90. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-S-249

Cadreita Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Cadreitako Udala.

Xedea: Cadreitako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Ebro ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Cadreita (Nafarroa).

Cadreitako hondakin uren isurketaren bolumena handitu egin da, eta urtean 315.000 m³-koa da egun.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), eta espedientearen fotokopia, berriz, Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko apirilaren 5ean.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: E1107498