9. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Arangurengo egoitza elektronikoa sortzea

Herritarrak Zerbitzu Publikoetara Bide Elektronikoz Sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea bete beharrez, eta gure herritarrei gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat eman nahian, erabaki honen bidez sortzen da Aranguren ibarreko egoitza elektronikoa, bai eta egoitza elektroniko horri lotutako erregistro elektronikoa ere.

Indarrean den legediari jarraituz, Alkatetzak eman ebazpenaren bidez honako hau erabaki da:

1. Aranguren ibarreko egoitza elektronikoa eta egoitza horri lotutako erregistro elektronikoa sortzea, ebazpen honen eranskinean adierazitako ezaugarriekin, www.sedeelectronica.aranguren.es. helbide elektronikoan.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, une horretara arte dauden prozedura telematikoak edukita.

3. Agintzea erabaki hau eta Egoitza elektronikoa eta erregistro elektronikoa sortzeari buruzko eranskin osoa argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4. Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Aranguren ibarreko Udalaren webgunean argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

5. Egoitza elektronikoaren zuzendaritza eta koordinazio lanak Asociación Navarra de Informática Municipal (ANIMSA) enpresari esleitzea.

ERANSKINA

1.-Egoitza elektronikoaren ezaugarriak.

1.1. Egoitza elektronikoaren aplikazio eremua Aranguren ibarreko Udala da.

1.2. Helbide elektronikoa wwww.sedeelectronica.aranguren.es izanen da, Aranguren ibarreko Udala baita Interneteko domeinu horren jabea. Egoitza horren titularra Aranguren ibarreko Udala da, eta kudeaketaren eta zerbitzuen organo arduradunak dira Udalaren organo guztiak eta haien funtzio-alorrak, Alkatetzak koordinatuta, ANIMSAren bitartez.

Egoitzan identifikatuko dira sartzeko bide erabilgarri guztiak.

Egoitza elektronikoan zehaztuko dira zein diren iradokizunak eta kexak egiteko moduak, eta, betiere, eskura jarraituko dute modu tradizionalek, sarreren Erregistro Orokorrean bertan aurkeztu beharrekoek.

2.-Erregistro elektronikoaren sorrera.

Egoitza elektronikoari lotutako erregistro elektronikoa sortu da. Erregistro elektronikoa sarrera eta irteeren erregistro orokorrean sartuko da, erregistro integratu bakar bat osatuz. Erregistro elektronikoak bide telematikoa ematen dio sarrera eta irteeren erregistro orokorrari. Antolakuntzaren aldetik, sarrera eta irteeren erregistro orokorra Idazkaritza Nagusiaren arloan dago sartuta, eta erregistro elektroniko hau sortzeak ez du mendetasun organiko hori aldatzen.

3. Prozedura elektronikoak.

ANIMSA enpresaren bidez, Alkatetzaren zuzendaritza politiko eta organikoaren azpian organo eskuduna baita, eta ANIMSAren zuzendaritza teknikoarekin, egoitza elektronikoan zehaztu eta argitaratuko dira bide telematikoaren bidez kudeatzen ahal diren prozedurak.

Baliabide teknikoak urriak izanik eta prozedura administratibo eta eragileak konplexuak direnez gero, erabaki da herritarrek estatistikoki gehien eskatzen dituzten prozedurak lehenestea.

Mutiloan, 2010eko abenduaren 10ean.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1020529