9. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1502/2010 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Herri Lanetako zuzendari nagusiak emana, "A-21 Pirinioetako Autobia, 4. eta 5. tarteetan, energia elektrikoz hornitzeko 66 kv-eko aireko linea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktetarako deia egiten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak abenduaren 22an emandako 85/2010 Foru Aginduaren bidez, "A-21 Pirinioetako Autobia, 4. eta 5. tarteetan, energia elektrikoz hornitzeko 66 kV-eko aireko linea" izeneko proiektua jendaurrean egoteko epea ebatzi zen, eta proiektu hori behin betiko onetsi.

Nafarroako Gobernuak, 2010eko apirilaren 12ko eta 2009ko uztailaren 27ko erabakien bidez, 4. eta 5. tarteetako proiektuek -hurrenez hurren- ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazi zuen.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "A-21 Pirinioetako Autobia, 4. eta 5. tarteetan, energia elektrikoz hornitzeko 66 kV-eko aireko linea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea 2011ko urtarrilaren 25, 26, 27, 28 eta 31n Zangozako, Ledeako eta Esako udaletxeetan ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, haien ordainketakoak egiteko.

2. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Komunitateko bi egunkaritan eta Zangozako, Ledeako eta Esako herriko etxeetako iragarki taulan. Halaber, ohartaraztea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako argitaratu dela honako hau.

4. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ebazpen hau Zangozako, Ledeako eta Esako udalei eta Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetze Atalari igortzea.

Iruñean, 2010eko abenduaren 23an.-Herri Lanetako zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F1021280