85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-S-192

Acciona Energía, S.A.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Acciona Energía, S.A.

Xedea: Salajonesko parke eolikoko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal mugapea: Zangoza (Nafarroa).

Isurketa komunetakoa da, eta 10 m³-ko bolumena du urtean; hobi septikoan araztu ondoren lurrean iragazten da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko martxoaren 28an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: E1106034