90. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-O-447

Gas Navarra, S.A.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak: Hodi bat paratzea Irunberriko udalerrian, 3.036 m luze eta 6 hazbeteko diametrokoa, Cárnicas Argalera doan 304 metroko eta 4 hazbeteko diametroko adar batekin. Hodiak lur azpitik gurutzatzen du Irati ibaia, eta airetik Zaraitzu ibaia, hodia Iratiko trenbidea zenaren zubitik zintzilik.

Eskatzailea: Gas Navarra, S.A.

Xedea: gas naturala hornitzeko adarra.

Ibilgua: Irati ibaia, Zaraitzu ibaia.

Udalerria: Irunberri (Nafarroa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko apirilaren 15ean.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: E1107569