9. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 0000184/2010 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albénizek, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Spas Galabov Kenalievek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Fomentos y Dragados del Norte S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000184/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

"Xedapen zatia:

Lehenbizikoa: Spas Galabov Kenalieven eta Fomentos y Dragados del Norte S.L.ren arteko lan harremana ebazpen honen egunean amaituta dagoela adieraztea, eta enpresa kondenatzea langileari diru kopuru hauek ordaintzera:

-Kalte-ordain gisa: 12.724,08 euro.

-Tramitazioaldiko soldaten ordainean: 11.214,45 euro.

Bigarrena: diru kopuru horiek ordaintzen ez badira, betearazpen honetan jada erabaki baita betearazpen agindu orokorra ematea eta betearazpena abiaraztea, PZLaren 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakundeetako datu-baseen aplikazio informatikoak. Zorraren printzipala 23.938,53 eurokoa da, interesak 1.436,31 eurokoak eta kostuak 2.393,85 eurokoak, azken zenbateko horiek behin-behinekoz kalkulatuta Lan Prozedurari buruzko Legearen 249. artikuluan ezarritako moduan.

Ebazpen hau alderdiei jakinaraz bekie, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dezaketela, epaitegi honi zuzendua, ebazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Luis Gabriel Martínez Rocamora Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko epaile magistratu jaunak. Fede ematen dut.

Epaile magistratua. Idazkaria.

Sinatuak.

Eta Fomentos y Dragados del Norte, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 4an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1100125