratzat joko da fatxadaren eta erabilera publikoko lurzoruaren arteko ebaketa lerroaren erdiko puntutik pasatzen den marra horizontala.

b) Eraikinaren fatxadak lerrokadura ofizialaren gainean ez daudenean, hauxe izanen da lerrokadura ofizialaren sestra: lurzatiak sarrera aldeko eremu publikoari begira duen frontearen erdiko puntutik pasatzen den lerro horizontala.

c) Lurzatia eremu publiko bati baino gehiagori begira dagoenean, fatxada nagusiaren aurreko lerrokadurari erreparatuko zaio.

5. Eraikuntzaren inguruko lurraren sestra zehazteko, fatxadako ertzen eta lurraren arteko ebaketa puntuak lotzen dituen segmentuaren erdiko puntuarena hartuko da kontuan.

77. artikulua. Eraikuntzaren garaiera osoa edo gailurrerainokoa.

Eraikuntzaren garaiera osoa, edo gailurrerainoko garaiera, eraikinaren estalkiko punturik gorenaren garaiera da, aurreko artikuluan aipatutako lurraren sestratik neurtua.

78. artikulua. Solairu kopurua.

1. Eraikuntzaren solairu kopurua esaten zaio beheko solairua eta estalkia lotzen dituen lerro bertikalean zehar izan daitezkeen gainazal zapalgarrien kopuruari; 86. artikuluan adierazitako baldintzak identifikatuko du beheko solairua.

2. Solairu kopuruaren adierazpenean "B" jarriko da beheko solairua adierazteko, eta zenbaki erromatar bat beheko solairuaren gainetik zenbat solairu aurreikusten diren adierazteko. Hala, B + I adierazpenak esan nahi du eraikuntzak bi solairu dituela.

79. artikulua. Azalera eraikia.

1. Eraikuntzaren itxituren kanpoaldeak mugatzen duen azalera da, eraikineko solairu bakoitzean neurtuta, ondoren azaltzen diren berezitasunak kontuan hartuz.

2. Balkoien, galeria irekien eta karrerapeen %50 kontatu behar da.

3. Estalkipeko solairutik, gutxienez 1,50 metroko garaiera librea duten zatien azalera bakarrik kontatuko da.

4. Erdisotoaren azalerari C = A / P koefizientea aplikatuko zaio.

A = goiko forjatuaren gainaldetik espazio publikoaren sestraraino, fatxadako planoan neurtuta, 1,20 metrotik gorako distantzia bertikala duen erdisotoko perimetroaren luzera.

P = erdisotoaren perimetroaren luzera osoa.

5. Sotoa ez da inoiz ere zenbatuko eraikitako azalera gisa.

80. artikulua. Gehieneko azalera eraikia.

1. Araudi Partikularrak lurzati bakoitzeko gehieneko azalera eraikia ezar dezake, lurzatiaren azaleraren araberako koefizientea finkatuz eta beste forma baldintza batzuetarako -adibidez, lurzatiaren azalera okupatua, solairuen kopurua, teilatu-hegalaren altuera eta abar- finkatutako parametroak erabiliz.

2. Eraikigarritasuna koefiziente baten bidez (eraikitako m²/lurzatiaren m²) ezartzen denean, honako azalera honi aplikatuko zaio:

a) Hiri lurzoru finkatuan, lurzatiaren azalerari, erabilera publikorako laga behar den lurzorua barne.

c) Exekuzio unitateren batean sartuta dagoen lurzoru urbanizagarrian, unitatearen exekuzioaren ondoren ateratzen den orubearen azalerari.

3. Dena den, lurzati bakoitzean eraiki daitekeen gehieneko azalera formari buruzko determinazioek erabakiko dute, alegia, aplikatzekoa den Araudi Orokor eta Partikularraren arabera dagozkion haiexek. Formari buruzko baldintza horiek ezin izanen dira inoiz gainditu, ezta beste parametroren baterako onartzen diren gehieneko balioetara iristea eragozten dutenean ere.

81. artikulua. Eraikuntzak okupatutako azalera.

1. Eraikuntza osoak plano horizontalean duen proiekzioa da. Azalera horretatik kenduko da patioek edo irteten diren terrazek edo galeriek okupatzen dutena, baina ataripeek eta erdisotoek okupatzen dutena ez da inoiz ere kenduko.

2. Araudi Partikularrak lurzatian okupatu daitekeen gehieneko azalera finkatzen du, lurzatiaren azaleraren portzentaje gisa; halakorik finkatu ezean, araudi grafikoan ageri diren lerrokadurek finkatuko dute gehieneko okupazioa.

82. artikulua. Bolumena.

Eraikinaren inguratzaile geometrikoak zehazten du bolumena. Araudiak bolumenari buruzko baldintzak ezartzen ditu, eraikinaren garaieraren eta estalkirako onartutako maldaren bidez.

83. artikulua. Eraikin-gorputza.

Eraikin-gorputza esaten zaio eraikinaren gainerako elementuetatik bereiz eraiki den atalari. Horrela, hura eraisteak -beharrezko zuhurtasun arauak betetzen badira- ez dio eraginen eraikinaren gainerako elementuen egonkortasunari.

7. ATALA

Elementuen eraikuntza baldintzak

84. artikulua. Egitura euslea.

1. Eraikinaren beraren kargei eta erabilerak sortutakoei eusten dieten eta karga horiek lurrera transmititzen dituzten elementuen multzoari egitura euslea deitzen zaio. Bitan banatzen da: egitura eramailea eta egitura sostengatzailea. Egitura eramaileak lurrera transmititzen ditu eraikinaren masan metatutako kargak eta esfortzuak; egitura sostengatzaileak egitura eramaileari transmititzen dizkio bere pisua eta erabileraren ondoriozko gainkarga.

2. Eskailerak egitura eramailetzat joko dira beti.

85. artikulua. Barnealdeko banaketa.

Barneko banaketa eraikinean bizitzeko egokiak diren gelak mugatzen dituzten elementuek osatzen dute.

86. artikulua. Beheko solairua, sotoa eta erdisotoa.

1. Bi baldintza hauetakoren bat betetzen duen solairua jotzen da beheko solairutzat:

a) Espazio publikoaren sestra baino gorago edukitzea zoladura, eta lur naturalaren gainean egotea, edo erdisotoaren nahiz sotoaren gainean, halakorik bada.

b) Zoladura sestra azpian edukitzea, eta ez betetzea ondoko 2.a) atalean ezarritako baldintzak.

2. Sestra azpian dagoen solairua erdisototzat joko da bere goiko forjatuaren gainaldetik inguruko lurraren sestraraino dagoen distantzia bertikalak bi baldintza hauek betetzen baditu:

a) 120 cm-tik gorakoa izatea solairu horren perimetroaren %60an baino gehiagoan.

b) 200 cm-tik beherakoa izatea perimetro horretan guztian.

3. Sototzat joko da sestra azpian dagoen eta 2.a) ataleko baldintza betetzen ez duen solairua.

87. artikulua. Estalkiak.

1. Estalkia da eraikinaren kanpoaldeko bolumena horizontalki estaltzen duen gainazala.

2. Araudi honetarako, estalki horizontaltzat joko dira %10eko malda gainditzen ez dutenak, eta inklinatutzat malda horretatik gorakoak. Estalkiek eraikin bakoitzean bete behar dituzten baldintzak Araudi Partikularrean ezarrita daude.

88. artikulua. Estalkipea.

1. Estalkipea esaten zaio estalkiaren eta eraikineko azken forjatu horizontalaren arteko tarteari. Onartuko da bizitzeko gelak izatea estalkipean, legez eta erregelamenduz ezarritako biziegokitasun baldintzak betetzen badituzte.

2. Eraikinaren solairu bat gehiago dela ulertzeko edo beraren azalera gehieneko azalera eraikiaren barnean zenbatzeko, kontuan hartu beharko da 78. eta 79. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoa.

89. artikulua. Mantsardak, txapitulak eta argi-zuloak.

1. Mantsarda esaten zaio estalkipeko solairuari, estalkiaren sekzioak lerro hautsia egiten duenean, behealdean malda handiagoa izanik; alde horretan itxitura bertikaleko leihoak izan daitezke, bakoitza bere teilatu txikiarekin, zeina izanen baita itxituraren eta teilatuaren isurkiaren arteko lotura.

2. Txapitulak eraikinaren estalki orokorraren gainetik dauden leihoak dira, isurki bakarreko, bi isurkiko edo hiru isurkiko estalki propioa dutenak.

3. Argi-zuloak leihoak dira, estalkiaren planoan kokatuak, edo harekin paralelo, koxka bat kanpora aterata.

90. artikulua. Estalkiaren gaineko eraikuntzak.

1. Kasuren batean Araudi Partikularrak berariaz besterik baimendu ezean, estalkiaren gainetik honako eraikuntza hauek bakarrik izan daitezke:

a) Tximiniak.

b) Aireztapen hodiak.

c) Instalazio bereziak (adibidez, antenak eta energia garbia sortzeko gailuak).

2. Instalazio berezi horiek estalkiaren gainetik paratzea baimentzeko, kontuan hartu beharko da espazio publikotik edo lurraldetik zer-nolako efektua egiten duten begietara. Nolanahi ere, egoera hauetan baino ezin izanen dira baimendu:

a) Estalkiaren azpian edo kanpotik ahalik eta gutxien ikusteko tokian ezin direnean paratu, haien errendimendu teknikoa arriskuan jarri gabe.

b) Haien muga fisikoa eraikinaren perimetrotik 3 metrotik gorako distantziara dagoenean.

c) Herriaren irudiari kalte handirik egiten ez dionean.

91. artikulua. Tximiniak eta sutondoak.

Debekatuta dago fatxada eta patioetatik kea kanporatzea, hodi egokien bidez egin ezean, zeinak bizitzeko egokia den edozein eraikuntzatatik, norberarena zein besterena izan, gutxienez 2 metroko distantzia horizontalera egonen baitira.

92. artikulua. Terrazak.

Terrazak gainazal horizontalak dira, eraikin-zati baten estalki lauarena egiten dutenak eta solairu bereko beste gela batzuetatik sarrera dutenak. Terrazaren inguruan, eraikuntzarik ez dagoen ertzetan, karela jartzen da babes gisa.

93. artikulua. Galeriak.

1. Galeriatzat jotzen dira beheko solairua baino gorago dauden guneak, gainetik estaliak, aurrealdean karela beste itxiturarik ez dutenak.

2. Terrazak eta galeriak irtenak edo atzeraemanak izan daitezke, nola dauden kokatuta fatxadarekiko.

3. Galeria esaten zaio berariaz, forma luzakara duenean, alde irekiaren eta sakoneraren arteko proportzioa 3tik gorakoa dela.

4. Galeria itxia esaten zaio irekitako fronte osoa arotz-lanez estalia duenari.

94. artikulua. Ataripeak.

Ataripetzat jotzen dira beheko solairuan dauden guneak, gainetik estaliak, beren perimetroaren zati bat itxi gabe dutenak.

95. artikulua. Fatxadak.

1. Fatxadatzat jotzen dira eraikinaren kanpoaldeko bolumena inguratu eta kanpoko espazioa ukitzen duten paramentu bertikal guztiak, hurbileko edo urruneko espazio publikotik (kaleak, plazak, bideak edo errepideak) ikus badaitezke. Beraz, zuzenean kalera begira dauden itxiturak ez ezik, lurzati librera, patioetara edo terrazetara begira daudenak ere fatxadak dira, espazio publikotik ikus badaitezke.

2. Debekatuta dago era guztietako antenak instalatzea eraikinaren fatxaden gainean, lurzatiaren mugez kanpotik ikusten baldin badira.

96. artikulua. Pinoiak.

Hastialak esaten zaie triangelu edo trapezoide forma daukan eta estalkiaren hiru aldeko isurialdeei eusten dien goialdea daukaten fatxadei.

97. artikulua. Leihoak.

1. Leihoak dira eraikineko geletan airea eta eguzkia sartzeko fatxadetan egiten diren baoak, beiraz hornituak egon ohi direnak.

2. Beiraz hornitutako baoak eguzkitik babesteko elementu hauek jar daitezke: pertsianak, kontraleihoak eta abar; beiren kanpoaldean jarriak.

98. artikulua. Lurzatietako itxiturak.

1. Lurzatietako itxiturek bete beharreko baldintzak ezartzen ditu Araudi Partikularrak. Horretarako, gehieneko eta gutxieneko garaiera finkatzen ahal du, baita itxitura mota ere, itxitura trinkoak, arinak eta mistoak bereiziz.

a) Itxitura trinkoak harriz edo adreiluz eginen dira, eta fatxaden antzeko akabera izanen dute. Oinplanoan trazadura jarraitua izanen dute; ez da irtengunerik ez atzeraemangunerik onartuko, lurzatiko sarreretan izan ezik.

b) Itxitura arintzat joko dira landarez egiten direnak, edo sarea eratzen duten elementu bertikal eta horizontalez. Ez da onartuko zutikoetan eutsitako alanbrezko sare hutsez itxiturarik egitea.

c) Itxitura arinetan, aurreko paragrafoan aipatzen diren bi motetako elementuak batera erabil daitezke, alegia, landareekin batera elementu zurrun batzuk, egitura gogortzeko. Kasu horretan, elementu zurruna alanbrezko sarea bada, itxituraren barnealdean jarri beharko da, kanpotik ez ikusteko.

d) Itxitura mistoek behean itxitura trinkoa izanen dute, Araudi Partikularrean ezarritako gehieneko garaiera izanen duena, eta gainerakoa, gehieneko garaiera osoraino, landare-hesia izanen da.

2. Honela neurtzen da itxituraren garaiera:

a) Lurzoru publikoaren sestratik, itxitura lerrokadura ofizialean badago. Itxituraren garaiera lurzatiaren sestratik neurtuko da, ordea, sestra hori lurzoru publikoaren sestraren gainetik dagoenean, itxiturarako onartzen den gehieneko garaiera baino gorago. Halakoetan itxitura arina jarri behar da.

b) Itxitura bi lurzatiren arteko mugan badago, gorago dagoen lurzatiko lurretik neurtuko da garaiera.

c) Bi kasuetan (a eta b) lurraren sestra zehazteko, itxitura hormaren bi muturren eta lurraren arteko bi ebaketa-puntuak lotzen dituen segmentuaren erdiko puntutik pasatzen den marra horizontala hartuko da kontuan.

d) Muturreko bi puntu horien koten arteko aldea Araudi Partikularrak onartzen duen gehieneko garaieraren erdia baino handiagoa bada, itxitura mailakatua jarriko da, halako moduan non hormaren goreneko puntutik behereneko punturainoko tartea ez baita izanen onartutako gehieneko garaieraren erdia baino handiagoa.

99. artikulua. Patioak.

Patioak gune estaligabeak dira, perimetro osoan eraikinen edo segurtasun itxituren bidez itxita daudenak.

100. artikulua. Gorputz irtenak.

1. Gorputz irtena da eraikin bateko fatxadatik ateratzen den eraikuntza oro, zernahi materialetakoa.

2. Ordenantza honi dagokionez, gorputz irtenak honela sailkatzen dira:

a) Balkoiak: barandaz babestutako hegalkinak dira, ez obrako itxiturarik ez arotz-lanik ez dutenak.

b) Terraza eta galeria irtenak: irekiak zein itxiak, 92. eta 93.2 artikuluetan zehaztu bezala.

c) Teilatu-hegalak: estalki maldadunen planoen luzapenak, fatxadaren gainean luzatuak, fatxada babesteko.

d) Gorputz itxiak: gainerako hegalkin mota guztiak.

3. Hegalkinen neurria Araudi Partikularrean ezarrita dago; halako determinaziorik ezean, gehieneko neurria ondoko bi hauetatik txikiena izanen da: 100 cm, eta hegalkinaren azpiko espazio publikoaren %10. Hegalkina lurzatiaren gainean badago, ez da aplikatuko bigarren baldintza hori.

4. KAPITULUA

Urbanizazioaren eta azpiegituren baldintzak

101. artikulua. Urbanizazio proiektua.

1. Eremu publikoaren urbanizazioa gauzatzeko, urbanizazio proiektuak egin beharko dira, hots, planeamendua gauzatzea xede duten obra proiektuak. Horiek ezin izanen dute antolamenduari eta lurzoruaren eta eraikuntzaren araubideari buruzko determinaziorik eduki, eta proiektua egin ez duten teknikariek gauzatu ahal izateko maneran zehaztu eta programatu beharko dituzte obrak. Urbanizazio proiektuaren determinazioak koherenteak izanen dira Hirigintzako Araudi Partikularrean kasu bakoitzean ezartzen diren erabilera, forma eta materialen aurreikuspenekin.

2. Urbanizazio proiektuek ezin izanen dituzte Plan honen aurreikuspenak aldatu, baina horregatik ez dira galaraziko urbanizazioa burutzen jarraitzeko kotetan eta sestretan egin beharreko moldaketak eta garapen zehatzak zein obren exekuzioak eskatzen dituzten gainerakoak.

3. Horrez gain, uztailaren 11ko 4/1998 Foru Legea betetzeko behar diren determinazioak bilduko dituzte, elbarritasun fisikoak dituzten pertsonentzako oztopo arkitektoniko eta urbanistikoak kentzeko.

4. Argiztapenari buruzko determinazioak Argiteria gaueko ingurumena babestearren antolatzeari buruzko azaroaren 9ko 10/2005 Foru Legera egokitu beharko dira.

5. Urbanizazio proiektuak kasu bakoitzean egin behar diren obrak ongi zehazteko determinazioak bilduko ditu: zoladura, bide sarea eta oinezkoendako ibilbide edo eremuak, lorategiak, zuhaitzak, hiri hornigarriak, ur hornidura eta banaketa, saneamendua eta estolderia, argindar hornidura, kaleko argiak eta beste zerbitzu batzuk.

6. Kasuan kasuko araudi partikularrean aipatzen bada zuhaitzak landatu beharra, urbanizazio planean sartu beharko da, 105. artikuluan zehazten den moduan.

102. artikulua. Azpiegituren proiektua.

1. Azpiegitura sareen proiektuak obra proiektu sektorialak dira. Haien edukia Plan honen determinazioei, legez edo erregelamenduz eskatzen diren baldintza teknikoei eta konpainia hornitzaileek ezar ditzaketen jarraibideei lotuko zaie.

2. Proiektu horiek beren izaerarako eta helbururako zehaztasun maila egokia izanen dute. Bestalde, urbanizazio proiektuetan sartu beharreko sistemetako azpiegituren proiektuak erabat zehaztuko dira.

3. Argindar eta telefono sareak lurperatu eginen dira.

103. artikulua. Ibilgailuek eta oinezkoek batera erabil dezaketen bidea.

Mota honetako bidea izateko xedea duen espazioaren exekuzioan, akaberak gogorra izan behar du, eta maila-koxkarik ez da izanen, ez bidearen beraren barnean, ezta haren eta aparkaleku edo egonlekurako espazioaren artean. Hala ere, material edo ehundura ezberdinak erabili ahal izanen dira, eremuak bereizteko (aparkaleku edo egonlekuak, eta ibilgailuetarako nahiz oinezkoentzako bideak), eta kota-alde txikiak ere ezarri ahal izanen dira, euri ura husteko komeni bada.

104. artikulua. Aparkalekuak.

Urbanizazio proiektuak Hirigintzako Araudi Partikularrean exekuzio unitate bakoitzaren arabera erabilera publikoko lurzorurako ezartzen den aparkaleku kopurua bildu beharko du.

105. artikulua. Zuhaitzak.

Urbanizazio proiektuak zehaztuko ditu landaketen kokapena eta ezaugarriak; beti bertako espezieak erabiliko dira, baina ahal dela ez da hosto iraunkorreko zuhaitzik sartuko eraikinei itzala eginen dien tokietan. Honetaz ari garela, zuhaitzat hartuko dira egoera normalean sei metrotik gorako tamaina hartzen duten landare-espezieak.

II. TITULUA

Egiturazko determinazioak

106. artikulua. Egiturazko determinazioak.

1. LAHFLren 49. artikuluan ezarritakoarekin bat, Hirigintzako Udal Planak egiturazkotzat jotzen ditu titulu honetan dauden determinazioak.

2. Determinazio horietako edozein aldatzeko, aipatu foru legearen 79.2 artikuluan ezarritako prozedura bete beharko da.

3. Gainerako determinazioak xehakatuak dira.

107. artikulua. Hiri lurzoruaren eta lurzoru urbanizagarriaren mugaketa.

1. Aurizko Udal Plan Orokorrak hiri lurzoru gisa sailkatzen du LAHFLren 92. artikuluko baldintzak betetzen dituena. Lurzoru horretako lurzatien ezaugarriengatik, hura guztia hiri lurzoru sendotutzat jotzen da.

2. LAHFLren 95. artikuluan ezarritakoarekin bat, Udal Plan Orokorrak lurzoru urbanizagarri gisa sailkatzen du hiriaren garapenerako beharrezkoa izan, eta LAHFLren 92. artikuluak biltzen dituen hiri lurzoruaren baldintzak betetzen ez dituena, eta, lege horren 94. artikuluaren arabera, lurzoru urbanizaezina babestu eta gordetzeko ezarrita dauden inguruabarrak ere kunplitzen ez dituena.

3. Herriaren ezaugarriengatik, eta urbanizagarri gisa sailkatutako lurzoruaren azalera osoa kontuan hartuta, hura guztia sektorizatuta geldituko da.

4. Hiri lurzoruaren eta lurzoru urbanizagarriaren sailkapena plano araugileetan dago zehaztuta, bereziki "PGM.NOR.2.1. Egiturazko determinazioak. Sailkapena, sektoreak eta sistema orokorrak" izenekoan.

108. artikulua. Hiriguneko sektoreak eta sailkapen orokorra.

1. Udal Planean hiri lurzorutzat edo lurzoru urbanizagarritzat sailkatutako lurzorua zenbait sektoretan banatuta dago. Gainera, SR-1 sektoreak, Aurizko Multzo Historikoak, bere baitan hartzen du, halaber, Interes Kulturaleko Ondasunaren eremuan dagoen lurzoru urbanizagarria.

2. LAHFLren 50.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, lurzoru mota bat baino gehiago dituzten sektoreak azpisektoretan banatu dira, hurrengo taulan ageri den bezala. Planak esleitutako erabilera orokorra ere ageri da.

SEKTOREA

IZENA

AZPISEKTOREA

MOTA ETA KATEGORIA

ERABILERA OROKORRA

SR-1

Multzo historikoa.

sSR-1.1

Hiri lurzoru finkatua.

Bizitegitarako lurzorua

sSR-1.2

Urbanizaezina

-

SR-2

Hegoaldeko sarbidea

-

Hiri lurzoru finkatua.

Bizitegitarakoa

SR-3

Aretxekosaro

sSR-3.1

Urbanizagarria

Bizitegitarakoa

sSR-3.2

Hiri lurzoru finkatua

Bizitegitarakoa

SR-4

Larrañeta

sSR-4

Hiri lurzoru finkatua

Bizitegitarakoa

SR-5

Kanaleburua

sSR-5

Hiri lurzoru finkatua

Bizitegitarakoa

SI-1

Ipetea

-

Hiri lurzoru finkatua

Industriarakoa

109. artikulua. Egiturazko determinazioak sektorez sektore.

1. Araudi honen eranskin gisa, Planak mugatutako sektoreen hirigintza fitxa bana gehitu da. Fitxa horietan egiturazko determinazio hauek daude:

2. Hiri lurzoruko sektore eta azpisektoreetan:

a) Oinarrizko baldintzak eta irizpideak, antolamendurako.

b) Sistema orokorrak.

3. Lurzoru urbanizagarriko azpisektorean (sSR-3-1)

a) Oinarrizko baldintzak eta irizpideak, antolamendurako.

b) Gehieneko etxebizitza kopurua, etxebizitza babestuen portzentajea eta etxebizitza babestuen mota.

c) Antolamendurako oinarrizko baldintza eta irizpideen barnean.

4. Lurzoru urbanizagarriko homogeneizazio koefizienteei, banaketa eremuari eta eredu-aprobetxamenduari buruzko determinazioak hurrengo artikuluan ezarrita daude.

110. artikulua. Koefizienteak hiri lurzoru finkatu gabean eta lurzoru urbanizagarrian.

1. Lurzoru urbanizagarriko azpisektorea (SR-3.1) banaketa eremu bakarrean sartuta dago.

2. Hirigintzako aprobetxamendua kalkulatzeko, homogeneizazio koefizienteak ezartzen dira erabilera bakoitzerako, etxebizitza babestuak eta araubide libreko etxebizitzak bereiziz.

3. Lurzoru baten hirigintzako aprobetxamendua kalkulatzeko, erabilera bakoitzerako diren azalerak homogeneizazio koefiziente egokiaz biderkatzen dira, eta emaitza zatitzen da hirigintzako aprobetxamendurako eskubidea duen lurzoru azalera osoaz. Honela adierazten da emaitza: aprobetxamendu unitateak (AU) hirigintzako aprobetxamendurako eskubidea duen eremu barneko azalerako m² bakoitzeko.

4. Lurzoru urbanizagarrian homogeneizazio koefiziente hauek aplikatu behar dira:

a) Etxebizitza librea: 1,0.

b) Babes ofizialeko etxebizitza: 0,7.

c) Bizitegitarako lurzatia, eraikuntzarekin edo eraikuntzarik gabe: 0,1.

5. Kalkulu horiek eginda, sSR-3.1 azpisektoreko banaketa eremurako 0,36 AU/m²-ko eredu-aprobetxamendua ezarri da.

111. artikulua. Lurzoru urbanizaezinaren mugaketa eta kategoriak.

1. 35/2002 Foru Legearen 94. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan ezarritakoarekin bat, lurzoru urbanizaezin gisa sailkatu dira:

a) Sektoreko legediak hala agintzen duelako edo arrisku naturalen ondorioz babestu behar diren lurrak. Lur horiek babestu beharreko lurzoru urbanizaezinaren kategorian sartu dira.

b) Basogintza, nekazaritza edo abeltzaintza aldetik duten balioagatik, paisaia aldetik duten balioagatik edo azpiegituren funtzionaltasuna bermatzeko, urbanizaziotik aparte gorde behar diren lurrak. Lur horiek gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren kategorian sartu dira.

2. Lurzoru urbanizaezinaren sailkapena eta babestu beharreko lurzoru urbanizaezinaren eta gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren arteko banaketa PGM.NOR.1.1N eta PGM.NOR.1.1S plano araugileetan ageri da (hurrenez hurren, "Udal mugapearen sailkapena" eta "Lurzoru urbanizaezinaren kategoriak"; gainera, PGM.NOR.1.2 planoan mugaketa hori bera ageri da, eskala handiagoan, N-135 errepidearen inguruko lurzorurako.

3. Aipatu foru legearen 49.2.a) artikuluan ezarritakoarekin bat, egiturazko determinazioak dira lursail bakoitzari bere kategoria esleitzea, batetik, eta babesteko edo gordetzeko araubidea esleitzea, bestetik, titulu honetako 5. kapituluan eta NOR.1.1 planoan ezarri bezala.

III. TITULUA

Hiri lurzoruaren eta lurzoru urbanizagarriaren araudi partikularra

1. KAPITULUA

Hiri lurzoruaren eta lurzoru urbanizagarriaren hirigintza araubidea

112. artikulua. Aplikazio eremua.

Titulu honetan formari eta erabilerari buruz ezarritako baldintzak Aurizko hiri lurzoru eta lurzoru urbanizagarri osoari aplikatu behar zaizkio, Aurizko Multzo Historikoari izan ezik, Babes Plan Berezian ezarritakoak aginduko baitu eremu horretan.

113. artikulua. Lizentzia eskatzeko epea.

1. Lau urteko epea ezartzen da lizentzia eskatzeko, Plan honek indarra hartzen duenean hutsik dauden orubeetan.

2. Plan Orokorrak mugatutako exekuzio unitatea gauzatzearen ondoriozko lurzatietan, lizentzia eskatzeko epea 2 urtekoa izanen da, lurzatia orube bihurtzen den unetik aurrera.

114. artikulua. Forma baldintzak.

1. Hiri lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian dauden bizitegitarako eraikuntzek titulu honetako 2. kapituluko ordenantzetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

2. SI-1 - Ipetea sektoreko eraikuntzek dagokien hirigintza fitxan formari buruz ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

115. artikulua. Kalifikazio xehakatua.

1. PGM.NOR.3.1 eta PGM.NOR.4 planoetan lurzoruaren eta eraikuntzen erabilera xehakatua ezarri da, honako erabileretako bat esleituz.

2. Eraikuntzetan:

a) Bizitegia.

b) Biltegia.

c) Ekipamendua.

3. Eraiki gabeko lurzoruan:

a) Bizitegitarako lurzati librea.

b) Ibilgailuetarako bideak.

c) Oinezkoentzakoak.

d) Biak batera ibiltzekoak (ibilgailuak eta oinezkoak).

e) Espazio libreen sistema: plaza, parkea, berdegunea, haurren jolasgunea.

116. artikulua. Beste erabilera batzuk.

1. Aurreikusita dagoen bizitegitarako erabilera familia bakarreko etxebizitza da. Hala ere, kasuan kasuko sektoreko fitxan hala aurreikusten den kasuetan, eraikuntza bakartua zenbait etxebizitzaren artean banatu ahalko da.

2. Horrez gain, ondoko erabilera hauek bizitegitarako erabilerarekin bateragarriak dira:

a) Aldi baterako bizitegia edo bizitegi komunitarioa (aldi baterakoa: hotelak, hostalak eta apopilo etxeak; komunitarioa: zaharrak, erlijiosoak).

b) Garajea.

c) Merkataritza (txikizkako merkataritzarako establezimenduak) eta hirugarren sektorekoa (haien zerbitzuak hartzen dituzten pertsonentzat zabalik dauden establezimenduak).

d) Abokatu eta arkitektoen bulego profesionalak eta abar.

e) Artisautza lantegiak. Banakako edo familiako produkzio edo zerbitzu jarduerak barne hartzen ditu, 5 kW-etik gorako potentzia ez duten aparatuak baditu eta jarduera gauzatzeko azalera erabilgarria 125 m²-tik gorakoa ez bada. Adibidez: ile-apaindegiak, jostundegiak, gozogintzako lantegiak eta abar.

f) Mota guztietako elkarteen egoitzak.

g) Tabernak, jatetxeak eta jolas zerbitzuak.

3. Araudi grafikoaren bidez biltegiaren erabilera esleituta duten eraikinetan honako erabilera hauek ere gauzatzen ahalko dira:

a) Garajea.

b) Merkataritza (txikizkako merkataritzarako establezimenduak) eta hirugarren sektorekoa (haien zerbitzuak hartzen dituzten pertsonentzat zabalik dauden establezimenduak).

c) Abokatu eta arkitektoen bulego profesionalak eta abar.

d) Artisautza lantegiak. Banakako edo familiako produkzio edo zerbitzu jarduerak barne hartzen ditu, 5 kW-etik gorako potentzia ez duten aparatuak baditu eta jarduera gauzatzeko azalera erabilgarria 125 m²-tik gorakoa ez bada. Adibidez: ile-apaindegiak, jostundegiak, gozogintzako lantegiak eta abar.

e) Mota guztietako elkarteen egoitzak.

f) Tabernak, jatetxeak eta jolas zerbitzuak.

4. Debekatuta daude oro har hiri lurzoruan nekazaritza eta abeltzaintzako eta industriako erabilerak, artikulu honen 1.e) eta 2.d) ataletan aipatzen diren artisautza industriak eta familiakoak izan ezik.

5. Artikulu honetako 1., 2. eta 3. zenbakietan aipatutakoez bestelako erabilerak ezartzeko aukera planteatzen bada, antz handieneko erabilerarako aurreikusitako araubidea aplikatuko da, bizitegitarako erabilerarekiko bateragarritasunari erreparatuta.

2. KAPITULUA

Bizitegitarako eraikuntzei buruzko ordenantza

117. artikulua. Aplikazio eremua.

Ordenantza hauek hiri lurzoruan kokatuta dauden bizitegitarako eraikuntza guztiei aplikatu behar zaizkie, Aurizko Multzo Historikoari izan ezik, Babes Plan Berezian ezarritakoak aginduko baitu eremu horretan.

2. ATALA

Forma eta bolumen baldintzak

118. artikulua. Lurzatiko eraikinen kopurua.

1. Lurzati bakoitzean eraikuntza nagusi bat eta eraikuntza osgarri bat egin ahalko dira, ordenantza honetan eraikuntza horietako bakoitzerako ezartzen diren baldintzak betez.

2. Gehieneko azalera eraikiaren baldintza eta lurzatiaren gehieneko okupazioarena lurzatian lehendik dauden edo egitekoak diren eraikuntza guztiek bete beharko dituzte.

3. Horrez gain, lurzati guztietan onartuko da estalpe bat egitea lurzati librean, gehienez 15 m²-koa eta 2,50 m garai, itxiturarik gabea alde guztietatik, nahiz eta lurzatiko beste eraikuntzaren batean eutsi ahalko den. Inola ere ezin izanen du okupatu eraikuntzako fatxada nagusiaren eta lerrokadura ofizialaren arteko tartea. Gainera, LAHFLren 64. artikuluari jarraituz ematen diren Eraikuntzari buruzko Udal Ordenantzak bete beharko ditu.

119. artikulua. Eraikuntzaren garaiera: solairu kopurua.

1. Araudi grafikoan ageri da zenbat solairu onartzen diren lurzati bakoitzean.

2. Teilatu-hegalaren gehieneko garaiera solairu kopuruaren araberakoa izanen da:

B: teilatu-hegalaren gehieneko garaiera 3,40 m.

B+I: teilatu-hegalaren gehieneko garaiera 6,50 m.

B+II: teilatu-hegalaren gehieneko garaiera 9,00 m.

3. Kasu guztietan, forma planoan adierazten diren solairuez gain, estalkipea eraikitzen ahalko da, adierazten den teilatu-hegalaren gehieneko garaiera errespetatuta.

120. artikulua. Teilatu-hegalaren garaiera.

1. Teilatu-hegalaren garaiera eraikinaren euskarria den lurzorutik (publikoa edo pribatua) teilatu-hegalaren eta fatxadaren arteko elkarguneraino neurtuko da beti, hurrengo idatz-zatietan adierazten den bertikalean.

2. Estalkia fatxada nagusian pinoia (triangeluarra edo trapezoidala) egoteko moduan jartzen denean, teilatu-hegalaren garaiera fatxada nagusiaren bi ertzetan neurtuko da. Bi garaiera horien batezbesteko aritmetikoa eraikin horretarako ezarritako teilatu-hegalaren gehieneko garaiera bezalakoa edo txikiagoa izan beharko da.

3. Gainerako kasuetan teilatu-hegalaren garaiera fatxada nagusiaren erdi-erdian kokaturiko bertikalean neurtzen da.

121. artikulua. Lurzatiaren okupazioa eta azalera eraikigarria.

1. Oro har, lurzati bateko eraikuntzek errespetatu egin behar dituzte beren sektoreko araudi partikularrean ezarritako lurzati-okupazioa eta azalera eraikigarria.

2. Azalera eraikiaren eta lurzati-okupazioaren neurketan ez da kontuan hartuko estalpea, halakorik bada, betiere zehatz-mehatz betetzen baditu 1.3 kapituluan ezarritako baldintzak.

122. artikulua. Eraikin nagusiaren kokapena.

1. Eraikin nagusia fatxada nagusia kalera begira dagoela kokatuko da beti, lerrokadura ofizialaren gainean edo horretatik atzeraemanda. Nolanahi ere, forma planoetan ezartzen diren gehieneko edo nahitaezko lerrokadurak errespetatu beharko dira.

2. Fatxada nagusia atzeraemanda dagoenean, ez da onartuko inolako eraikinik egitea fatxadaren eta lerrokadura ofizialaren artean.

123. artikulua. Eraikin nagusiaren forma eta bolumena.

1. Eraikin nagusiaren oinplanoa angeluzuzena izanen da, eta alde handienaren eta txikienaren arteko proportzioa 1,2koa edo handiagoa izanen da.

2. Alde txikiena fatxada nagusia izanen da, espazio publikora begira egonen da, eta 5,50 m-ko gutxieneko luzera izanen du, lurzatiaren zabalera dela-eta hori egin ezin denean izan ezik.

3. Izkinan dauden lurzatietan, eraikinak jatorrizko gunean nagusia den orientazioa izanen du (San Nikolas kalearekiko perpendikularra, nabarmenki).

4. Eraikuntza bateko solairu guztiek azalera bera izanen dute, ezertan galarazi gabe atzeraemanguneak egin ahal izatea hurrengo kapituluan ezarritako baldintzak betez.

124. artikulua. Atzeraemateko aukera.

Arau orokor gisa, onartuko dira atzeraemanguneak eraikinetako itxituretan, honako baldintzak betetzen badira:

a) Estalkiaren forma angeluzuzenari eutsiko zaio.

b) Atzeraemanguneek ez dute desitxuratuko eraikuntza nagusiaren paralelepipedoa.

c) Betiere, errespetatu eginen dira eraikuntza nagusiaren bolumenaren ertzak, dela fatxadaren itxitura mantenduz toki horretan, dela zutabe bat kokatuz ertzean.

125. artikulua. Ataripe irekiak.

Eraikin nagusiari oinplanoan jarraian adierazitako neurriak, gehienez, dituen ataripea atxikitzen ahalko zaio: 3 m-ko luzera eta 2 m-ko zabalera. Irekita egonen da beti haren alboetako hirutatik, eta estalkia hiru isurkikoa izanen da; malda %30ekoa izanen da gutxienez, eta eraikin nagusirako ezartzen den teila erabiliko da.

126. artikulua. Eraikin osagarriaren kokapena.

1. Eraikin osagarria eraikin nagusiaren ondoan baino ezin izanen da kokatu.

2. Eraikin osagarriko fatxada ezin izanen da lerrokatu bizitegitarako eraikineko fatxada nagusiarekin, eta fatxada nagusiaren lerrokaduratik metro bat atzerago, gutxienez, kokatu beharko da.

3. Eraikin osagarriaren estalkiak ezin izanen du unitatea osatu eraikin nagusiaren estalkiarekin.

127. artikulua. Eraikin osagarriaren forma eta bolumena.

1. Eraikin nagusiak oinplano angeluzuzena izanen du.

2. Eraikinak solairu bakarra izanen du, eta teilatu-hegalaren gehieneko garaiera 3,50 m-koa izanen da. Arau orokor horren salbuespenak onartuko dira, eraikinaren katalogoaren fitxan berariaz adierazten denean.

128. artikulua. Lurzatietako itxiturak.

1. Eraikina lerrokadura ofizialaren gainean jartzen bada, eraikinaren alboko aldeetan kokaturiko lurzatiko itxiturak lerrokadura ofizialetik 100 cm atzerago, gutxienez, kokatuko dira.

2. Eraikina lerrokadura ofizialetik atzerago kokatzen bada, eraikinaren alboko itxiturak fatxadaren planotik 10 cm atzerago, gutxienez, kokatu beharko dira.

3. Lurzatiko itxiturak harrizkoak, obra emokatuzko fabrikakoak, burdinazkoak edo heskaizkoak izanen dira, eta ez dute 150 cm-tik gorako garaiera izanen. Hala ere, itxitura harrizkoa edo obra emokatuzko fabrikakoa bada, haren gehieneko garaiera 120 cm-koa izanen da, nahiz eta burdinarekin edo heskaiarekin osatzen ahalko den 150 cm-raino. Debekatuta dago burdin hesiaren goialdean puntako elementuak egotea.

4. Hirikoak diren eta ez diren beste finka batzuekiko gainerako mugetan itxitura aurreko idatz-zatian adierazitako ezaugarriekin egiten ahalko da, ala heskaiarekin, hesi metalikoarekin edo zurezko sarearekin osatzen edo horiekin ordezten ahalko da 200 cm-raino. Zurezko piezak azalera bertikalean trikotea babes azalera osoaren %50etik gorakoa ez izateko moduan kokatuko dira.

5. Ez da onartuko inola ere itxituren eremu ez-trinkoetan (lerrokadura ofizialean edo beste muga batzuetan) elementu opako edo zeharrargiak jartzea (adibidez, plastikoa, kanaberak eta abar).

6. Artikulu honetan ezarritako baldintzak obra berria edo ordezpena egiten denean ez ezik, jada eraiki den lurzati batean itxitura berria eraiki nahi denean ere aplikatzen ahalko dira.

3. KAPITULUA

Estetika eta eraikuntza baldintzak

129. artikulua. Estalkietarako baldintzak.

1. Estalkiak beti izanen dira maldadunak, bi, hiru edo lau isurkikoak.

2. Solairu bakarra duten eraikin osagarrietan, %75etik beherako maldak onartuko dira estalkietan, baldin eta %45ekoak edo handiagoak badira. Gainera, eraikin nagusiari atxikita daudenean, estalkiak isurki batekoak izaten ahalko dira, baldin eta gailurra atxikitako eraikin nagusiko fatxadaren gainean jartzen bada.

3. Estaltzeko material gisa zeramikazko teila laua (Marseillako teila edo antzekoa) erabiliko da.

4. Estalkiaren planoaren gainetik, honako eraikuntza hauek baino ez dira onartuko:

a) Tximiniak, obrakoak izan ohi direnak; hala ere, burdinurtuzkoak ere onartuko dira. Tximinia metalikoak edo beste material batekoak direnean, emokatuta egonen den adreiluko fabrikaz estali beharko dira.

b) Aireztapen hodiak.

c) Antenak, hala denean, espazio publikotik eta bereziki San Nikolas kaletik ahalik eta gutxien ikusten den estalkiko tokian kokatu beharko direnak.

d) Baoek estalkian behar dituztenak, ordenantza honetan horietarako ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte.

e) Horren ondorioz, berariaz debekatuta daude txapitulak.

f) Elurraren aurkako babesak, kobrezkoak edo beste material batekoak izanen direnak. Altzairu galbanizatua erabiltzen bada, teilaren kolorearen antzekoa erabiliz pintatu beharko da.

130. artikulua. Erretenak eta zorrotenak.

1. Erretenek estalkiko ura biltzen dutenean, horiek teilatu-hegalaren ertzeko ageriko tokian jarriko dira. Horrela, geometrikoki horren luzapena direla emanen du. Ura fatxadaren ondoan kokaturiko zorrotenetatik joanen da.

2. Erretenen eta zorrotenen kokapenak teilatu-hegalak eta fatxadako horma-atalak errespetatuko ditu ahalik eta neurri handienean, fatxadaren osaera orokorrean duten efektua kontuan hartuta. Hori dela eta, proiektu teknikoaren altxaeretan eta sekzioetan behar bezala agertuko dira.

3. Ahal dela, ura zuzenean isuriko da lurzati pribatuko lorategi gune batera (lur iragazkorrera); hala egin ezean, hodia luzatu eginen da horizontalki espaloiaren azpitik eta zintarrian zehar, eta ura zintarriaren eta galtzadaren arteko arekara isuriko da.

4. Euri-uren sarea eta saneamendu sarea lotzeko, Udalaren baimena behar da. Hori bakarrik emanen da, beste aukerarik ez dagoenean, eta lizentzian hori berariaz adieraziko da. Dena den, ezin da pentsatu baimena dagoenik, lizentzia eskaerarekin batera emandako dokumentazio teknikoan adierazteagatik.

5. Erretenen sekzioa erdizirkularra izanen da nabarmen, eta zorrotenena, ostera, zirkularra. Kobrezkoak, zinkezkoak edo beste metal batekoak izanen dira. Dena den, azken kasu horretan fatxadaren akaberarekin bat datozen koloreetan pintatu edo lakatuko dira. Ez da inola ere onartuko ageriko PVCzko zorrotenik. Zorrotenak espazio publikoa ukitzen badu, burdinurtuz edo kolpeen kontrako beste material batez egindako hodi batek babestuko du beheko bi metroetan.

131. artikulua. Teilatu-hegalak.

1. Estalkiaren isurki triangeluarrak teilatu-hegalean luzatu beharko dira; haien gidalerroa horizontala eta zuzena izanen da beti.

2. Teilatu-hegalaren hegalak, fatxadatik neurtutakoak, hurrengo baldintzak bete beharko ditu:

a) Isurialde triangeluarrak ura isurtzen duen aldean 20 cm-tik 50 cm-ra artekoa izanen da.

b) Pinoian 50 cm-tik 100 cm-ra artekoa izanen da.

c) Teilatu-hegala espazio publikoaren sestratik 3,20 m-tik beherako distantzian dagoenean, ezin izanen da haren gainetik jarri, nahiz eta horrek aurreko azpiataletan adierazi den gutxieneko hegala ez izatea ekarri berekin.

132. artikulua. Estalkiaren planoetako baoak.

1. Teilatupea argiztatu eta aireztatzeko argi-zuloak edo sabai-leihoak jartzea onartuko da. Hala ere, horiek ez dira 15 cm baino gehiago irten behar teilen gainaldearen planotik. Gainera, alboetako fatxadetara isurtzen duten isurkietan soilik onartuko dira.

2. Isurki bateko argi-zulo edo sabai-leihoen azalera, guztira, ez da isurkiaren azaleraren %5 baino gehiago izanen, eta argi-zulo bakoitza 60 cm zabal eta 80 cm luze izanen da gehienez ere. Gainera, beren ertzak teilatu-hegaletatik eta gailurretik metro batera, gutxienez, egon beharko dira.

3. Debekatuta daude teilatu-gailurraren gainean kokatutako linterna erako sabai-leihoak.

133. artikulua. Antenak, instalazio bereziak, errotuluak eta publizitatea.

1. Antenak eta beste edozein instalazio berezi espazio publikotik ahalik eta begi-inpaktu txikiena izateko moduan kokatu beharko dira. Ez dira inola ere kokatuko fatxadetan edo espazio horretatik ikusten ahal den lurzati librean, eta, estalkiaren gainean kokatzen badira, 129.4.c) artikuluan adierazitako baldintzak bete beharko dituzte.

2. Debekatuta dago metalezko edo hodi aurrefabrikatuzko tximiniak kokatzea eraikineko fatxadetan.

3. Debekatuta dago fatxadan hodi elektrikoak edo beste mota batekoak, eraikinei zerbitzua emateko direnak, kokatzea. Hargune kutxak alboko fatxadetako batean edo, hala denean, lurzatiko itxituren barnealdean kokatuko dira.

4. Kultura zuzendari nagusiaren 302/2007 Ebazpena (2007ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa, ekainaren 29an), Nafarroako zenbait herri eta, horien artean, Auritz Etxegintzaren Kode Teknikoaren HE4 eta HE5 oinarrizko dokumentuen aplikazio eremutik kanpo uzten dituena, erabiliz, debekatuta dago eraikinen estalkian eguzki energia biltzeko plakak jartzea.

5. Eraikin bateko fatxadan errotuluren bat edo publizitatea jarri nahi denean, ongi begiratu behar dira neurriak, materiala, letra mota eta abarrekoak, eta nola eraginen dion elementu horrek fatxadaren osaera orokorrari, ez baitu fatxada desitxuratu behar. Betiere, horrelako elementu bat jarri aurretik lizentzia eskatu behar da. Behar den informazioa erantsiko zaio eskaerari; besteak beste, fatxadaren altxaera, jarri nahi den elementuarekin. Emaitzak eraikina kokatuta dagoen hiri ingurunearen ezaugarriei kalterik egiten ez dienean bakarrik emanen da lizentzia. Ez da inoiz onartuko argi errotulurik edo estalkiaren gaineko errotulurik.

134. artikulua. Arotz lanak.

1. Baoetako arotz lanak zurezkoak izanen dira, hura pintatua edo haren kolorekoa izan, baldin eta zur argia ez bada.

2. Argi-estalkiak kontraleiho trinkoak edo Mallorcako motakoak izanen dira, pintatuak zein haien kolorekoak, eta hiribilduko arkitektura tradizionalean ohi bezala jarriko dira.

3. Arotz lanak pintatzeko, gorri ingelesa, itsas urdina, marroia, grisa eta berde iluna erabiltzen ahalko dira. Nolanahi ere, kolore berdina erabili beharko da kanpoko arotz lan guztietarako.

4. Kanpoko arotz lanak PVCz edo antzeko material sintetikoz eginak izan daitezke, baita metalezkoak ere, baldin eta eskuairaldea eta kanpoko itxura ohiko arotz lan zurezkoen gisakoak badituzte. Kontraleihoak, aldiz, beti izanen dira zurezkoak.

5. Ez da pertsiana bilgarririk onartuko.

135. artikulua. Fatxadako materialak.

1. Eraikinen kanpoko itxiturak harrizkoak izanen dira -herrian ohi den moduan- edo, bestela, masako emokadura koloreztatua edo pintatua izan beharko dute, zuria, okre edo gris pixka batekin nahastuta.

2. Dena den, hormigoizko edo metalezko elementuak erabiltzea onartuko da. Hala eta guztiz ere, debekatuta dago material horiek neurri handian erabiltzea, adibidez, fatxadako itxitura gisa erabiltzea.

3. Ez da onartuko ageriko adreilua, ezta zurezko bilbadura ere.

136. artikulua. Fatxadaren osaera.

1. Fatxadaren osaera librea izaten ahalko da, trikoteak baoaren gainean daukan nagusitasuna errespetatzen bada.

2. Harrizko azpadura edo kateadurak jartzen badira, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Harriaren gutxieneko lodiera 15 cm-koa izanen da, eta haren aparailuak aurreko artikuluan ageriko harriaren fabrikarako ezarri diren baldintzak beteko ditu. Nolanahi ere, harri landua, mekanikoki zerratu gabea eta leundu gabea, erabiliko da.

b) Ez da onartuko baoen azpadura edo izkinetako kateadura imitatzea, emokadura handituz edo koloretan pintatuz.

3. Debekatuta daude zurezko ateburuak eta buru aizunak.

137. artikulua. Garajeetako eta biltegietako ateak.

1. Garajeetako eta biltegietako ateek 300 cm-ko gehieneko zabalera eta 250 cm-ko garaiera izaten ahalko dituzte, ateburuaren barnealdearen eta lehen solairuko forjatuaren behealdearen arteko distantzia 50 cm-koa, gutxienez, bada.

2. Ahal den guztietan, ate horiek eraikin osagarrian jarriko dira edo, bestela, alboko fatxadetako batean, eta inoiz ez fatxada nagusian.

3. Bao horien arotz lanek 134. artikuluan oro har ezartzen diren baldintzak bete beharko dituzte, nahiz eta egitura metalikoa erabiltzea onartzen den, artikulu horretan adierazten diren materialetako batekin kanporantz estaltzen bada.

138. artikulua. Balkoien baldintzak.

1. Balkoiek 80 cm-ko hegala izanen dute, gehienez. Lauza irtenak erabiliko dira, eta ez dira lauzen euskarri-habeak fatxadatik kanpora luzatuko. Hegal hori fatxadarekiko perpendikularrak diren zurezko habeen bidez egitea onartuko da, baina haien eraikuntza funtzioak eskatzen dituen eskuairaldeak eta formak izan beharko dituzte, egiturazko beste elementu batzuk xaflaz edo zurez estaltzea eragotzita.

2. Hegalaren lauzak 15 cm-ko lodiera izanen du, gehienez. Lauzaren gainaldearen akabera ez da kanpora ageriko, eta 15 cm-ko gehieneko lodiera horren barnean sartuko da. Ez da onartuko hegalak jabaloien edo besoen gainean jartzea. Balkoiaren oinplanoa angeluzuzena izanen da.

3. Balkoien kanpoko ertzak eraikinaren ertzetatik metro bateko distantzian, gutxienez, egon beharko dira, galeriaren amaiera haize-kontrako horma bat denean izan ezik.

4. Oro har debekatuta daude gorputz irten itxiak, itxituraren materiala (adibidez, obra-fabrika, beiraz hornitutako arotz lanak eta abar) edozein dela ere.

5. Balkoietako barandak burdina forjatuzkoak edo burdinurtuzkoak izan beharko dira edo, bestela, eraikinaren kanpoko arotz lanen akabera berdina duen zurezkoak. Ertz metalikoez egindako baranda ere onartuko da, burdina forjatuan erabiltzen diren eskuairaldeen antzekoak dituena. Beraz, ezin izanen da erabili pletina tolesturik edo makurturik. Debekatuta daude obrako karelak edo balaustradak, harrizkoak edo aurrefabrikatutakoak.

IV. TITULUA

Lurzoru urbanizaezinaren araudi partikularra

1. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

139. artikulua. Lurzoru urbanizaezinaren azpikategoriak.

1. Udal Planak, 35/2002 Foru Legearen 94.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, azpikategoria hauek bereizten ditu lurzoru urbanizaezinean, babestu beharrekoa izan nahiz gorde beharrekoa izan:

a) Ingurumen aldetik balioa izateagatik babestu beharreko lurzorua.

b) Arriskuei aurrea hartzeko babestu beharreko lurzorua.

c) Ingurumen balioa izateagatik babestu beharreko lurzorua: "Ibai inguruak".

d) Kultur balioa izateagatik babestu beharreko lurzorua.

e) Azpiegituretarako babestu beharreko lurzorua.

f) Natura aldetik ustiatzeko babestu beharreko lurzorua.

g) Paisaiaren aldetik duen balioagatik gorde beharreko lurzorua.

h) Ingurumen balioa izateagatik gorde beharreko lurzorua.

i) Natura aldetik ustiatzeko gorde beharreko lurzorua.

j) Azpiegituretarako gorde beharreko lurzorua.

k) Garapen eredua babesteko gorde beharreko lurzorua.

l) Jarduera berezietarako erabiltzeko gorde beharreko lurzorua: "Enklabeak".

2. Lurzoru baten ezaugarriek kategoria edo azpikategoria batean baino gehiagotan sartzeko aukera eman dutenean, hobekien babestu eta gordetzen den hartan sartu da.

2. KAPITULUA

Jarduera eta erabileren sailkapena

140. artikulua. Jarduera eta erabilera motak.

Plan honen ondorioetarako, lurzoru urbanizaezineko jarduerak eta erabilerak honela sailkatzen dira: eraikuntzazkoak eta eraikuntzaz kanpokoak; eta eraikuntzaz kanpoko erabileren artean, lur mugimenduak behar dituztenak eta lur mugimendurik behar ez dutenak bereizten dira. Laburbilduz:

a. Eraikuntzaz kanpoko jarduerak, lur mugimendurik gabe.

b. Eraikuntzaz kanpoko jarduerak, lur mugimenduekin.

c. Eraikuntzazko jarduerak eta erabilerak.

A. Eraikuntzaz kanpoko jarduerak, lur mugimendurik gabe.

1. Lurzoruaren gaineko edo lur azpiko ekintzak, lurra mugitzea ez dakartenak, adibidez, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapena, artzaintza, luberritzea eta lehortzea, elementu naturalez osatutako itxiturak edo hesiak.

2. Zuhaiztien gaineko ekintzak, adibidez, egurraren aprobetxamendua, zuraren aprobetxamendua, matarrasa, basoen hobekuntzak, bestelako baso aprobetxamenduak, bertako eta kanpoko espezieak sartzea eta tratamendu fitosanitarioa.

3. Erlezaintzako instalazioak.

4. Aisiako jarduerak, adibidez, kirol jarduera antolatuak, egun bateko kanpaldiak, kanpaldi luzeak eta salmenta ibiltaria.

5. Jarduera zientifikoak eta zabalkundekoak.

B. Eraikuntzaz kanpoko jarduerak, lur mugimenduekin.

6. Lurzoruaren gaineko edo lur azpiko ekintzak, lurra mugitzea dakartenak; adibidez, meatzeen ustiapena, legar eta harearen erauzketa, harrobiak, dragatzeak, ibaietako babesak eta ibilguen zuzenketa, pistak edo bideak zabaltzea eta lurrean zapaldak egitea.

C. Eraikuntzako jarduerak eta erabilerak:

7. Etxebizitza.

8. Nekazaritzako eraikuntzak eta instalazioak, adibidez, baratzezaintzakoak, aisiarako nahiz ekoizpenerako izan; nekazaritzako biltegiak, mintegiak eta berotegiak. Abeltzaintza estentsibo eta intentsiborako eraikuntza eta instalazioak, ongarritegiak, abeltegiak, etxeko eskortak eta arrain-haztegiak.

9. Basoko eraikuntzak eta instalazioak, egurra ateratzeko edo basoak kudeatzeko direnak.

10. Herri lanak gauzatzeko, haiek mantentzeko edo haien zerbitzurako behar diren eraikuntza eta instalazioak.

11. Ekipamendu edo zerbitzuetarako eraikuntzak eta instalazioak, lurzoru urbanizaezinean kokatu behar direnak, adibidez, nekazaritza eskolak, ingurumen arloko ikerketa eta hezkuntzako zentroak, salbamendu eta sorospen postuak, hilerriak, eta lurzoru mota honi lotutako kirol eta aisiako eraikuntza eta instalazioak.

12. Industria jarduerei lotutako eraikuntzak eta instalazioak, lurzoru urbanizaezinean kokatu behar direnak edo ez hiri lurzorukoak ezta lurzoru urbanizagarrikoak ere ez direnak.

13. Azpiegiturak.

14. Publizitate estatikorako instalazioak.

141. artikulua. Berariaz aipatu ez diren jarduera eta erabileren baliokidetzea.

1. Aurreko artikuluan berariaz aipatu ez diren jarduera eta erabileren babes araubidea zehazteko, artikulu horretan aipatutako beste erabilera edo jarduera batzuekin baliokidetuko dira. Parekatze horretan, betiere, LAHFLren 111. artikuluan ezarritakoaren arabera, kontuan hartuko da erabilera edo jarduera horiek bateragarriak ote diren beren kokalekuaren babes araubideak dituen helburuekin, eta bermatu beharko da ez direla aldatuko lurzoru hau babestea eragin duten balio edo arrazoiak.

2. 154. artikuluan aipatutako baldintza formal eta teknikoak betetzen dituzten estalpeei, erraz kentzekoak eta finkatu gabeak direnez, 144. artikuluan ezarritako berariazko araubidea aplikatuko zaie. Baldintza formal edo tekniko horietako edozein urratzen badute, 140. artikuluko 7. idatz-zatikoekin parekatuko dira.

3. KAPITULUA

Baimenen araubidea

142. artikulua. Erabileren arauketa.

LAHFLren 111. artikuluan ezarritakoari jarraituz, lurzoru urbanizaezineko jarduerak eta erabilerak honela arautuko dira: onartuak, baimengarriak eta debekatuak.

1. Onartuak: berez lurzoruaren kategoria bakoitzaren babes helburuekin bateragarriak diren erabilerak eta jarduerak.

2. Debekatuak: beren lurzoruaren babesarekin bateraezinak diren erabilerak eta jarduerak.

3. Baimengarriak: zenbait egoeratan beren lurzoruaren babesarekin bateragarriak izan daitezkeenak.

143. artikulua. Udal lizentzia.

1. Lurzoru urbanizaezinean, jarduera eta erabilera baimendu edo onartuek Udalaren lizentzia beharko dute aldez aurretik. Indarra duen legeriak hala eskatzen duenean, proiektu teknikoa eta obren zuzendaritza aurkeztu beharko dira.

2. Lurzoruaren kategoria bakoitzean jarduera eta erabilera baimenduek edo onartuek -eraikuntzakoak zein eraikuntzaz kanpokoak- lizentzia jasotzeko bete behar dituzten baldintza formal eta tekniko orokorrak ezarriko dira hurrengo kapituluan.

3. Baldintza horiek kontuan hartu gabe, lurzoruaren kategoria bakoitzerako ezarritako babesak batzuetan beste baldintza partikular batzuk finkatuko ditu, nahitaez bete beharko direnak. Lurzoruaren kategoria baterako eskatutako baldintza partikularrak eta erabilera edo eraikuntza jakin baterako ezarritako baldintza orokorrak elkarren kontrakoak badira, lurzoruaren kategoriarako ezarritako baldintza partikularrak aplikatuko dira.

144. artikulua. Estalpeetarako udal lizentzia.

1. Estalpea eraikitzeko lizentziarako eskaerarekin batera, 154. artikuluan azaltzen diren baldintza formal eta teknikoak betetzen badira, nahikoa izanen da plano bat aurkeztea, zeinean lurzatia eta eraikuntzaren kokalekua agertuko baitira; sakonera eta aurrealdearen luzera adierazi beharko dira.

2. Eraikuntza horren ezaugarriak kontuan izanik, lizentzia behin-behinean emanen da, eta jabea beharturik egonen da eraikuntza kentzera kalte-ordainik jaso gabe, planeamenduko aldaketaren batek edo herri lanen batek hala eskatzen duenean.

145. artikulua. Foru Gobernuaren baimena.

1. Erabilera eta jarduera baimengarriek Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko kontseilariaren baimena beharko dute, deusetan galarazi gabe beste organo edo administrazio batzuen lizentzia edo baimena ere behar izatea.

2. Lurzoru urbanizaezinean baimengarriak diren jarduera eta erabilerak baimentzeko prozedura LAHFLren 117.-119. artikuluetan ezarritakoari lotuko zaio. Zehazki, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legean ezarritako kasuetan, baimena tramitatu beharko da, LAHFLren 117.1.a) artikuluak ezarri bezala. Horretarako, sustatzaileak eskabidea aurkeztu beharko du udal eskudunean, 4/2005 Foru Legean eskatutako dokumentazioarekin batera. Bertan jardueraren ingurumen ondorioak eta proposatutako neurri zuzentzaileak deskribatuko dira.

146. artikulua. Debeku orokorrak.

1. Lurzoruaren kategoria bakoitzari aplikatzekoa den babes araubidea gorabehera, oro har debekatuta daude lurzoru urbanizaezineko eraikuntzaz kanpoko jardueren inguruko ekintza edo ez-egite guztiak, honelako ondorioak badakartzate:

a) Higaduraren gehikuntza eta lurzoruen kalitatearen galera.

b) Landaredia suntsitzea (ezertan eragotzi gabe Mendiei buruzko Lege indardunak oihanetako intereseko espezieei buruz aurreikusten duena).

c) Espezie babestuetako animaliak jazarri, ehizatu eta haiek berak edo beren hondakinak nahiz arrautzak merkaturatzea, basa faunarentzat kaltegarriak diren espezie arrotzak sartzea eta animaliei tratu txarrak ematea.

d) Hezeguneak edo haien ingurune hurbila suntsitu edo kutsatzea, Urari buruzko Legean bildutakoa deusetan ukatu gabe.

e) Objektu, hondakin edo bestelako zaborrak berariaz baimendutako lekuetatik kanpo bota edo uztea, baita horiek baimenik gabe erretzea ere. Horrelakoak birziklatu edo bildu aurretik behin-behinean biltegiratzea ere debekaturik dago, egoera horrek 30 egun baino gehiago irauten badu.

f) Ezin izanen da inola ere baimendu horrelakorik bota edo biltegiratzea ingurumen aldetik balioa duen lurzoruan, arriskuei aurrea hartzeko lurzoruan (arriskua ur-laster baten ondorio denean), azpiegituretarako lurzoruan, edo hirigunearen inguruan, hau da, hiri lurzoruaren edo jada gauzatutako lurzoru urbanizagarriaren mugatik 100 metrora baino hurbilago. Halaber, Planaren eremu osoan debeku da biodegradagarriak ez diren hondakinak bota edo uztea.

g) Natura edo akuiferoak hondatu edo kutsa ditzaketen likido edo solidoak botatzea.

h) Intereseko naturguneetan ibilgailu motordunetan zirkulatzea errepide eta pistetatik kanpo, horretarako baimenik izan gabe.

2. Artikulu honetan eskatutako baldintzez gain, eraikuntzaz kanpoko jarduera eta erabilera guztiek aplikagarri zaien berariazko legeria bete beharko dute.

147. artikulua. Hirigintza-partzelazioen debekua.

1. Betiere, lurzoru urbanizaezinean udal lizentzia beharko da partzelazioak egiteko, eta Gutxieneko labore unitateak ezartzen dituen 6/1996 Foru Dekretuan edo haren ordezko araudian gutxieneko azalerari buruz ezarritako baldintzak bete beharko dira. Baldintza hori betetzen ez duen partzelazio oro legez kontrakotzat joko da.

2. Lurzoru mota honetan, 35/2002 Legearen 146. artikuluarekin bat, betiere legez kontrakotzat joko dira plan bereziren batean baimenduta ez dauden hirigintza-partzelazioak.

148. artikulua. Behin-behineko elementuak.

1. Behin-behineko elementuek -hala nola, egurtegiak, estalguneak eta, oro har, igeltserotza obrarik ez duten eta, beraz, desmunta daitezkeen guztiak- apaintasun, higiene eta ingurunera egokitu beharraren baldintzak behar bezala bete beharko dituzte. Udalak eskumena izanen du, kasu bakoitzean egokitzat jotzen diren neurri zuzentzaileak eskatzeko.

2. Debeku da behin-behineko elementu gehiago jartzea, eta jarduketa berri guztietan bete beharko dira eraikuntza motaren eta erabileraren arabera ezarritako baldintzak.

4. KAPITULUA

Jarduera eta eraikuntzen baldintza formal eta teknikoak

149. artikulua. Lurzoru urbanizaezineko eraikuntza guztiek bete beharreko baldintzak.

1. Eraikinetan igeltserotzako obren bidez egiten den tratamendua eskualdeko ohiko eraikuntzen eta arkitekturaren ezaugarriekin bat etorriko da, konposizioaren eta bolumenaren elementuei, materialei, koloreei eta akaberei dagokienez.

2. Eraikuntza egiteko beharrezkoak diren lur-berdinketek araudi honen 14. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

3. Baimendu daitekeen gehieneko garaiera, estalkiaren azpialdeko planoak eta kanpoko paramentuak elkar ebakitzen duten lerroraino, 7 m izanen da, eta gailurreraino, 10 m. Abeltzaintzako ustiategiei lotutako siloak baino ezin izanen dira altuagoak izan.

4. Eraikinetik muga-lerroetarainoko gutxieneko tartea 6 m izanen da. Lurzatiaren formagatik edo ezaugarriengatik hori ezinezkoa bada, tartea metro bateraino laburtzeko baimena eman ahalko da. Betiere, Araudi Partikularrak kasuan kasuko lurzoru motarako ezartzen dituen distantziak bete beharko dira.

5. Estalkiak inklinatuak izanen dira, bi edo lau isurkikoak. Akaberako material hauek baimentzen dira: zeramikazko teila, zuntz-zementuzko xafla uhindua eta xafla lakatua, betiere kolore hauetan: buztin-gorriak eta harea kolore argiak; izan ere, gainerako koloreak eta, baimendutako sortakoak izan arren, ingurunearekin bat ez etortzeagatik nabarmen daitezkeen tonuak debekatuta daude.

6. Bolumen xumeak, oinak errektangularrak dituztenak, hegalkinik eta sargunerik gabe. Fatxadak material xumez bukatuko dira: harria, zarpiatuak, kolore apalez margotuak, hormigoizko blokeak edo hormigoizko aurrefabrikatuak, harekarak edo zuriak, horiek guztiak eraikuntza maila altua lortu arte.

7. Ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izateko moduan kokatuko da eraikuntza. Horretarako, topografiaz gainera, lehendik dagoen landaredia ere baliatuko da. Nolanahi ere, eraikuntzak oinplanoan 100 m² baino gehiago baditu edo alderen batean 18 m-tik gorako luzera badu, zuhaitzak edo zuhaixkak landatu beharko dira alderik agerikoenean.

8. Azpiegitura sare orokorretarako (ura, argia, telefonoa...) lotura hodiak lurperatu eginen dira. Aireko lineak berariaz debekatuta daude.

9. Baimentzen dira energia sorgailuak, edo hondakin urak arazteko baliabide autonomoak, baita maila freatikotik ura hartzea ere, edateko arazketa egokia bermatzen bada. Eztanda-motorrak erabiltzen badira, isolamendu akustikoa beharko da. Instalazio horiek jarri aurretik erakunde eskudunaren onespena lortu beharko da beti. Debekatuta dago saneamendu sare orokorrerako lotunea abeltzaintzako instalazioetan.

10. Debeku da araztu gabeko urak ur ibilgu publikoetara isurtzea. NTE-ISD araua betetzen duten hobi septikoen bidezko saneamendua onartuko da.

150. artikulua. Finketako itxiturak.

1. Lurzoru urbanizaezineko finketako itxiturak ezin izanen dira 1,60 m-tik gorakoak izan eta honako ezaugarri hauek izanen dituzte:

2. Eraikuntzarik gabeko itxiturak landare-hesiak izanen dira, edo metalezko sareak edo alanbre-hesiak metalezko, zurezko edo hormigoizko zutabeekin (zimendurik gabe). Finkaren ertzean jarri ahalko dira.

3. Eraikuntza-itxituren zati opakua obrakoa izanen da, eta 1 m-ko altuera izanen du gehienez. Kanpoko aldea, behintzat, harriz edo harri-xaflez burutu beharko da; gainerakoa, heskaia edo metalezko hesia izanen da, inoiz ere ez erabat opakua. Bidearen kanpo ertzetik gutxienez 3 metro atzerago kokatuko dira.

4. Bi kasuetan (eraikuntza-itxiturak izan nahiz ez), errepideetako zelaiguneen kanpoko ertzetik gutxienez 8 metro atzerago kokatuko dira. Kasu horietan onartuko da alanbre-hesia edo antzekoa jartzea, erabat gardena, zimendurik gabe lurrean sartutako zutabeekin (hauek gehienez ere 1 m garai izanen dira), eta errepideko zelaigunearen kanpoko ertzetik gutxienez 3 m atzerago kokatua.

151. artikulua. Lurra mugitu edo topografia aldatzea dakarten jarduketak.

1. Egin nahi den eraikuntzako edo eraikuntzaz kanpoko jarduerarako lurra mugitu behar bada, lizentziarako eskabidean ezpondei edo lubetei gero emanen zaien tratamendua aipatu beharko da, paisaian egokitu behar baitira, zuhaitz eta belar espezieekin landareztatuz. Baldintza hori bete ezean ez da lizentziarik emanen.

2. Topografiaren aldaketan ez da sortu behar %100etik gorako malda edota 2 m-tik gorako sestra-aldea duen eustorma edo ezpondarik. Hainbat horma edo ezponda egiten badira, gutxienez beren garaiera adinako distantzia izanen dute batetik bestera.

152. artikulua. Nekazaritzako biltegiak.

1. Nekazaritzako biltegia da nekazaritza, basogintza edo abeltzaintzako jardueretako materialak, produktuak eta tresnak gordetzeko bakar-bakarrik erabiltzen den eraikuntza.

2. Erabiltzeko baldintzak:

a) Baimentzen da biltegi horiek osorik edo zati batean etxeko ukuilu gisa erabiltzea, betiere 148/2003 Foru Dekretuan edo horren ordez egin daitekeen arauan haietarako ezartzen diren baldintza teknikoak, higiene eta osasunekoak eta ingurumen arlokoak betetzen badira.

b) Berariaz debekatuta dago bizitegitarako edo jolaserako erabiltzea, nahiz eta denbora edo lur-azaleraren aldetik laburra edo txikia izan; debekatuta, halaber, aziendak ukuiluan edukitzea urtean 6 hilabetetik gora, salbu etxeko ukuilua bada, zeren orduan ez baita denbora mugarik jarriko.

c) Nolanahi ere, etxeko ukuilutzat jo daitezen, bertan gehienez ere abelburu kopuru hauek eduki behar dira:

Hazteko behi-aziendatik, 2 buru.

Hazteko zaldi-aziendatik, 2 buru.

Gizentzeko behi-aziendatik, 4 buru, urtebete baino gazteagoak.

Gizentzeko zaldi-aziendatik, 4 buru, urtebete baino gazteagoak.

2 zerrama, haztekoak.

3 zerri, gizentzekoak.

Ardi- edo ahuntz-aziendatik, 5 buru.

Umetarako 10 untxi.

edo 20 hegazti.

d) Txakurrak hazi eta zaintzeko instalazioak ere etxeko ukuilutzat joko dira, hiru hilabetetik gorako lau txakur baino gehiago ez daudenean.

3. Formari buruzko baldintzak:

a) Eraikuntza horrek oinplanoan okupatzen duen gehieneko azalera izanen da bera barne hartzen duen lurzatiaren edo lurzati puskaren %10.

b) Gehieneko azalera eraikigarria, 150 m².

4. Eraikuntza horiek baimentzeko, baldintza hauek bete behar dira:

a) Beste edozein biltegitatik gutxienez 100 metrora egotea.

b) Lurzatiaren jabeak beste biltegirik ez edukitzea bere jabegoan.

5. Debekatuta dago baimendutako erabilerarako desegokitzat jo daitekeen edo baimendu gabeko erabilerekin pareka daitekeen edozein eraikuntza-elementu, adibidez, tximiniak, baoen neurri desegokiak eta abar.

153. artikulua. Abeltzaintza intentsiborako eraikuntzak eta abeltegiak.

1. 188/1986 eta 148/2003 foru dekretuek abeltzaintzako ustiategiak baimentzeko ezarritako baldintza teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumen arlokoak bete beharko dituzte.

2. Eraikuntzaren muga (estalitako gunea zein estali gabea barne) hiri lurzoru edo lurzoru urbanizagarriaren mugatik 400 m-ra, gutxienez, kokatu beharko da.

3. Espezie bereko azienda duten bi abeltegiren arteko gutxieneko distantzia 500 m izanen da, salbu eta 120 A.L.U. edo gehiagoko zerritegien kasuan; horien arteko gutxieneko distantzia 1.000 m izanen da.

4. Eraikuntza horrek oinplanoan okupatutako gehieneko azalera lurzatiaren %30 izanen da.

5. Hori guztia eginen da, indarra duen legeriak agindutako baldintzak bete beharra deusetan ukatu gabe.

154. artikulua. Estalpeak.

1. Estalpea ustiategiko materialak gordetzeko eraikuntza da.

2. Isurki bakarreko edo bi isurkiko estalkia izanen du; teila laua, gorrixka, forma karratu edo laukizuzenekoa; zurezko egitura, edo metalezkoa marroiz pintatuta; gehienez ere 15 m²-ko azalera eta 1,80 metroko garaiera atzealdean eta 2,5 metrokoa aurrealdean.

3. Lau aldeetatik bi eduki ahalko ditu itxita, zurezko itxiturekin, eta hauek pintatzen badira, berezko koloreari eutsiko diete. Ez dute ur hornidurarik ez argindarrik izanen. Ezta hormigoizko zolarik ere.

4. Lurzatiko muga baten ondoan kokatu beharko dira, errepideetatik edo hiritik gutxien ikusten diren tokian.

155. artikulua. Abeltzaintza estentsiborako eraikuntzak eta ongarritegiak.

1. Abeltzaintza estentsiborako eraikuntzatzat joko dira ukuiluratu gabeko ganaduarendako aterpeak.

2. Eraikuntzak estalkia eta gehienez alboko bi itxitura izanen ditu; 50 m²-tik beherako biltegia egon daiteke eraikuntzaren barnean, ongarritegietan izan ezik, horietan ez baita biltegirik onartuko.

3. Eraikuntza hiri lurzoruaren edo lurzoru urbanizagarriaren mugatik 400 m-ra, gutxienez, kokatu beharko da.

4. Espezie bereko ganadua duten bi abeltegiren arteko gutxieneko distantzia 100 m-koa izanen da.

5. Eraikuntza honek oinplanoan okupatzen duen gehieneko azalera lurzatiaren %15 izanen da.

6. Hori guztia eginen da, indarra duen legeri sektorialak agindutako baldintzak bete beharra deusetan ukatu gabe.

156. artikulua. Onura publikoko, gizarte intereseko edo obra publikoei eta azpiegiturei lotutako eraikuntzak eta instalazioak.

1. Onura publikoko, gizarte intereseko edo obra publiko eta azpiegiturei lotutako eraikuntza eta instalazioek hurrengo baldintzak beteko dituzte.

2. Eraikinen tratamendua eskualdeko eraikuntzaren eta arkitekturaren ezaugarriekin bat etorriko da ahal den heinean, konposizioaren eta bolumenaren elementuei, materialei, koloreei eta akaberei dagokienez.

3. Eraikineko fatxada bakoitzetik 6 metro baino gehiagoko tartea izanen da lurzatiaren mugaraino.

4. Eraikuntzak gehienez ere 6 m garai izanen dira. Salbuespenez garaiera hori gainditu ahal izanen da, haien funtzionamendurako ezinbestekoa izanez gero.

5. Behar bezala antolatu beharko dira sarbidea, ur hornidura, saneamendua, argindar hornidura eta abar. Horiek lurzatian bertan antolatuko dira, eta urbanizazio egokia bermatuko da beti, zoladurak eta lorategiak barne. Lurzati bakoitza berdegune batez hornituko da bere perimetroan. Soropila eta zuhaitzak izanen dira. Horien ezaugarriak Udalak zehaztuko ditu kasuz kasu.

157. artikulua. Erabileren bateragarritasuna.

Finka berean hainbat eraikuntza kokatzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Finka berean ezin izanen da mota bereko eraikuntza bat baino gehiago egin.

b) Lurzatiaren azaleraren arabera onartutako azalerak aplikatzeko, finka zenbait frakziotan zatitu, eta frakzio bakoitzari aplikatuko zaizkio lurzatiaren azalerari eta eraikuntzari buruzko baldintzak, kasuan kasuko eraikuntza motaren arabera.

158. artikulua. Bestelako eraikuntzak.

Lurzoru urbanizaezinaren kategorientzat aplikatzekoa den araudiak aurreko artikuluetan aipatutakoez bestelako eraikuntzak baimendu edo onartzen dituen kasuetan, eraikuntza horiei LAHFLko irizpide orokorrak eta berariazko legeria indarduna aplikatuko zaizkie.

5. KAPITULUA

Lurzoru urbanizaezineko baldintza partikularrak

1. ATALA

Babestu beharreko lurzoru urbanizaezinaren hirigintza araubidea

159. artikulua. Lurzoru babestuaren araubide orokorra.

1. Babestu beharreko lurzoru urbanizaezinean bakarrik baimendu ahal izanen dira haren kontserbaziorako eta gozamen publikorako beharrezkoak diren eraikuntzak, instalazioak eta erabilerak, betiere lur horietan babestu beharreko balioekin bateragarriak direla justifikatzen bada.

2. Aldez aurretik jotzen da babestutako balioekin bateraezinak direla sektore-legediak edo udalerriari aplikatzekoak diren lurralde antolamenduko tresnek debekatzen dituzten erabilerak edo eraikuntzak.

3. Ordea, babesarekin bateragarritzat jotzen dira sektore-legeriak edo udalerriari aplikatzekoak diren lurralde antolamenduko tresnek lurzoruaren azpikategoria zehatz baterako ezartzen dituzten erabilerak edo eraikuntzak. Kasu honetan, legeria edo lurralde antolamenduko tresna horretan bildutako determinazioak bete beharko dira, kasu bakoitzean adierazten diren Administrazioko organoen baimenak eskuratu beharra barne.

160. artikulua. Ingurumen aldetik balioa izateagatik babestu beharreko lurzorua.

1. Kategoria honetan sailkatu dira basoak, baso-berritu nahi diren eremuak, onura publikoko mendiak, "Aldude mendia" izeneko zainketa bereziko eremua eta "Irati/Urrobi eta Erro ibaiak" izeneko Batasunaren intereseko lekua.

2. Azpikategoria honetan bildu dira NOR.1.1 planoan hala irudikatuta dauden lurrak eta, plano horretan identifikatuta ez badaude ere, larre naturalak, gune hezeak edo zohikaztegiak diren beste lur guztiak.

3. Lurzoru mota honetan honako babes araubidea aplikatuko da:

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak:

-Erabilera debekatuak: landaretza erretzea, eta lur-mugimenduak behar dituzten eraikuntzaz kanpoko erabilerak, 140. artikuluan azaltzen direnak.

-Erabilera baimengarriak: lur mugimendurik behar ez duten eraikuntzaz kanpoko jarduerak, 140. artikuluan aipatzen direnak.

b) Eraikuntzako jarduerak:

-Erabilera baimengarriak: ingurumen hezkuntzarako eraikuntza, instalazio eta azpiegiturak, oihan-lurzoruaren zerbitzurako baso instalazioak, eta obra publikoak eta azpiegiturak egiteko, mantentzeko eta haien zerbitzurako behar diren eraikuntza eta instalazioak.

-Erabilera debekatuak: eraikuntzazko gainerako jarduerak, 140.3 artikuluan aipatzen direnak.

4. "Aldude mendia" izeneko BIL eta ZBEan eta "Irati/Urrobi eta Erro ibaiak" izeneko BILean sartutako lurzoruan, artikulu honetan eta aurrekoan ezarritako araubide orokorraz gain, kasuan kasuko kudeaketa planak ezartzen ditzakeen baldintzak hartu beharko dira kontuan, bai eta Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzko Foru Legeak leku horietarako egindako aurreikuspenak ere.

5. Aurizko udalerrian dauden eta Plan honen planoetan mugatu diren onura publikoko mendietan, artikulu honetan oro har ezarritako baldintzez gain, Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko otsailaren 17ko 13/1990 Foru Legeak ezarritako araubidea aplikatuko da.

6. Ondorioz, mendi horietako bakoitzaren azaleraren %5ean, gutxienez, gizakiek ezin izanen dute esku hartu. Beraz, artikulu honetan ezarritako edozein erabilera baimendu edo onartu aurretik, eremua zehaztu beharko da, mendiaren titularren eta Basogintzako Administrazioko eta Ingurumeneko titularren arteko akordioaren bidez.

7. Gainera, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak onetsitako Ur jabari publikoari buruzko Erregelamenduak zehazten du "Irati/Urrobi eta Erro" izeneko BILeko ibai eta erreken bazterrak babesteko araubidea.

8. Ondorioz, debekatuta dago edozein eraikuntza zortasun eremuan: udal mugapeko erreka eta ibaien ur-ibilguaren ertzetik neurtu beharreko 5 m-ko zerrendan.

9. Ur-ibilguaren mugatik neurtuta 100 m-ko zabalera duen txukuntasun eremuan, Ebroko Ur Konfederazioaren baimena beharko da eraikuntzazko edozein jarduera egiteko. Baimen hori beharrezkoa izanen da zortasun zerrendan landaketak egiteko ere.

161. artikulua. Arriskuei aurrea hartzeko babestu beharreko lurzorua.

1. Kategoria honetan sartu dira urpean geratzeko arrisku handia duten lurrak.

2. Araudi sektorialean xedatutakoa deusetan galarazi gabe, lurzoru mota honi honako babes araubidea aplikatuko zaio:

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak:

-Erabilera debekatuak: landaretza erretzea, eta lur-mugimenduak behar dituzten eraikuntzaz kanpoko erabilerak, 140. artikuluan azaltzen direnak.

-Erabilera baimengarriak: lur mugimendurik behar ez duten eraikuntzaz kanpoko jarduerak, 140. artikuluan aipatzen direnak.

b) Eraikuntzako jarduerak:

-Erabilera baimengarriak: interes publikoko ekipamenduak baimengarriak izanen dira administrazio eskudunak funtsezko garrantzia dutela irizten badio eta seguruagoa den lurzoru egokirik ez badago.

-Erabilera debekatuak: eraikuntzazko gainerako jarduerak, 140. artikuluan aipatzen direnak.

3. Gainera, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak onetsitako Ur jabari publikoari buruzko Erregelamenduak udalerriko ibai eta erreken ondoko guneen babes araubidea zehaztuko du.

4. Ondorioz, debekatuta dago edozein eraikuntza zortasun eremuan: udal mugapeko erreka eta ibaien ur-ibilguaren ertzetik neurtu beharreko 5 m-ko zerrendan.

5. Ur-ibilguaren mugatik neurtuta 100 m-ko zabalera duen txukuntasun eremuan, Ebroko Ur Konfederazioaren baimena beharko da eraikuntzazko edozein jarduera egiteko. Baimen hori beharrezkoa izanen da zortasun zerrendan landaketak egiteko ere.

162. artikulua. Ingurumen balioa izateagatik babestu beharreko lurzorua: "Ibai inguruak".

1. Azpikategoria honetan sartu dira ur jabari publikoa eta udalerriko ibai-erreka guztien ertzetako 5 metroko zortasun eremuak, baita ur bazterreko landaredia, hezeguneak, zingirak eta zohikaztegiak ere.

2. Lurzoru mota honetan honako babes araubidea aplikatuko da:

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak:

-Erabilera debekatuak: landaretza erretzea, kanpoko espezieak sartzea, erabilera aldatzea, luberritzea eta lehortzea, eta lur-mugimenduak behar dituzten eraikuntzaz kanpoko erabilerak, 140. artikuluan azaltzen direnak.

-Erabilera baimengarriak: lur mugimendurik behar ez duten eraikuntzaz kanpoko jarduerak, 140. artikuluan aipatzen direnak.

b) Eraikuntzako jarduerak:

-Erabilera baimengarriak: ingurumen hezkuntzarako eraikuntza, instalazio eta azpiegiturak, eta obra publikoak eta azpiegiturak egiteko, mantentzeko eta haien zerbitzurako behar diren eraikuntza eta instalazioak.

-Erabilera debekatuak: eraikuntzazko gainerako jarduerak, 140,3. artikuluan aipatzen direnak.

3. Gainera, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak onetsitako Ur jabari publikoari buruzko Erregelamenduak udalerriko ibai eta erreken ondoko guneen babes araubidea zehaztuko du.

4. Ondorioz, debekatuta dago edozein eraikuntza zortasun eremuan: udal mugapeko erreka eta ibaien ur-ibilguaren ertzetik neurtu beharreko 5 m-ko zerrendan.

5. Ur-ibilguaren mugatik neurtuta 100 m-ko zabalera duen txukuntasun eremuan, Ebroko Ur Konfederazioaren baimena beharko da eraikuntzazko edozein jarduera egiteko. Baimen hori beharrezkoa izanen da zortasun zerrendan landaketak egiteko ere.

163. artikulua. Kultur balioa izateagatik babestu beharreko lurzorua: Multzo Historikoa, Done Jakue bidea eta Altxonbidea.

1. Azpikategoria honetan sartu dira hirigune historikoaren mendebaldean eta Aurizko Multzo Historikoaren (99/2008 Foru Dekretuak Interes Kulturaleko Ondasun deklaratua) mugen barnean dagoen lurzoru urbanizaezina, Done Jakue bidea eta 26. Iraganbidea. Horien mugak PGM.NOR.1.1N eta PGM.NOR.1.1S planoetan ageri dira.

2. Eremu horietan guztietan debeku dira eraikuntzak dituzten jarduerak, jada finkatuta dauden eraikuntzak ez badira. Aipatutako ondarearen edo haren natur ingurunearen ikerketari, kontserbazioari, aisiari eta hezkuntzari lotutako instalazioak eta azpiegiturak ere salbuetsiko dira.

3. Aurizko Multzo Historikoko IKOan dagoen lurzoruaren baldintza partikularrak interes kulturaleko ondasun hori babesteko Plan Berezian ezarriko dira.

164. artikulua. Kultur balioa izateagatik babestu beharreko lurzorua: interes arkeologikoa duena.

1. Kultur balioa izateagatik babestu beharreko lurzoru urbanizaezinean, interes arkeologikoa duten eremu batzuk mugatu dira.

2. Eremu horietan debeku da lurra mugitu edo erauztea berekin dakarren edozein jarduera.

3. Ikerketa eta kontserbazioarekin, aisiarekin eta hezkuntzarekin zerikusia duten jarduerak soilik onartuko dira. Aplikatu beharrekoa izanen da urriaren 3ko 21/1986 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean arkeologiako azterlanak, balio-emateak, indusketak eta prospekzioak egiteko lizentziak nola eman arautzen duena, edo hura ordezten duen araudia.

4. Beste edozein jarduerak Vianako Printzea Erakundearen baimena beharko du.

165. artikulua. Kultur balioa izateagatik babestu beharreko lurzorua: Done Jakue bidea eta abelbideak.

1. Done Jakue Bidearen babes araubidea bat etorriko da legeria indardunarekin eta, batik bat, abenduaren 14ko 290/1988 Foru Dekretuarekin, Done Jakue Bidearen Nafarroako tartea behin betiko mugatu eta hura babesteko araubidea ezarri baitzuen. Zehazki, hiru metroko zortasun eremua dago, bide horren kanpo ertzetik neurtuta, eta ingurunea babesteko 30 metroko zerrenda, hau ere bidearen kanpoko ertzetik neurtuta.

2. Zortasun eremuan:

a) Debekaturik daude eraikuntzako jarduera guztiak, salbu eta instalazioak eta azpiegiturak.

b) Eraikuntzaz kanpoko jarduerei dagokienez: debekaturik daude meatzeen ustiapena, legar eta hondarrak ateratzea, harrobiak eta matarrasa, eta onartuko da zuhaitzak landatu eta Done Jakue bideko gainerako elementu osagarriak instalatzea. Lur mugimenduak berekin dakartzaten gainerako jarduerak baimendu ahal izanen dira.

3. Babes zerrendan:

a) Eraikuntzako jarduerak baimendu ahal izanen dira, Done Jakue bidea eta inguruak kontserbatu, hobetu eta gozatzeko azpiegitura eta instalazioak baldin badira.

b) Eraikuntzaz kanpoko jarduerei dagokienez: debeku da matarrasa, eta baimendu ahalko dira lur mugimenduak, luberritzea, landaretza erretzea, zur aprobetxamendua eta egurrarena.

4. Bi eremu horietan erabilera-baimenak emateko, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko kontseilariaren ebazpenaren aurretik, Vianako Printzea Institutuak aldeko txostena eman beharko du.

5. 26-Iraganbiderako babes araubidea indarra duen legedian ezarritakoari lotuko zaio, zehazki Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legean eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 112.2 artikuluan. Hain zuzen ere, hiru metroko zortasun eremua izanen da, bideen kanpoko ertzetik neurtuta, eta bertan lurra mugitzea dakarten eraikuntzako jarduerek baimena beharko dute. Debekatuta daude eraikuntzako jarduera guztiak, azpiegiturak izan ezik, eta azken horiek baimena beharko dute.

166. artikulua. Azpiegituretarako babestu beharreko lurzorua.

1. Lehendik dauden oinarrizko edo garraioko azpiegiturek okupatzen edo ukitzen dituzten lurrek osatzen dute azpikategoria hau.

2. Lehendik dauden azpiegiturek okupatzen edo ukitzen dituzten espazioetarako babes araubidea indarra duen legeria sektorialean eta bereziki Nafarroako Errepideen Babesari buruzko urriaren 10eko 11/1986 Foru Legean edo hori ordezten duenean ezarritakoari lotuko zaio.

3. Horren ondorioz eta Lege horren 8. artikuluarekin bat, errepidearen kanpoko ertzetik 18 m-ra egonen da eraikuntza lerroa.

4. Lerro horrek mugatutako zerrendan debekaturik daude edozein eraikin mota egiteko, berreraikitzeko edo handitzeko obrak. Higiene, apaintasun eta kontserbaziorako ezinbesteko obrak egin ahalko dira, aldez aurretik foru organo eskudunak baimena emanda.

5. Gainerako bide publikoek 3 metroko zortasun eremua izanen dute, bidearen kanpoko ertzetik neurtuta, bi alboetara. Eremu horretan honako babes araubidea aplikatuko da:

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak.

-Erabilera debekatuak: meategiak ustiatzea, legarra eta harea ateratzea, harrobiak, eta matarrasa.

-Erabilera baimengarriak: lur mugimenduak eragiten dituzten gainerako jarduerak.

-Erabilera onartuak: araudi honen 140. artikuluan aipatutako gainerako jarduerak.

b) Eraikuntzako jarduerak.

-Erabilera baimengarriak: azpiegiturak.

-Erabilera debekatuak: araudi honen 140. artikuluan aipatutako gainerako jarduerak.

167. artikulua. Natura aldetik ustiatzeko babestu beharreko lurzorua.

1. Azpikategoria honetan sartzen dira abeltzaintzarako erabil daitezkeen belardi eta larreak, mazeletan kokatuak, lehentasunez herrilurretan.

2. Lurzoru mota honetan honako babes araubidea aplikatuko da:

Eraikuntzaz kanpoko jarduerak:

-Erabilera baimengarriak: berekin lur mugimendua dakarten eraikuntzaz kanpoko jarduera hauek: pista edo bide berriak irekitzea, landaretza erretzea, meatzaritza, legarra eta harea ateratzea, eta harrobiak.

-Erabilera onartuak: lur mugimendurik behar ez duten eraikuntzaz kanpoko jarduerak, 140. artikuluan aipatzen direnak.

a) Eraikuntzako jarduerak:

-Erabilera baimengarriak: ondoko erabilera hauetarako edo haiei lotutako eraikuntza eta instalazioek baimena beharko dute:

  • Herri lanen exekuzioa, mantentzea eta zerbitzua.
  • Beren ezaugarriengatik landa lurzoruan eta, beraz, lurzoru urbanizaezinean kokatu behar diren ekipamenduak.
  • Kirol eta aisiako jarduerak.
  • Azpiegiturak.

-Erabilera debekatuak: eraikuntzazko gainerako jarduerak, 140. artikuluan aipatzen direnak.

2. ATALA

Gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren hirigintza araubidea

168. artikulua. Gorde beharreko lurzoruaren araubide orokorra.

1. Oro har eraikuntzako jarduerek baimena behar dute, deusetan ukatu gabe Hirigintzako Udal Plan honek eraikuntza jakin batzuetarako eta gorde beharreko lurzoru urbanizaezineko zenbait azpikategoriatarako ezartzen dituen debekuak.

2. Eraikuntzen araubide orokor horren salbuespen gisa, natura aldetik ustiatzeko gorde beharreko lurzoruan onartuko dira estalpeak, 144. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badira. Horrelako kasuetan, beraz, Udalaren lizentzia behin-behineko baimena izanen da.

3. Estalpea kokatu nahi den finkaren jabeari edo errentatzaileari bakarrik eman ahalko zaio lizentzia hori, baldin eta lehendik ez badu beste estalperen bat edozein jaberen lurretan.

4. Eraikuntzaz kanpoko jarduerak onartu ahal izanen dira, Plan honek ezarritako berariazko araubidean lurzoruaren azpikategoria jakin batzuetarako debekatu ezean.

169. artikulua. Paisaiaren aldetik duen balioagatik gorde beharreko lurzorua.

1. Azpikategoria honetan sartu dira nekazaritzako kalitate ertain edo handiko lurzoruak; baita abeltzaintza estentsiborako erabiltzen diren belardi eta bazkalekuak ere, ibarraren behealdean daudenak, hirigunearen ondoan.

2. Lurzoru mota honetan honako babes araubidea aplikatuko da:

Eraikuntzaz kanpoko jarduerak:

-Erabilera baimengarriak: berekin lur mugimendua dakarten eraikuntzaz kanpoko jarduera hauek: pista edo bide berriak irekitzea, landaretza erretzea, meatzaritza, legarra eta harea ateratzea, eta harrobiak.

-Erabilera onartuak: lur mugimendurik behar ez duten eraikuntzaz kanpoko jarduerak, 140. artikuluan aipatzen direnak.

a) Eraikuntzako jarduerak:

-Erabilera baimengarriak: ondoko erabilera hauetarako edo haiei lotutako eraikuntza eta instalazioek baimena beharko dute:

  • Herri lanen exekuzioa, mantentzea eta zerbitzua.
  • Beren ezaugarriengatik landa lurzoruan eta, beraz, lurzoru urbanizaezinean kokatu behar diren ekipamenduak.
  • Kirol eta aisiako jarduerak.
  • Azpiegiturak.

-Erabilera debekatuak: eraikuntzazko gainerako jarduerak, 140. artikuluan aipatzen direnak.

3. Gainera, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak onetsitako Ur jabari publikoari buruzko Erregelamenduak udalerriko ibai eta erreken ondoko guneen babes araubidea zehaztuko du. Ondorioz, debekatuta dago edozein eraikuntza zortasun eremuan: udal mugapeko erreka eta ibaien ur-ibilguaren ertzetik neurtu beharreko 5 m-ko zerrendan.

4. Ur-ibilguaren mugatik neurtuta 100 m-ko zabalera duen txukuntasun eremuan, Ebroko Ur Konfederazioaren baimena beharko da eraikuntzazko edozein jarduera egiteko. Baimen hori beharrezkoa izanen da aurreko atalean aipatutako zortasun zerrendan landaketak egiteko ere.

170. artikulua. Ingurumen balioa izateagatik gorde beharreko lurzorua.

Azpikategoria honetan zuhaitz hesiak sartu dira, udalerrian garrantzi nabarmena dutenak, paisaiaren aniztasunerako elementuak eta ahalmen handiko lotune ekologikoak direlako. NOR.1.1 planoan irudikatu dira.

1. Lurzoru mota honetan honako babes araubidea aplikatuko da:

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak:

-Erabilera debekatuak: landaretza erretzea, matarrasa, kanpoko espezieak sartzea, eta lur mugimenduak eragiten dituzten eraikuntzaz kanpoko erabilerak, 140. artikuluan aipatutakoak.

-Erabilera baimengarriak: lur mugimendurik behar ez duten eraikuntzaz kanpoko jarduerak, 140. artikuluan aipatzen direnak.

b) Eraikuntzako jarduerak:

-Erabilera baimengarriak: ingurumen hezkuntzarako eraikuntza, instalazio eta azpiegiturak, eta obra publikoak eta azpiegiturak egiteko, mantentzeko eta haien zerbitzurako behar diren eraikuntza eta instalazioak.

-Erabilera debekatuak: eraikuntzako gainerako jarduerak, 140,3. artikuluan aipatzen direnak.

171. artikulua. Natura aldetik ustiatzeko gorde beharreko lurzorua.

1. Azpikategoria honetan sartu dira nekazaritzako kalitate ertain edo handiko lurzoruak; baita abeltzaintza estentsiborako erabiltzen diren belardi eta bazkalekuak ere.

2. Lurzoru mota honetan honako babes araubidea aplikatuko da:

Eraikuntzaz kanpoko jarduerak:

-Erabilera baimengarriak: berekin lur mugimendua dakarten eraikuntzaz kanpoko jarduera hauek: pista edo bide berriak irekitzea, landaretza erretzea, meatzaritza, legarra eta harea ateratzea, eta harrobiak.

-Erabilera onartuak: lur mugimendurik behar ez duten eraikuntzaz kanpoko jarduerak, 140. artikuluan aipatzen direnak. Eraikuntzako jarduerak:

-Erabilera baimengarriak: ondoko erabilera hauetarako edo haiei lotutako eraikuntza eta instalazioek baimena beharko dute:

  • Nekazaritza eta baratzezaintza lanari laguntzeko eraikuntza eta instalazioak.
  • Mintegiak eta berotegiak.
  • Estalpeak.
  • Abeltzaintza estentsiborako eraikinak eta ongarritegiak.
  • Abeltzaintza intentsiboa.
  • Nekazaritzako biltegiak.
  • Etxeko ukuiluak.
  • Abeltegiak.
  • Herri lanen exekuzioa, mantentzea eta zerbitzua.
  • Beren ezaugarriengatik landa lurzoruan eta, beraz, lurzoru urbanizaezinean kokatu behar diren ekipamenduak.
  • Kirol eta aisiako jarduerak.
  • Lurzoru urbanizaezinean kokatu beharreko industria jarduerak.
  • Azpiegiturak.

-Erabilera debekatuak: eraikuntzako gainerako jarduerak, 140. artikuluan aipatzen direnak.

3. Gainera, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak onetsitako Ur jabari publikoari buruzko Erregelamenduak udalerriko ibai eta erreken ondoko guneen babes araubidea zehaztuko du. Ondorioz, debekatuta dago edozein eraikuntza zortasun eremuan: udal mugapeko erreka eta ibaien ur-ibilguaren ertzetik neurtu beharreko 5 m-ko zerrendan.

4. Ur-ibilguaren mugatik neurtuta 100 m-ko zabalera duen txukuntasun eremuan, Ebroko Ur Konfederazioaren baimena beharko da eraikuntzazko edozein jarduera egiteko. Baimen hori beharrezkoa izanen da aurreko atalean aipatutako zortasun zerrendan landaketak egiteko ere.

172. artikulua. Azpiegituretarako gorde beharreko lurzorua.

1. Azpikategoria honetan biltzen dira aurreikusi diren baina dokumentu hau egiteko unean oraindik exekuzio proiektuan sartu gabe dauden oinarrizko edo garraioko azpiegiturek okupatu edo ukitutako lurrak.

2. Espazio hauetarako babes araubidearen xedea da etorkizunean azpiegiturak ezartzeko eragozpen izan daitezkeen ekintzak saihestea. Zehazki:

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak.

-Erabilera debekatuak: meategiak ustiatzea, legarra eta harea ateratzea eta harrobiak ustiatzea.

-Erabilera baimengarriak: lur mugimenduak eragiten dituzten gainerako jarduerak.

-Erabilera onartuak: araudi honen 140. artikuluan aipatutako gainerako jarduerak.

b) Eraikuntzako jarduerak.

-Erabilera baimengarriak: azpiegiturak, aurreikusitako azpiegitura eragozten ez badute.

-Erabilera debekatuak: araudi honen 140. artikuluan aipatutako gainerako jarduerak.

173. artikulua. Garapen eredua babesteko gorde beharreko lurzorua.

1. Azpikategoria honetako lurrak, nekazaritzarako duten kalitatea gorabehera, gorde beharrekoak dira herrigunetik hurbil egoteagatik, bestela arriskuan egon daitekeelako herriaren irudia, baita etorkizuneko hazkundea ere.

2. Lurzoru mota honetan honako babes araubidea aplikatuko da:

Eraikuntzaz kanpoko jarduerak:

-Erabilera debekatuak: meategiak ustiatzea, legarra eta harea ateratzea eta harrobiak ustiatzea.

-Erabilera baimengarriak: pista edo bide berriak egitea, eta lur mugimenduak eragiten dituzten gainerako jarduerak.

-Erabilera onartuak: eraikuntzaz kanpoko gainerako jarduerak, 140. artikuluan aipatzen direnak.

a) Eraikuntzako jarduerak:

-Erabilera baimengarriak: ondoko erabilera hauetarako edo haiei lotutako eraikuntza eta instalazioek baimena beharko dute:

  • Herri lanen exekuzioa, mantentzea eta zerbitzua.
  • Azpiegiturak.

-Erabilera debekatuak: eraikuntzako gainerako jarduerak, 140. artikuluan aipatzen direnak.

174. artikulua. Jarduera berezietarako erabiltzeko gorde beharreko lurzorua: "Enklabeak".

1. Azpikategoria honetan sartu dira gaur egun kasu bakoitzean adierazten diren eraikuntzek eta erabilerek okupatzen dituzten lurrak.

2. Hona hemen enklabe bakoitzean gaur egun dauden eraikuntzen erabilerak:

E1. Abeltzaintzako poligonoa.

E2. La Cadena. Sozietatea.

E3. Biltegia, lantegia, supermerkatua.

E4. Bi etxebizitza elkarri atxikita, eraikin bakarra osatzen dutela.

E5. Guardia Zibilaren kuartela.

E6. Suhiltzaileak, eta etxebizitzak dituen eraikin bat (Irrintzi).

E7. Arrobiko etxaldea eta borda.

3. Enklabeetan dauden eraikuntza eta instalazioak finkatuta geldituko dira gaur egun duten bolumenarekin eta erabilerarekin.

4. Finkatutako eraikuntzetan, erabilera eta segurtasuna hobetzea berekin dakarren edozein obra onartuko da, obren norainokoa mugatu gabe, are berreraikitze partziala edo erabatekoa ere. Lurzoru gehiago okupatzea (eraikina handituz edo ataripeak eginez) edo azalera eraikia handitzea berekin dakarren edozein eraikuntza, ordea, baimengarria izateko, ondoriozko eraikuntzak enklabearen inguruko lurzoruaren kategoriari eta azpikategoriari aplikatu beharreko araudian ezarritako baldintzak bete behar ditu.

5. Hala, erabileraren aldaketa baimengarria izanen da baldin eta enklabearen inguruko lurzoruaren kategoriarako eta azpikategoriarako ezarritako baldintzak betetzen baditu.

175. artikulua. Jarduera berezietarako erabiltzeko gorde beharreko lurzoru urbanizaezinean ("Enklabeak") lehendik dauden borda eta biltegiak.

1. Plan Orokor honek indarra hartzeko garaian ondoko lurzati hauek badute bordaren bat edo biltegi gisa erabiltzen den eraikuntzaren bat: 2. poligonoko 12. lurzatia; 6. poligonoko 93., 96. eta 99. lurzatiak. 5. poligonoko 121. eta 142. lurzatiak.

2. Denak orain dela lau urte baino gehiago eraikiak dira; beraz, finkatutzat jotzen dira ondorio guztietarako. Debekaturik dago haiek handitzea.

3. ATALA

Ingurumen balio berezia duten eremuetako lurzoruaren hirigintza araubidea

176. artikulua. Batasunaren intereseko lekuak.

1. "Aldude mendia" izeneko BIL eta ZBEaren eta "Irati/Urrobi eta Erro ibaiak" izeneko BILaren eremuetan, dagokien lurzoru-azpikategoriagatik aplikatu beharreko araubide orokorraz gain, honakoak hartu beharko dira kontuan:

2. Kasuan kasuko kudeaketa planean ezartzen diren baldintzak.

3. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legeak lurzoru mota honetan kokatzen diren jardueretarako ezartzen dituen eskakizunak, Ingurumen eraginaren azterlanari buruzkoak.

177. artikulua. Nekazaritzak eta abeltzaintzak eratutako paisaia babestea.

1. Udalerriko konektibitate ekologikoa eta nekazaritzak eta abeltzaintzak eratutako paisaia mantentze aldera, ingurumen balioa izateagatik gorde beharreko lurzoruaren azpikategorian sartu diren heskaiak babesteaz gainera, baldintza bereziak ezarriko dira udalerriko beste toki batzuetan dauden heskaiak mozteko.

2. Egiten ari den lurzati berrantolamenduaren eremuan, mozten diren zuhaitz eta zuhaixka hesien ordez, heskai berriak landatu beharko dira lurzati berrietako mugetan, espezie autoktonoak erabiliz. Landaketa berriaren tamaina ordeztu beharrekoaren adinakoa izanen da.

V. TITULUA

Ondare kultural eta historikoa babesteko araudia

1. KAPITULUA

178. artikulua. Babesaren xedea eta sistematika.

1. Hirigune zaharrean, interes historiko eta kulturaleko ondarea babesteko tresna Aurizko Multzo Historikoaren Babes Plan Berezia (BPB) izanen da. Aurizko Multzo Historikoa interes kulturaleko ondasun deklaratu zuen irailaren 15eko 99/2008 Foru Dekretuak (2008ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3an).

2. Ondorioz, Udal Plan Orokorreko titulu honen bidez, interes kulturaleko ondasun horren eremutik kanpo dauden ondasunak bakarrik babestuko dira. Horietatik gehienak lurzoru urbanizaezinean kokaturik daude.

3. Araudi honen II. eranskinean Ondare Historiko eta Kulturala Babesteko Katalogoa dago. Babestutako ondasun bakoitzari fitxa bat egin zaio katalogo horretan.

179. artikulua. Babes mailak.

1. Interes kulturaleko ondasunak Babes Plan Berezia duela kontuan izanik, eta plan berezi horretako determinazioak Plan Orokor honen determinazioekin berdintzeko, BPBan erabilitako babes maila berak erabiliko dira hemen ere.

I. maila. Egiturazko babesa.

II. maila. Ingurumen babesa.

III. maila. Elementu berezien babesa.

2. Gainera, aztarna arkeologikoetarako eta ustez aztarna arkeologikoak izan ditzaketen eremuetarako, IV. maila ezarri da: babes arkeologikoa.

180. artikulua. Babes maila guztietarako arau orokorrak.

1. Babes araudi honetan ezarritako babesa lehenetsiko da babespeko eraikin edo elementuetan egin daitekeen beste edozein jarduketaren aldean.

2. Ondasun babestuak dauden lurzatirako edo lurzoru-kategoriarako ezarritako arau orokorrak modu subsidiarioan baino ezin izanen dira aplikatu Babes Araudian zehazturik ez dauden kontuetarako.

181. artikulua. I. maila: egiturazko babesa.

1. Honako ondasun hauei bakarrik aplikatuko zaie babes maila hori:

-Hilerria (1. fitxa).

-Arrobiko zubi erromanikoa (2. fitxa).

2. Horietan beharrezkoak diren kontserbazio obrak bakarrik onartuko dira. Hilerrian salbuespen bat eginen da, Babes Katalogoko hilerriaren fitxan azaltzen dena, "Berariazko babesa" atalean.

182. artikulua. II. maila: ingurumen babesa.

1. Eraikin hauei aplikatuko zaie:

-Errotaldea etxea (3. fitxa).

-Errota zaharra (4. fitxa).

2. Eraikin horietan kontserbazio obrak, egokitzekoak eta berregituratzekoak onartuko dira, Katalogoko fitxetan azaltzen diren berezitasunekin.

183. artikulua. III. maila: elementu berezien babesa.

1. Aurizko udal mugapean, Multzo Historikotik kanpo, babes mota hau Errolanen Gurutzeari bakarrik aplikatuko zaio (5. fitxa).

2. Kontuan izanik 2006an gurutze berria jarri zela eta hark ez duela jatorrizko gurutzearen elementurik, babesak esan nahi du gurutzea mantendu eginen dela eta, behar izanez gero, elementu hondatuak berrituko direla.

184. artikulua. IV. maila: babes arkeologikoa.

1. Honako aztarnategi hauek izanen dute babes arkeologikoa:

-Lindusko trikuharria (6. fitxa).

-Lindusko gaztelua (7. fitxa).

2. Halaber, babes mota bera aplikatuko zaie ondoko elementu eta guneei:

-Errota zaharra eta bertako ubidea (4. fitxa).

-Arrobiko bordak (9. fitxa).

-Barraundia I (9. fitxa).

-Barraundia II (10. fitxa).

-Kiñoetako bidea (11. fitxa).

-Erromatar galtzadaren trazadura (12. fitxa).

3. Babes arkeologikoak esan nahi du, kasu guztietan, 0an ezarritako determinazioak aplikatuko direla, elementuak kokatuta dauden lurzoruetarako. Babes orokor horren osagarri, fitxa bakoitzean adierazten den babes berariazkoa aplikatuko da.

I. ERANSKINA

Sektoreen hirigintza fitxak

HIRIGUNE HISTORIKOA

SR-1

SR-1 sektorea Aurizko hirigune historikoa da, XX. mendearen hasieran egindako alde berriak barne. Irailaren 15eko 99/2008 Foru Dekretuak interes kulturaleko ondasun deklaratu zuen Multzo Historikoko hiri lurzorua bera da.

Hiri sarearen ezaugarria partzelazio gotikoa da, Luzaideko bide zaharra (gaur egungo N-135 errepidea) ardatz duena. Lurzatiek aurrealde nahiko zabala dute, eta sakonera handia. Eraikuntza-bolumenen artean etxekarteak daude. Etxe gehienek lau isurkiko estalkia dute, baina zenbait kasutan, kaleari begira dauden isurkiak laburragoak dira eta, hala, pinoi trapezoidalak ageri dira. Bada bi isurkiko estalkirik ere. Jatorrizko taxua ongien gorde duten eraikuntzek bi solairu besterik ez dute (beheko solairua eta goikoa), eta sabaia, fatxadako baorik gabe. Eraikuntza batzuk lurzatiaren atzealdean daude. Horrela erdiko kaleak zabalguneak ditu, kalearen luzerak eragiten duen tentsioa arintzen dutenak. Efektu horretan lagungarria da, halaber, kalearen trazadurak iparraldeko zatian duen bihurgune leuna.

Hiri multzoa mendebaldetik mugatzen duen kaleak baratze eta belardiak ditu ondoan eta lursail horiek malda nabarmenean jaisten dira Xoringoa erreka hurbileraino. Ekialdean, lurra lauagoa denez, bordak, baratzeak eta iparreko aldean etxe batzuk multzokatu dira, eta zenbait kalexka sortu haien artean.

EGITURAZKO DETERMINAZIOAK

LURZORUAREN SAILKAPENA ETA KATEGORIAK

Hiri lurzorua

Finkatua

Azpisektorea sSR-1.1

Lurzoru urbanizaezina

Azpisektorea sSR-1.2

ERABILERA OROKORRA

Bizitegitarakoa

SEKTOREAREN GARAPENA

Sektorearen antolamendu xehakatua Aurizko Multzo Historikoaren Babes Plan Bereziaren bitartez ezarriko da. Plan horren eremua Foru Gobernuak Multzo Historikoa deklaratzean mugatu zuena bera da; hortaz, SR-1 sektoretik harago hedatzen da, hirigunearen mendebaldean dagoen lurzoru urbanizaezinean zehar Xoringoa errekaraino.

Multzo Historikoak historia eta hirigintza aldetik dituen balioen babesa ezartzen da haren antolamendurako irizpide eta oinarrizko baldintza gisa. Ondorioz, Vianako Printzea Erakundearen aldeko txostena beharko da Babes Plan Berezia onetsi, aldatu edo berrikusi ahal izateko.

SISTEMA OROKORRAK

Espazio libreak

Udaletxeko plaza

Bideak

San Nikolas kalea (N-135eko zeharkalea)

Ekipamendua

Udaletxea

publikoa

San Nikolas parrokia-eliza

publikoa

Osasun etxea

publikoa

Pilotalekua

pribatua

Transformadorea

publikoa

Gas biltegia

publikoa

SEKTOREKO DETERMINAZIO XEHAKATUAK

Aurizko Multzo Historikoaren Babes Plan Bereziaren bitartez ezarrita daude

HEGOALDEKO SARRERA

SR-2

SR-2 sektorea Aurizko hirigunearen handitze txiki bati dagokio. 1992ko Arau Subsidiarioetan aurreikusitako handitze horretan, hiru etxebizitza eraiki dira hegoaldeko sarreran, eta beste bi egiteko lurzorua dago gaur egun.

EGITURAZKO DETERMINAZIOAK

LURZORUAREN SAILKAPENA ETA KATEGORIAK

Hiri lurzorua

Finkatua

ERABILERA OROKORRA

Bizitegitarakoa

SEKTOREAREN GARAPENA

Udal Plan Orokorrak ezarriko du sektorearen antolamendu xehakatua

Egiturazko elementu bakarra N-135 errepidea da

DETERMINAZIO XEHAKATUAK

PARTZELAZIORAKO BALDINTZAK

Gutxieneko lurzati eraikigarriak 14 metroko frontea izan beharko du errepideari begira.

FORMA BALDINTZAK

Eraikuntzek Udal Plan Orokorrean ezarritako Eraikuntzari buruzko Ordenantza Orokorra bete beharko dute, eta errespetatu PGM.NOR.3.2S planoan ageri diren lerrokadurak, gutxienez 25 metroko distantzia bermatzen dutenak galtzadaren ertzetik (jada finkatuta dagoen eta distantzia hori betetzen ez duen eraikuntza salbuetsiko da); gainera, lurzatiko muga guztietatik gutxienez 3 metro atzeraeman behar dira.

Eraikuntzaren gehieneko garaiera:

Beheko solairua, eta estalkipeko beste solairu bat

Gehieneko garaiera teilatu-hegaleraino: 7,00 m.

ERABILERA BALDINTZAK

Familia bakarreko etxebizitza bakartua. Etxebizitza bakarra onartuko da lurzati bakoitzeko, 6. poligonoko 53. lurzatian eta 5. poligonoko 265. lurzatian izan ezik; horietako bakoitzean 3 etxebizitza daude eta finkatuta geldituko dira.

ARETXEKOSARO

SR-3

SR-3 sektorea hirigune historikoaren hego-ekialdean dago. Barnean ditu alde horretan hirigunea mugatzen duen kalea eta kale horren ekialdean dagoen lurzati pribatu txiki bat, Erro etxeko eraikuntza osagarri baten kokalekua.

Udal Plan Orokorrak toki horretan aurreikusten du udalerriko hiri garapen bakarra egitea, topografia egokia baliatuz. Bizitegitarako eraikuntzak proposatzen dira, hirigune historikoko ohiko tipologiaren antzekoa izanen dutenak, baina lurzati handiagoetan, hobeki aireztatu eta argiztatu daitezen.

EGITURAZKO DETERMINAZIOAK

LURZORUAREN SAILKAPENA ETA KATEGORIAK

Hiri lurzorua

Finkatua

Azpisektorea sSR-3.2

Lurzoru urbanizagarria

Sektorizatua

Azpisektorea sSR-3.1

BANAKETA EREMUA

Ez da banaketa eremurik mugatu hiri lurzorurako

Lurzoru urbanizagarriko sSR-3.1 azpisektorea banaketa eremu bakarrean sartuta dago.

ERABILERA OROKORRA

Bizitegitarakoa

SEKTOREAREN GARAPENA

Udal Plan Orokorrak ezarriko du sektorearen antolamendu xehakatua

LURZORU URBANIZAGARRIKO sSR-3.1 SEKTOREAREN ZAMAK

35/2002 Foru Legearen 100.c) artikuluan ezarritakoaren arabera, sektorearen sustatzaileak ordaindu eta gauzatu beharko du jarduketa eremutik kanpoko sistema orokorrekiko loturako azpiegitura.

Kasu honetan, ur hornidura, saneamendu eta argindar sareekiko loturak ez dira handiak; hala ere, hiri lurzoruko azpisektorearen zati batzuk berriro urbanizatu beharko dira, bi azpisektoreetako espazio publikoa homogeneoa eta etenik gabea izan dadin.

Irizpide eta oinarrizko baldintza hauek ezartzen dira sektore horren antolamendurako:

Ibilgailuentzako bide bat, hegoaldean San Nikolas kalearekin bat eginen duena (SR-1 - Hirigune Historikoa sektorean zehar) eta iparraldean Orreaga kalearekin (SR-3 - Larrañeta sektorean); bide horren eta Hirigune Historikoko (SR-1) ekialdeko mugaren artean, espazio libre bat egokituko da, landareduna, Multzo Historikoa inguratu eta haren balioa nabarmenduko duena.

Antolamenduan lurzoru publikoa gorde beharko da etorkizunean hirigunea mendebalderantz handitu ahal izan dadin. Hala, lurrak gordeko dira lurzoru urbanizagarriaren hegoaldeko mugan, eta, bestetik, Hirigune Historikoan Erxauri eta Bernatena etxeen artean dagoen kalearen segidan.

PGM.NOR.3.2 planoan azaltzen da elementu horien (bidea eta espazio librea) gutxi gorabeherako kokapena.

LURZORU URBANIZAGARRIKO AZPISEKTOREAREN GEHIENEKO APROBETXAMENDUA

APROBETXAMENDURAKO ESKUBIDEA DUEN AZALERA

12.038,70 m2

HIRIGINTZAKO APROBETXAMENDUA GUZTIRA

4.330,96 AU

BANAKETA EREMUAREN EREDU-APROBETXAMENDUA

0,36 AU/m2

Gehieneko etxebizitza kopurua

26

Babes publikoko etxebizitzen gutxieneko portzentajea

%50

Etxebizitza kopuruaren %50a zenbaki hamartarra izanez gero, beheragoko zenbaki osoa hartuko da.

HOMOGENEIZAZIO KOEFIZIENTEAK

Etxebizitza librea (azalera eraikia)

1,00

Babes ofizialeko etxebizitza (azalera eraikia)

0,70

Bizitegitarako lurzatia (eraikuntzak okupatua edo ez)

0,10

DETERMINAZIO XEHAKATUAK

Hiri lurzoruko sSR-3.1 azpisektorea

Bidetarako lurzoru publikoak eta lurzati pribatu bakar batek (6. poligonoko 76. lurzatia) osatzen dute. Lurzatian badago eraikuntza bat, Erro etxeko etxebizitzen osagarri den biltegia, hain zuzen ere. Eraikuntza finkatuta geldituko da lurzatiaren okupazioari, azalera eraikiari eta bolumenari dagokienez; lurzatiko itxiturari Ordenantzan elementu horietarako ezarritako baldintzak aplikatuko zaizkio. Gaur egun badago leiho bat eraikuntza hori sSR-3.2 sektoretik bereizten duen horman, eta gaur egun duen tamainarekin finkatuko da.

Lurzoru urbanizagarriko sSR-3.2 sektorea

Plan Orokorrak, lurzoru urbanizagarriko azpisektore honetan, exekuzio unitate bakarra mugatzen du, eta hirigintzako aprobetxamenduak banatzen ditu PGM.NOR.3.3 planoan ageri diren hiru oinarrizko lurzatien artean, jarraian azaltzen den moduan.

BALDINTZA OROKORRAK

Exekuzio unitatearen azalera, guztira

13.715,20 m2

Aprobetxamendurako eskubidea duten lurzatiak, exekuzio unitatearen barnean

Identifikazioa

163., 164., 165. eta 167. lurzatiak partez, 6. eta 264. lurzatiak eta 166B, 166C, 166D eta 166E lurzatiak osorik.

Azalera, guztira

12.038,70 m2

Erabilera publikoko lurzorua, unitatearen barnean

Aparkalekua

161. lurzatia

951,50 m2

Berdegunea

166A

725,00 m2

Ondoriozko azalerak (jada erabilera publikokoak direnak kontuan hartu gabe)

Bideak (ibilgailuenak eta oinezkoenak) eta aparkalekua

3.986,56 m2

Berdegunea

4.853,64 m2

Lurzati pribatuak

5.229,60 m2

HIRIGINTZAKO APROBETXAMENDUA

Erabilera

Azalera eraikia

Homogeneizazio koefizientea

Hirigintzako aprobetxamendua

Partziala

Guztizkoa

Etxebizitza librea

2.632,00 m2

1,00

2.632,00 AU

4.330,96 AU

BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK

1.680,00 m2

0,70

1.176,00 AU

Lurzatia

5.229,60 m2

0,10

522,96 AU

KUDEATZEKO BALDINTZAK

Jarduketa sistema

Konpentsazioa

Exekuzio epea

4 urte. Epe hori bukatutakoan, unitatearen exekuzioa hasi gabe badago, besterik gabe lankidetza sistema ezarri ahalko da.

BIRZATIKETA PROIEKTUAREN BALDINTZAK

Birzatiketa proiektuak NOR 3.3 planoan ageri diren oinarrizko lurzatiak banatu beharko ditu, hurrengo taulan adierazten den kopurua ateratzeko, halako moduan non ondoriozko lurzati guztiek gutxienez 14 metroko frontea izanen baitute espazio publikoari begira; gainera, lurzatien arteko muga lerroek fronte horrekin perpendikularrak izan behar dute.

Oinarrizko lurzatiaren identifikazioa

Azalera

Oinarrizko lurzatiaren eraikigarritasun osoa

Ondoriozko lurzatien kopurua

PB-1

786,00 m2

656,00 m2

2

PB-2

3.192,60 m2

2.624,00 m2

8

PB-3

1.251,00 m2

1.032,00 m2

3

Lurzatiak, guztira

5.229,60 m2

4.312,00 m2

13

URBANIZAZIO PROIEKTUAREN BALDINTZAK

Urbanizazio proiektuak unitatetik kanpoko gune bat hartu beharko du barnean, PGM.NOR.3.3 planoan adierazitakoa, hain zuzen ere, urbanizazioaren akabera berdintzeko.

Proiektuak kontuan hartu beharko ditu PGM.NOR.3.2S planoan bide nagusiari jarri zaizkion sestrak; nolanahi ere, egiaztatu beharko da hondakin uren kolektorearen maldak egokiak direla estolderia sare nagusirako isurketa egokia bermatzeko.

161. lurzatian lur mugimenduak egiten badira, kontuan hartuko da bertan hilerri zaharra egon dela; gorpuzkinen bat aurkitzen bada Udalari jakinaraziko zaio, hilerri berriko hezurtegira eraman ditzan.

FORMA BALDINTZAK

Ondoriozko lurzatietako bakoitzean eraikuntza nagusi bat eta eraikuntza osagarri bat jaso ahalko dira, Udal Plan Orokorreko Eraikuntzari buruzko Ordenantzan ezarritako baldintzak betez eta PGM.NOR.3.2S planoan dauden lerrokadurak errespetatuz. Betiere, eraikuntzak gutxienez 3 metro atzeraeman beharko dira alboetako lurzatietako mugetatik.

Eraikuntza serierik eratu ez dadin, eraikuntza baten fatxadak ezin izanen du lurzati mugakideetako eraikuntzen fatxaden posizio bera izan. Horretarako, eraikuntza baten fatxada nagusitik lerrokadura ofizialeraino (D) distantzia badago, lurzati mugakideetako eraikuntzen fatxada nagusiak gutxienez D + 50 cm edo, bestela, gehienez D - 50 cm bereizi beharko dira lerrokadura ofizialetik.

Fatxaden konposizioaren errepikapena ere saihestu beharko da; Udal Plan Orokorreko Memorian ikus daitezke Ordenantza betetzen duten eraikuntza eskema batzuk, fatxada-konposizio desberdinetakoak eta, halaber, estalki mota desberdinak dituztenak. Jakina, beste aukera asko daude Ordenantzak betetzen dituzten fatxadak eratzeko.

Dagoeneko lizentzia jaso duten eraikuntzek baldintza horiek bete behar dituzte, eraiki gabe badaude ere.

Eraikuntzaren gehieneko garaiera:

Beheko solairua, eta estalkipean beste solairu bat

Gehieneko garaiera teilatu-hegaleraino: 7,00 m.

ERABILERAREN BALDINTZAK ETA INTENTSITATEA

Familia bakarreko etxebizitza bakartua; lurzati bakoitzean kokatutako eraikuntza nagusian etxebizitza bakarra edo bi etxebizitza egon daitezke.

ESPAZIO PUBLIKOAREN BALDINTZAK

Unitatean aurreikusten den bide berrian zehar aparkatzeko 70 toki izanen dira gutxienez; aparkalekuen lerroa eten eginen da araudi grafikoan seinalatutako pasaguneetan, eta tamaina ertaineko zuhaitzek ere eten eginen dute 10 metrotik behin gutxi gorabehera.

PB-1 eta PB-2 bitartean kokatutako oinezkoentzako bidea urbanizatzean kontuan hartuko da noizbait bide hori luzatu egin litekeela hiriaren garapenaren ondorioz; horretarako zuhaitzak landatuko dira ilara batean 10 bat metrotik behin, eta ilara hori luzatu eginen da norabide berean, parkean zehar, ikuztegia dagoen ingururaino.

LARRAÑETA

SR-4

Hirigune historikoa ipar-ekialderantz handitu izanaren emaitza da SR-4 sektorea. Larrañeta alderdian dago; Aetzubiko errekara doan bideak mugatzen du hegoaldean eta hirigune historikoko borda eta baratzeek mendebaldean.

Sektorearen egitura bi kalek osatzen dute: mendebaldean, Orreaga kalea SR-5 sektorean luzatzen da eta etxe gehienak berari begira daude; eta ekialdean, Larrañeta kaleak Orreaga kalearekin bat egiten du ipar muturrean. Orreaga kalearen hasierako zatian, Larrañeta kaleko bidegurutzeraino, etxeek Aurizko ohiko tipologia dute eta kalexka txikiek bereizten dituzte. Gainerako eraikuntzek tipologia libreagoa dute. Sektorearen hegoaldean, sistema orokorra den parke bat dago.

EGITURAZKO DETERMINAZIOAK

LURZORUAREN SAILKAPENA ETA KATEGORIAK

Hiri lurzoru finkatua

ERABILERA OROKORRA

Bizitegitarakoa

SEKTOREAREN GARAPENA

Udal Plan Orokorrak ezarriko du sektorearen antolamendu xehakatua.

Antolamendurako irizpide eta oinarrizko baldintza gisa, Orreaga kalea den bide loturari eta gaur egungo Espazio Libreen Sistema Orokorrari eutsi behar zaie.

SISTEMA OROKORRAK

Espazio libreak

Parkea

SEKTOREKO DETERMINAZIO XEHAKATUAK

PARTZELAZIORAKO BALDINTZAK

Gutxieneko lurzati eraikigarriak gutxienez 14 metroko frontea izan behar du espazio publikoari begira. Plano araugileetan ageri diren katastro-lurzatiak finkatuta geldituko dira eraikigarri gisa, nahiz eta aurreko baldintza hori ez bete.

FORMA BALDINTZAK

Lurzatiaren gehieneko okupazioa

Lurzatiaren %30

Eraikigarritasuna

625 m2-tik gorako lurzatietan

0,4 m²/lurzatiaren m²-ko

Gehienez 625 m2 dituzten lurzatietan

250 m2

Eraikuntzaren gehieneko garaiera:

Beheko solairua, eta estalkipeko beste solairu bat

Gehieneko garaiera teilatu-hegaleraino: 7,00 m.

Eraikuntzek Udal Plan Orokorreko Eraikuntzari buruzko Ordenantza Orokorra bete beharko dute, eta errespetatu PGM.NOR.3.2 planoan ageri diren lerrokadurak.

Jada eraikita dauden lurzatiak finkatuta geldituko dira lurzatiaren okupazioari eta eraikigarritasunari dagokienez, nahiz eta sektore honetarako ezarritako mugak gainditu.

ERABILERA BALDINTZAK

Familia bakarreko etxebizitza bakartua; lurzati bakoitzean kokatutako eraikuntza nagusian etxebizitza bakarra edo bi etxebizitza egon daitezke.

KANALEBURUA

SR-5

SR-5 sektorea sortu duen garapena jada aurreikusita zegoen 1992ko Arau Subsidiarioetan (1992ko abenduaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), baina handitu egin zen, lurzoru urbanizagarria gehituz, Arau Subsidiarioetako aldaketa baten bitartez (behin betiko onetsi zen maiatzaren 29ko 600/97 Foru Aginduaren bidez; 1997ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 13koa). Sektore honen urbanizazioa bukaturik dago; beraz, hiri lurzoru finkatuko sektorea da.

Triangelu forma nabarmena du. Hegoaldean, espazio libre gisa mantendu den sastrakadi batek mugatzen du; ekialdean, Orreaga kaleak; eta mendebaldean, N-135 errepideak. Bi bide horiek bat egiten dute sektorearen iparraldean, hilerriaren parean. Lurzati pribatuek sarrera errepidetik bertatik izan ez dezaten, errepidearen ondoan bide bat egin da, ipar muturrean Orreaga kalearekin elkartzen dena. Gainera, eraikuntzetatik errepideraino utzi beharreko zerrenda baliatu da berdegune bat egiteko errepidearen eta lurzati pribatuen artean. Sektorean badira eraikuntza zaharragoak ere, errepide ertzekoak. Arau Subsidiarioak egin baino lehen eraiki ziren, artean hirigunetik kanpo.

EGITURAZKO DETERMINAZIOAK

LURZORUAREN SAILKAPENA ETA KATEGORIAK

Hiri lurzoru finkatua

ERABILERA OROKORRA

Bizitegitarakoa

SEKTOREAREN GARAPENA

Udal Plan Orokorrak ezarriko du sektorearen antolamendu xehakatua.

Antolamendurako irizpide eta oinarrizko baldintza gisa, Orreaga kalea den bide lotura mantendu behar da, bai eta errepide ertzean eta sektorearen hegoaldeko mugan dauden espazio libreen toki sistemak ere.

SISTEMA OROKORRAK

Bideak

San Nikolas kalea (N-135eko zeharkalea)

Ekipamendua

Gizarte Etxea

publikoa

Hilerria

publikoa

SEKTOREKO DETERMINAZIO XEHAKATUAK

PARTZELAZIORAKO BALDINTZAK

Gutxieneko lurzati eraikigarriak gutxienez 14 metroko frontea izan behar du espazio publikoari begira. Egungo 5. poligonoko 244. eta 245. lurzatiak elkarri lotuta daude, gaur egungo eraikuntzak bi lurzatiak hartzen dituelako.

FORMA BALDINTZAK

Eraikuntzek Udal Plan Orokorreko Eraikuntzari buruzko Ordenantza Orokorra bete beharko dute, eta errespetatu PGM.NOR.3.2 planoan ageri diren lerrokadurak.

LURZATIAREN GEHIENEKO OKUPAZIOA ETA ERAIKIGARRITASUNA

Lurzatiaren identifikazioa

Eraikuntzaren gehieneko okupazioa

Eraikigarritasuna

282

109

219

283

107

214

284

109

219

271

73

146

272

73

146

273

80

159

274

82

164

275

80

160

276

83

166

277

87

175

226

173

345

227

178

356

228

163

327

229

149

297

230

134

268

231

118

236

238

100

300

239

100

300

Lurzatiaren identifikazioa

Eraikuntzaren gehieneko okupazioa

Eraikigarritasuna

240

100

300

241

100

300

243

140

280

244-245

140

280

278

140

280

279

140

280

Eraikuntzaren gehieneko garaiera:

Beheko solairua, eta estalkipeko beste solairu bat

Gehieneko garaiera teilatu-hegaleraino: 7,00 m.

ERABILERA BALDINTZAK

Familia bakarreko etxebizitza bakartua; lurzati batean egindako eraikuntza osoan etxebizitza bakarra egon ahalko da. Muga horretatik salbuetsiko dira 243., 244.-245., 278. eta 279. lurzatiak; horietan bi etxebizitza egon ahalko dira eraikuntza bakartuan.

IPETEA

SI-1

SI-1 sektorea 1992ko Arau Subsidiarioetan aurreikusitako industrialde txikia da. Lehenbiziko fasea burututa dago; haren xehetasun azterlana 1996an onetsi zen behin betiko (1996ko abuztuaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala). Plan Orokorrak urbanizatuta dagoen alderdira mugatu du sektorea, bertan badirelako oraindik okupatu gabeko lurzati batzuk. Arauek hiri lurzorutzat sailkatu zituzten gainerako lurrak, beren ezaugarriengatik, urbanizaezintzat sailkatzea komeni da, haien ingurumen balioak (zuhaitzak) eta topografia aintzat hartuz.

Erdiko kale batek antolatzen du sektorea. Lehendik dagoen bide batetik iristen da kale horretara, N-135 errepidearekin lotzen baitu Guardia Zibilaren kuartelaren parean. Han beste eraikuntza multzo bat dago.

EGITURAZKO DETERMINAZIOAK

LURZORUAREN SAILKAPENA ETA KATEGORIAK

Hiri lurzoru finkatua

BANAKETA EREMUA

Ez da banaketa eremurik mugatu hiri lurzorurako

ERABILERA OROKORRA

Industria eta jarduera ekonomikoak

SEKTOREAREN GARAPENA

Udal Plan Orokorrak ezarriko du sektorearen antolamendu xehakatua.

Ez da antolamendu irizpide berezirik ezarri

SEKTOREKO DETERMINAZIO XEHAKATUAK

PARTZELAZIORAKO BALDINTZAK

Gaur egungo lurzatiak gutxienekoak eta eraikigarriak dira. Lurzati eransketak onartuko dira, eta xehetasun azterlanen bidez tramitatu beharko dira. Xehetasun azterlanak beti errespetatuko ditu planoetan ezarritako lurzati hondoko gehieneko lerrokadura eta elkartutako lurzatiei dagokien gehieneko lurzati-okupazioa, araudi honetan ezarritakoaren arabera.

FORMA BALDINTZAK

Eraikuntzek errespetatu egin beharko dituzte PGM.NOR.4 planoan ezarritako lerrokadurak edo, hala behar denean, aurreko atalean aipatutako xehetasun azterlanetan finkatzen direnak.

Eraikuntzaren gehieneko garaiera, teilatu-hegalak edo erlaitzak kanpoko paramentua ebakitzen duen lerroan neurtuta, 7,00 metro izanen da; gailurrerainoko gehieneko garaiera, 10,00 metro.

Eraikuntzek solairu bakarra izanen dute baina solairuarte bat onartuko da, baldin eta eraikuntzaren oinplanoko azaleraren %40 gainditzen ez badu.

ERABILERA BALDINTZAK

Industriarako erabilerak ez du beste mugarik izanen indarra duen legeria betetzearen ondoriozkoak baino; bereziki, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legea bete behar da.

II. ERANSKINA

Interes Historiko eta Kulturaleko Ondarea Babesteko Katalogoa

Aurkibidea

I. maila. Egiturazko babesa

Hilerria

1. fitxa

Arrobiko zubi erromanikoa

2. fitxa

II. maila. Ingurumen babesa

Errotaldea etxea

3. fitxa

Errota zaharra

4. fitxa

III. maila. Elementu berezien babesa

Errolanen gurutzea

5. fitxa

IV. maila. Babes arkeologikoa

Lindusko trikuharria

6. fitxa

Lindusko gaztelua

7. fitxa

Errota zaharra eta bertako ubidea

4. fitxa

Arrobiko bordak

8. fitxa

Barraundia I

9. fitxa

Barraundia II

10. fitxa

Kiñoetako bidea

11. fitxa

Erromatar galtzadaren trazadura

12. fitxa

Aurizko Multzo Historikoa interes kulturaleko ondasun deklaratu zuen 99/2008 Foru Dekretuak. Babes Plan Berezia ezarri da multzo osoa eta barnean dituen eraikinak eta intereseko elementuak babesteko.

Iragarkiaren kodea: L1105891