9. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantzaren 8, 38 eta 41. artikuluetan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2010eko ekainaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen aldaketak Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantzaren 8, 38 eta 41. artikuluetan.

Aldaketa horren eta erregelamenduzko jendaurreko aldiaren iragarkia, 2010eko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, uztailaren 28an, baita Herriko Etxeko iragarki oholean ezarri ere. Jendaurreko epea erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Dena dela, ordenantzako aldaketak bidezko ondorio juridikoak izan ditzan, argitara ematen da haren testu osoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

8. artikuluaren testua ("Zakurrendako arau berariazkoak") honela gelditu da:

Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantzan xedatua aplikatu beharko da.

Ordenantza horretan zehaztua bete ezean, udaltzainek arau-hausleak salatuko dituzte, eta behar den zehapen espedientea irekiko zaie; hori guztia, Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantzaren X. kapituluan ("Arau-hausteak eta zehapenak") xedatuarekin bat.

38. artikuluaren testua (Arau-hauste arinak). 4. puntua kendu da, eta erregelamenduaren puntuek, 3.etik 8.era, zenbaki berriak hartu dituzte horren segidan."

41. artikuluaren testua: "Idazketa berria eman zaio. 41. Zehapenak. Honela gelditu da:

Arau-hauste arinek 60tik 150 eurora bitarteko isunak izanen dituzte zehapen; larriek 151tik 300 eurora bitartekoak, eta oso larriek 301etik 1.500 eurora bitartekoak."

Tuteran, 2010eko abenduaren 15ean.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1020614