9. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Egoitza elektronikoa eratzea Lesakako Udalean

"Gizateriaren zenbait arok izena jaso dute haietan erabiltzen ziren teknikengatik; egun, esaten ahal da informazio eta komunikazio teknologiek eragin handia dutela gizakien arteko harremanetan eta haiek osatzen dituzten gizarteetan, bai formaren bai edukiaren aldetik."

Aurreko paragrafoa zioen azalpenari dagokio Herritarrak zerbitzu publikoetara bide elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean, herritarrei administrazio publikoekin bide telematikoen bidez komunikatzeko eskubidea ematen dien legean, alegia.

Aipatu lege hori bete beharrez, eta gure herritarrei gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat eman nahian, erabaki honen bidez sortzen da Lesakako Udalaren egoitza elektronikoa, bai eta egoitza elektroniko horri lotutako erregistro elektronikoa ere.

Hortaz, eta indarrean den legedian oinarrituz, ebatzi dut:

1. Lesakako Udalaren egoitza elektronikoa eta horri lotuta dagoen erregistro elektronikoa sortzea, dekretu honen eranskinean zehazten diren ezaugarriekin, www.lesaka.net helbide elektronikoan.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du gaurko egunetik aurrera, ordura arte diseinatutako prozedura telematikoekin.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Udalaren web orrian argitaratzea.

Lesakan, 2010eko abenduaren 13an.-Alkatea, Juan Fermín Mitxelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L1020408