9. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2011. urterako aldaketa Lagunak Udal Zerbitzuaren ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2010eko irailaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, aldaketa hasiera batean onetsi zuen "Lagunak Udal Zerbitzuaren instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean", "Lagunak Udal Zerbitzuak antolatzen dituen ikastaro edo jardueretako sarrera, inskripzio edo matrikulen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean" eta "Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean".

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2010eko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 25ean, baita Barañaingo Udalaren iragarki oholean paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko arestian aipatu aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, aipatu ordenantzetako aldaketak behin betikoz onetsitzat jotzen dira, eta haien testu osoa argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Argitara ematen da aipatu agindua betez, eta ohartarazten da ezen honako ordenantza hauen aurka -xedapen administratiboak baitira- ez dela administrazio bidean errekurtsorik paratzen ahal, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107.3 artikuluari jarraikiz; hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideren bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari zuzenean aurkeztuta, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraituz.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2010eko abenduaren 16an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

I. ERANSKINA

ORDENANTZA FISKALA, LAGUNAK UDAL
ZERBITZUAREN INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Kontzeptua

2. artikulua. Arau honetan ezartzen diren prezio publikoak galdatuko dira Lagunak udal zerbitzuaren instalazioak nahiz kirol eta kultur jardueren erabilera baimenduak ekartzen dituen zerbitzuak egiteagatik. Erabiltzeko ordutegia izanen da indarra duena, organo eskudunak onetsirik.

Aurreikusi gabeko erabilerak salbuespenez baimentzen ahalko dira, baldin eta egin beharreko jarduera interesekotzat jotzen bada eta zuzendaritza batzordeak betiere onesten badu.

Ordaintzeko beharra

3. artikulua. Udal zerbitzuak zer pertsona edo entitateri baimentzen dien bere instalazio eta zerbitzuen erabilera, horiexek dute ordaindu behar.

Halako pertsona edo entitate batzuei ez zaie prezio publikorik galdatuko, beren ezaugarri edo helburuak direla-eta zuzendaritza batzordeak hala erabakitzen badu.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

4. artikulua. Instalazioetara sarbidea ematen duen sarrera edo baimena eskuratzen denean sortzen da ordaindu beharra.

5. artikulua. Egun bateko balioa duten txartel edo sarrerak instalazioetan sartzeko unean luzatuko dira. Diru hori biltzeko arau berezia izanen da Lagunak udal zerbitzuko atezaintzan ordaintzea prezio hori. Han luzatuko dira txartelak, ordainketaren frogagiriak izanen direnak.

6. artikulua. Instalazioak abonatu gisa erabili nahi dituztenek, abonu hori denbora mugarik gabekoa ala udaldikoa izan, Lagunakek finkatzen dituen modu eta baldintzetan eskuratuko dute.

7. artikulua. Orokorrean, Barañainen erroldaturik daudenak baizik ez dira izaten ahalko denbora mugarik gabeko abonatu. Erroldatzea aldaturik, bortz urtez abonatu izan direla egiaztatzen dutenek abonatu izaten segitzen ahalko dute.

Izena emateko eskaera egiten den unean ordainduko da hasierako sarreraren %50a, eta gainerako %50a hilabetero hainbanatuko da, bortz urtean. Haurrek hamar urte betez geroztik ordainduko dute dagokien sarrera, 120 hilekotan ordaindu ere. Gainerako abonatuek hiruhilekoetan ordaindu dituzten hilabeteei dagozkien kuotak ere izena emateko unean ordainduko dira orobat.

Abonatuen kuotak ez dira murrizten ahal, eta hiruhileko natural bakoitzaren lehen egunean sorraraziko dira edo, bertzenaz, instalazioetan alta egiten den hiruhileko egunean. Orobat, bajek, noiz egiten diren, ondoko hiruhilekoan izanen dute indarra, eta idatziz eskatu beharko dira.

Adin tarte bakoitzeko tarifetan agertzen diren kuotak dagokion adina betetzen den hilabete beretik hasiko dira osorik ordaintzen.

Betiere nahitaezko betebeharra izanen da banku batean helbideratzea behar diren kuotak kobratzeko.

Abonatu kirolariek Zuzendaritza Batzordearen baimena beharko dute eta horrek balioko die kirol lizentzia duten bitartean. Ordainketa urtekoa da, eta kirol denboraldi bakoitzean egitekoa.

8. artikulua. Denbora mugarik gabeko abonatuak nahiz denboraldiko abonatuak izan nahi duten adingabeek adinez nagusi den tutore edo arduradun bat izan beharko dute, eta beren sarrera ordaindu beharko dute 18 urtez goitiko abonatuek bezala.

9. artikulua. Kuota murriztuak izateko baldintzak:

Familia larriendako %10eko murrizketa gauzatuko da baldin eta eskatzen bada eta Lagunak udal zerbitzuak baimentzen badu. Familia larritzat hartuko da familia gune abonatuak gutienez ere guraso/tutore bat eta 18 urtez beheitiko hiru seme-alaba baditu abonaturik.

10. artikulua. 65 urtetik goitikoendako kuotaz baliatu ahal izateko, frogatu behar da 65 urte beteak direla.

11. artikulua. Desgaitasuna dutenendako kuotaz baliatu ahal izateko, frogatu behar da desgaitasuna %50etik goitikoa dela, eta horretarako erabiliko da minusbalio graduaren kalifikazioa jasotzen duen agiri ofiziala edo ezintasun iraunkorragatik edo baliaezintasunagatik Administrazio Publikoen aldetik prestazio ekonomikoak jasotzen dituela frogatzen duen agiria.

Denbora mugarik gabeko abonatuetan 18 urtetik beheitikoak kuotatik salbuetsirik geldituko dira %50etik goitiko desgaitasuna badute, baina ez sarrerako diru kopurua ordaintzetik; hori denbora mugarik gabeko gainerako abonatuendako ezarritako denbora eta modu beretan pagatu beharko dute. 18 urte betetzean, desgaitasuna dutenendako ezarritako kuota aplikatuko zaie.

12. artikulua. Izena emanik edo hiruhileko ordainagiria luzaturik familiaren inguruabarrak aldatzen badira, ez dira hurrengo hiruhilekoa arte kontuan hartuko.

13. artikulua. Denbora mugarik gabeko abonatuen hiruhilekoko kuotak ez ordaintzeak instalazioak erabili ezina ekarriko du, zorra kitatu arte. Ordaintzen ez den ordainagiri bakoitzak %10eko errekargua ekarriko du.

14. artikulua. Instalazioen erabiltzaileek men egin beharko diete beti esparru bakoitzean ikusgai jartzen diren portaera eta erabilera arauei.

LAGUNAK-EKO INSTALAZIOAK ERABILTZEKO 2011KO
PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA

PILOTALEKUKO SARRERAK neguan

Abonatu gabeko erroldatuak

5,70 euro

Abonatu gabeko erroldatu gabeak

8,15 euro

Pilotalekuko argia, ordua (abonatu gabeek soilik)

6,10 euro

TENIS PISTETAKO SARRERAK neguan

Abonatu gabeko erroldatuak

5,70 euro

Abonatu gabeko erroldatu gabeak

8,15 euro

IGERILEKU ESTALIKO SARRERAK neguan

Abonatu gabeko erroldatuak

5,70 euro

Abonatu gabeko erroldatu gabeak

8,15 euro

BERTZE INSTALAZIOETAKO SARRERAK neguan

Abonatu gabeko erroldatuak

5,70 euro

Abonatu gabeko erroldatu gabeak

8,15 euro

ERROLDATUEN UDAKO SARRERAK

18tik 64 urte arte

10,20 euro

10etik 17 urte arte

6,10 euro

2tik 9 urte arte

4,00 euro

65 urtetik goiti

4,85 euro

ERROLDATU GABEEN UDAKO SARRERAK

18tik 64 urte arte

16,30 euro

10etik 17 urte arte

12,15 euro

2tik 9 urte arte

7,10 euro

65 urtetik goiti

8,15 euro

ZAINTZAILEEN ABONUAK

Hilabetean

71,25 euro

Hilabete erdikoa

37,70 euro

GIZARTE ONGIZATEKO ABONAMENDUAK

18tik 64 urte arte

61,10 euro

10etik 17 urte arte

40,75 euro

2tik 9 urte arte

10,20 euro

65 urtetik goiti

30,60 euro

ABONATU KRIOLARIAK urtean

79,50 euro

KIROL KUOTA urtean

55,00 euro

ABONATUEN KUOTAK hilabetean

18tik 64 urte arte

13,00 euro

14tik 17 urte arte

8,40 euro

10etik 13 urte arte

5,70 euro

2tik 9 urte arte

1,37 euro

65 urtetik goiti

6,50 euro

Desgaitasuna dutenak >%50

6,50 euro

SARRERAKO KUOTA

Normala

260,00 euro

Abonatu berriak 65 urtetik goiti

130,30 euro

Desgaitasuna dutenak >%50

130,30 euro

TAKILLAK urtean

39,70 euro

ERROLDATUEN UDAKO ABONAMENDUAK hilabetean

18tik 64 urte arte

119,00 euro

10etik 17 urte arte

68,20 euro

2tik 9 urte arte

45,50 euro

65 urtetik goiti

68,30 euro

ERROLDATU GABEEN UDAKO ABONAMENDUAK hilabetean

18tik 64 urte arte

203,60 euro

10etik 17 urte arte

101,80 euro

2tik 9 urte arte

71,30 euro

65 urtetik goiti

101,80 euro

ERROLDATUEN UDAKO ABONAMENDUAK hilabete erdian

18tik 64 urte arte

63,10 euro

10etik 17 urte arte

38,70 euro

2tik 9 urte arte

25,50 euro

65 urtetik goiti

36,70 euro

ERROLDATUEN UDAKO ABONAMENDUAK hilabete erdian

18tik 64 urte arte

101,80 euro

10etik 17 urte arte

50,90 euro

2tik 9 urte arte

35,60 euro

65 urtetik goiti

50,90 euro

GIMNASIOKO ABONAMENDUA urtean

18tik 64 urte arte

Ordutegi osoa

119,00 euro

18tik 64 urte arte

Goizeko ordutegia

85,50 euro

16-17 urte

Ordutegi osoa

85,50 euro

16-17 urte

Goizeko ordutegia

57,00 euro

65 urtetik goiti

Ordutegi osoa

60,00 euro

65 urtetik goiti

Goizeko ordutegia

39,50 euro

Desgaitasuna dutenak >%50

Ordutegi osoa

60,00 euro

Desgaitasuna dutenak >%50

Goizeko ordutegia

39,50 euro

18tik 64 urte arte

Bonua (10 saio)

61,00 euro

16-17 urte

Bonua (10 saio)

42,50 euro

65 urtetik goiti

Bonua (10 saio)

31,50 euro

Desgaitasuna dutenak >%50

Bonua (10 saio)

31,50 euro

PUBLIZITATE ESTATIKOA (3x1 metro)

Denboraldi baterako kontratua

660,00 euro

Hiru denboraldirako kontratua

510,00 euro

Bortz denboraldirako kontratua

330,00 euro

KIROL ESPAZIOEN ALOKAIRUAK

Futbol 11ko zelaia, saio/partida

71,00 euro

Futbol 7ko zelaia, saio/partida

61,00 euro

Pilotalekua, egun osoa

610,00 euro

Pilotalekua, egun erdia

305,00 euro

Hockey/eskubaloi pista, saio/partida

61,00 euro

Gehigarria argiagatik futbol/hockey/eskubaloia

20,30 euro

Igerileku estaliaren alokairua kale/ordu bat

61,00 euro

EGUR/IKATZ FARDELA

5,00 euro

II. ERANSKINA

ORDENANTZA FISKALA, LAGUNAK UDAL
ZERBITZUAK ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERETAKO SARRERA, INSKRIPZIO ETA MATRIKULEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Lagunak udal zerbitzuak hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan urtean antolatzen dituen programa, jarduera edo ikastaroetan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo gisako bertze edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko bertze arauetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartu edo izen ematea edo matrikula egitean.

4. artikulua. Lagunak udal zerbitzuak kasuan-kasuan ezarritako moduan eta tokian eginen da diru-bilketa.

5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

6. artikulua. Ikastaro edo jardueretan izena eman ondoan ez da prezioak itzultzerik onartuko, salbu eta antolaketari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik.

7. artikulua. Programaturiko jardueretan parte hartzeak edo haietara joateak instalazioak erabiltzeko arauak onartu beharra dakar.

8. artikulua. Ikastaroak banaezinak dira; programazioa zenbaitetan lauhilekoetan banaturik egoteak ordaintzeko erraztasuna baizik ez dakar, erabiltzaileak ikastaroa osorik ordaintzeko betebeharra hartuko baitu bere gain.

9. artikulua. Lagunakek konpromisoa hartzen du izen ematea hasi aitzin ikastaroen eskaintzaren, ordutegien, prezioen eta parte hartzaileen gehieneko eta gutieneko kopuruaren berri emateko. Gutieneko parte hartzaile kopuru bat lortzen ez duten ikastaroak bertan behera geldituko dira.

10. artikulua. Ikastaroetan izena ematean, kategoria hauek ezarri dira: abonatuak eta abonatu gabeko erroldatuak; abonatuek lehentasuna izanen dute izena ematean. Abonatu gabe eta erroldatu gabe direnek ere aukera izanen dute, baina prezioa abonatuek baino %30 gehiago ordaindu beharko dute.

IKASTAROETAKO SARRERA, INSKRIPZIO ETA MATRIKULEN 2011KO PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA

TENIS IKASTAROAK (8 ordu)

Abonatuak

41,70 euro

Abonatu gabeko erroldatuak

55,00 euro

IGERIKETA IKASTAROAK (8 ordu)

Abonatuak

34,60 euro

Abonatu gabeko erroldatuak

57,00 euro

GAINERAKO IKASTAROAK (32 ordu/lauhilekoa)

Abonatuak

136,50 euro

Abonatu gabeko erroldatuak

170,00 euro

GAINERAKO IKASTAROAK (16 ordu/lauhilekoa)

Abonatuak

93,50 euro

Abonatu gabeko erroldatuak

136,50 euro

FUTBOL PARTIDETAKO SARRERAK

Hirugarren maila

10,10 euro

Gazteen Ohorezko maila

5,10 euro

Emakumeen superliga

6,10 euro

ABONATUEN MENDIRAKO AUTOBUSA

18 urtetik goiti-goiz pasa

6,10 euro

15etik 17 urte arte-goiz pasa

4,05 euro

14 urte arte-goiz pasa

2,00 euro

18 urtetik goiti-egun pasa

8,15 euro

15etik 17 urte arte-egun pasa

5,10 euro

14 urte arte-egun pasa

3,05 euro

ABONATU GABEEN MENDIRAKO AUTOBUSA

18 urtetik goiti-goiz pasa

8,15 euro

15etik 17 urte arte-goiz pasa

5,10 euro

14 urte arte-goiz pasa

0,00 euro

18 urtetik goiti-egun pasa

10,20 euro

15etik 17 urte arte-egun pasa

7,10 euro

14 urte arte-egun pasa

4,05 euro

III. ERANSKINA

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU
ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak emateagatik sortzen den udal jarduerak eratzen du zergapeko egintza.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, udal administrazioak edo udal agintariek euren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri luzatzea eskatze hutsarekin.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Udal administrazioak edo udal agintariek luzatzen dituzten edo beren eskumenekoak dituzten agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honetako tarifak eranskinean agertzen dira.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

6. artikulua. 1. Tasa sorrarazitzat hartuko da agiria Lagunak Udal Zerbitzuaren bulegoetan aurkezten denean eta eskabiderik ez agiririk ez da onartuko, ezta tramitatuko ere, aitzinetik ez bada bete ordaintzeko betebeharra.

Aurrekariak bilatzeko eskaera orok tasa sorraraziko du, emaitza negatiboa bada ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

2011KO PREZIO PUBLIKO ETA TASEN ERANSKINA

Partkularrendako agirien fotokopiak

Din A-4 tamainako kopia

0,21 euro

Din A-3 tamainako kopia

0,51 euro

Langileak hartzeko deialdien tramitazioa

Erdi edo goi mailako titulazioa eskatzen duten lanpostuetarako

18,80 euro

Gainerako lanpostuetarako

9,30 euro

Karnetak egitea

Abonatu berriak

3,40 euro

Berritzea

6,80 euro

Abonatu gabeen lizentzien tramitazioa

Erroldatua

5,70 euro

Erroldatu gabea:

8,15 euro

Iragarkiaren kodea: L1020755