9. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4682/2010 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Nora Oroz Hernández andrea, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Kudeaketako Zuzendariordetzako Obra eta Ekipamenduen Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak hala eskaturik.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Nafarroako Mendekotasun Agentziaren estatutuen 12. artikuluak Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio organo autonomoari atxikitako atalburuak, bulegoburuak edo ataletik beheragoko unitateburuak bitarte baterako izendatzeko eskumena. Estatutu horiek irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Mendekotasun Agentziaren estatutuak onetsi zituen irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat.

EBATZI DUT:

1. Nora Oroz Hernández andrea, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Kudeaketako Zuzendariordetzako Obra eta Ekipamenduen Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Mendekotasun Agentziako Kudeaketako Zuzendariordetzara, Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzura eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2010eko abenduaren 20an.-Zuzendari kudeatzailea, Begoña Rodríguez Marcos.

Iragarkiaren kodea: F1021553