9. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Aldaketak aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2010eko ekainaren 8an eta 2010eko urriaren 27an egin bilkuretan, erabaki zuen hasiera batean onestea zenbait aldaketa 2010eko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Jendaurreko epea, 2010eko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 12an, eta 2010eko 142.ean, azaroaren 22an, argitaratutako iragarkiaren bidez ireki baitzen, erreklamaziorik gabe iragan denez, aipatu aldaketak behin betiko onetsirik geratu dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan, 202.1 artikuluari dagokionez, eta lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Argitara ematen da, aipatu Legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Erronkarin, 2010eko abenduaren 14an.-Batzordeko burua, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L1020531