90. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

26SIN/2011 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Iruñeko udal mugapeko "Arrotxapea BTA" banaketarako transformazio azpiestazioari administrazio baimena eman eta azpiestazio horren onura publikoa deklaratzen duena.

2011ko otsailaren 4an, Iberdrola, D.E.S.A.U.k "Arrotxapea BTA" izeneko banaketarako transformazio azpiestazioa egiteko administrazio baimena eta zehazki haren onura publikoa deklaratzeko estatu zuen. Ezaugarri hauek ditu:

-Titularra: Iberdrola, D.E.S.A.U.

-Instalazioa jartzeko tokia: Iruñeko 7. poligonoko 467. lurzatia.

-Instalazioaren xedea: Iruñeko argindarraren hornidura hobetzea, segurtasun eta erregulartasun bermeak emanez.

-Ezaugarri nagusiak: "Arrotxapea BTA" 66/13,8 kV-eko banaketarako transformazio azpiestazioa, instalazio hauek izanen dituena:

a) 66 kV-eko sistema elektrikoa aire zabalean, H motako konfigurazioa duena eta barra bakun zatitu izatera hel daitekeena, eta posizio hauek dituena:

Lineako bi posizio.

Transformadoreko bi posizio ebakigailuarekin.

Barrak zatitzeko posizio bat.

Neurketako bi posizio (etorkizunekoak).

b) 13,8 kV-eko barreneko sistema elektriko bat, barra bakun zatituko konfigurazioa duena, SF6-ko isolamenduarekin; bi gelaxka-modulu izanen ditu, eta guztira 20 posizio, honela banatuta:

Hamabi gelaxka lineako posizioetarako.

Bi gelaxka transformadoreko posizioetarako.

Bi gelaxka kondentsadoreen bateriako posizioetarako.

Bi gelaxka neurketako posizioetarako eta zerbitzu osagarrietarako.

Gelaxka bat barrak zatitzeko posiziorako.

Gelaxka bat barrak batzeko posiziorako.

Sistema osatzeko, aire zabalean kondentsadoreen 2 bateria jarriko dira, 3,6 MVAr-ko potentziakoa bakoitza.

c) Aire zabaleko transformazio bat, bi transformadore izanen dituena, 66/13,8 kV-eko eta 20 MVA-ko potentzia bakoitzak, eta beren lur-konexioko erresistentziak.

Azpiestazioko berezko ekipo eta zerbitzuen hornidura elektrikoa bermatzeko, zerbitzu osagarrien bi transformadore jarriko dira aire zabalean, 13,8/0,420-0,242 kV eta 50 kVA-ko potentziakoa bakoitza.

d) Deskribatu den 13,8 kV-eko sistema elektrikoa eta azpiestazioak ongi funtzionatzeko beharrezkoa den kontroleko, babeseko, komunikazioko, BTko elikadurako eta abarreko ekipamendua integratuko dituen eraikina.

-Aurrekontua: 2.045.966,00 euro.

2011ko martxoaren 8ko Diario de Navarra egunkarian eta 2011ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 8an, jendaurrean jarri zen hogei egunez eskaera hori, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, finken gaineko zortasunen eta jabeen datuekin, desjabetze prozedura gauzatu ahal izateko. Ukitutakoek ez zuten inolako alegaziorik aurkeztu.

Azaldutakoarekin bat, Enpresako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 3025/2010 Ebazpenak emandako ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1.-Administrazio baimena ematea Iberdrola, D.E.S.A.U. enpresari "Arrotxapea BTA" izeneko banaketarako transformazio azpiestazioa egiteko, Iruñeko udal mugapean.

2.-Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52., 53. eta 54. artikuluetan, eta hori garatzen duen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako.

3.-lberdrola D.E.S.A.U. enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4.-Ebazpen hau Iberdrola D.E.S.A.U.ri (Ribera de Axpe 5, 48950 Erandio, Bizkaia) eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea, bide administratiboa agortzen ez baitu, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

5.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko apirilaren 11n.-Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Iñaki Morcillo Irastorza.

Iragarkiaren kodea: F1106876