9. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Entzunaldiaren tramitea, Industrial Piscícola Navarra, S.A.
(Navarra Food, S.A.) enpresari. Osoko Bilkuraren erabakiaren jakinarazpena, Industrial Piscícola Navarra, S.A. (Navarra Food, S.A.) enpresari egindako herrilurraren doako lagapena bukatzeko espedientearen gainean, eta haren itzulketa, bere ondasun
eta eranskin guztiekin. Lur hori 9 eta 13. poligonoetan
dago, 195-B eta 1-B lurzatietan, hurrenez hurren,
eta 4.437,50 metro karratuko azalera du

"Udal honek, 2010eko urriaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Zufiberri alderdian arrain-haztegirako egindako 4.437,50 metro karraturen doako lagapena hasiera batez bukatutzat deklaratu eta erabakitzea. Lagapen hori Ameskoaberreneko Udaleko jada iraungitako Hogeiko Batzarrak erabaki zuen, 1958ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, Industrial Piscícola Navarra, S.L. enpresaren alde, gaur egun Navarra Food, S.A.k zuzendua eta haren titulartasunekoa. Izan ere, ezarritako modua edo karga ez du betetzen, hau da, arrain-haztegiaren dedikazio iraunkorra izatea, jarduera bere borondatez eta argi eta garbi utzi baitu. Beraz, desagertu egin da lurraren doako lagapena egitea justifikatzen zuen arrazoia edo onura publikoaren xedea.

2. Aipatutako lurra, bere ondasun eta eranskin guztiekin, itzultzeko prozedura abiaraztea. Hona hemen haren egungo ezaugarriak, katastroaren arabera:

a) Lurzoru urbanizaezinean kokatutako lurra, Entziola eta Diseminado alderdietan, zehazki 9. poligonoko 195-B lurzatian eta 13. poligonoko 1-B lurzatian, 4.437,50 metro karratuko azalera duena. Hartzen dituen eremuak ondoko zehaztapenei erantsitako planoan zehazten dira:

-Igerilekuen zona edo eremua, 3.392,72 metro karratuko azalerarekin; bertan dira idoiak, pasabideak eta hormigoizko hobia.

-Sarbidearen zona edo eremua, 861,10 metro karratuko azalerarekin; bertan jabari edo erabilera publikoko bidea dago, instalazioetara sartzeko.

-Biltegiaren zona edo eremua, 183,68 metro karratuko azalerarekin; lanabes eta materialak biltegiratzeko eraikinaren eraikuntzarako (8,2 metro lineal zabaletara bider 22,4 metro lineal luzetara).

b) Lur horren mugak hauek dira: iparraldetik, "Trouw España, S.A." merkataritzako konpainiaren finka, inskribatua dago Ameskoabarreneko Udaleko 42. liburuko 109. orrialdean, 1.713. finka, zortzigarren inskripzioa, artxiboko 3.221 liburukian, betiere Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan eta bere barrutian diren datuen arabera, eta, orobat, muga egiten du iparraldetik Artatzako Kontzejuaren jabetzako finkarekin, 9. poligonoko 195-B lurzatian baitago; hegoaldetik, Ameskoabarreneko Udalaren jabetzako finkarekin, 13. poligonoko 1-B lurzatian baitago; ekialdetik, jabari edo erabilera publikoko bidearekin eta mendebaldetik, Ameskoabarreneko Udalaren jabetzako finkarekin, 13. poligonoko 1-B lurzatian baitago, eta Urederra ibaiarekin.

3. Erabaki honen berri ematea Industrial Piscícola Navarra, S.A. (Navarra Food, S.A.) enpresari, arrain-haztegiaren jardueraren titularrak baitira, eta "Trouw España, S.A." merkataritzako enpresari eta Artatzako Kontzejuari, interesdunak diren aldetik, hamar eguneko epean, jakinarazpen honetatik hasita, egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 124. artikuluan, 2. puntuan, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 207. artikuluko 1. puntuari dagokionez ezarritakoari jarraituz, bai eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. artikulua betez.

Tramitea denez, ezin da errekurtsorik aurkeztu bide administratiboan; hortaz ematen zaio horren berri, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluko 1. puntuko azken idatz-zatian xedatuak bere ondorioak izan ditzan.

Espediente hau ebatzi eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izanen da, 2010eko urriaren 29ko osoko bilkuraren erabakiaren datatik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluko 3. puntuan ezarritakoari jarraituz, ezertan ukatu gabe ezarritako epearen etete kasuak aplikatu ahal izatea, lege beraren 42. artikuluko 5. puntuan ezarri bezala.

Ameskoabarrenean, 2010eko abenduaren 13an.-Alkatea, Diego Arturo Urra Velasco.

Iragarkiaren kodea: L1020406