9. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2011. urterako Udalaren aurrekontu orokor eta bakarra.
Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2010eko abenduaren 23an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu ditu, bertzeak bertze:

"1) Lesakako Udalaren 2011ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batean onestea, baita hori betearazteko oinarriak ere. Gastuak eta diru-sarrerak 2.833.080,00 euroko kopuruan orekatuta daude. Andra Mari zahar etxea erakunde autonomoarenak, berriz, 663.000,00 euroko kopuruan orekatuta daude.

2) Hori Udal Idazkaritzan ikusgai paratzea, hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-oholean iragarri eta gero, herritarrek edota interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten."

Lesakan, 2011ko ilbeltzaren 3an. Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L1100084